Informazioa, hor dago gakoa

Hilekoa ere gogoko

INFORMAZIOA, HOR DAGO GAKOA

 

 HILEKOA ERE GOGOKO

Oraindik ere, hilekoaz edo menstruazioaz hitz egiteak nolabaiteko lotsa edo tabua eragiten du gure ikasleen artean; batez ere, nesken artean. Horrek desinformazioa dakarkie neskei, baita hainbat eta hainbat mito ere, goiz-goiz landu eta deseraiki behar direnak.

 

HELBURUA

  • Aztertzea zer mitok segitzen duten oso presente menstruazioari buruz.
  • Argudioak modu kritikoan eraikitzea
  • Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea. 

 

GARAPENA

 Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak ohitu daitezen era horretako jardueretara.

Ikasleekin partekatuko dugu zer helburu dituen jarduerak.

Gure ikasleekin menstruazioaren gaia lantzeko, lehenengo eta behin, mitoak apurtu behar dira, oraindik ere haren atzean dirautenak. Horretarako, dinamika parte-hartzaile bat egingo dugu, ikusi ahal izan dezagun zer mito-maila duten ikasleek. Eskatuko diegu zutik jartzeko ikasgelaren erdian. Dinamikan, esaldi batzuk landuko ditugu, eta ikasleak esaldi horiekin ados badaude, ikasgelako alde batean jarri beharko dute; baina esaldi horiekin ados ez badaude, ikasgelako beste alde batean jarri beharko dute. Esaldi bat diogunean, ikasleek gezurtzat jotzen badute, eskuman jarriko dira; egiatzat jotzen badute, ostera, ezkerrean jarriko dira. Kokatuta gaudenean, eztabaida labur bati ekingo diogu.

Era honetako gaiak landu ditzakegu:

  • Menstruazioko odolak adierazten du neska gaixorik dagoela MITOA
  • Hilekoak esan nahi du pubertaroan gaudela, eta ugaltzeko ahalmena dugula. ERREALITATEA
  • Hilekoarekin, ezin zara haurdun geratu. MITOA
  • Hilekoak min egiten die neska batzuei, eta ez beste batzuei. ERREALITATEA
  • Hilekoarekin, ezin da ariketa fisikorik egin. MITOA
  • Hilekoarekin bainatzen bazara, moztu egiten da. MITOA
  • Normalean, 3 hiru egunetik 7 egunera bitarte irauten du. ERREALITATEA

Behin eztabaida amaituta, tematika horri buruzko bideo bat jarri ahal dugu; adibidez, Lilith-en altxorra. Era berean, neskaren bat gonbidatu ahal dugu bere esperientziaz berba egin dezan, baldin eta hilekoa badauka. Kontua da gaia naturaltasunez lantzea eta aipatzea gure ikasgelan.

Klase guztiaren aurrean, labur-labur baloratu, eta gogoratuko dugu zer helburu dituen jarduerak. Horretarako, era honetako galderak egingo ditugu:  

  • Nola sentitu naiz?
  • Zer lortu dugu?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Zer gustatu zaizu gehien?

Irakasleak ikasleen erantzunak jasoko ditu, eta hurrengo saioan gogoratuko ditu.

 

IRAUPENA

Jarduera klase-ordubetekoa izan daiteke, baina saioren bat erabili ahal dugu testu batzuk lantzera, hala nola ondoren aipatzen ditugunak.

 

BALIABIDEAK

  • Ikasgela handia, mugitu ahal izateko.

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

 

https://mayserrano.net/2017/07/28/el-libro-mamame-ha-venido-la-regla-vuela-libre/

 https://www.youtube.com/watch?v=pBpPfg3wJHU

  • Liburua: La regla mola (si sabes cómo funciona).

https://menstruita.bigcartel.com/product/lareglamola

  • Liburua: Mi cuerpo está loco: Un cómic para sobrevivir a tus hormonas · Egilea: Séverine de la Croix· Montera argitaletxea.

https://www.casadellibro.com/libro-mi-cuerpo-esta-loco-un-comic-para-sobrevivir-a-tus-hormonas/9788490439883/6800812

  • Bideo hau ere ikus dezakegu: ¡Hola Menstruación! (gaztelaniaz). Menstrupedia Taller de Conciencia Menstrual Video.

https://www.youtube.com/watch?v=kATsJud538U 

  • Gidaliburua: Mi cuerpo está cambiando. Conocimiento de la fertilidad para jóvenes.

https://www.fhi360.org/sites/default/files/media/documents/My%20Changing%20Body%20-%20Fertility%20Awareness%20for%20Young%20People%20%28Spanish%29.pdf

 

HILEKOA ERE GOGOKO

Edertasun-kontzeptua aztertzen

INFORMAZIOA, HOR DAGO GAKOA

 

EDERTASUN-KONTZEPTUA AZTERTZEN

Gu gizarte estereotipatu eta sexista baten hazten gara. Gizarteak adierazten digu gorputz batzuk ederrak direla, eta beste batzuk ez. Hala ere, hori ez da erreala. Gorputz guztiak dira politak, eta pertsona guztiok ikasi behar dugu nork bere gorputza maitatzen eta inorenak errespetatzen. Gero eta goizago sortzen dira irudiarekin eta gorputzarekin lotutako problematikak, bereziki nesken kasuan, baina ez bakarrik nesken kasuan.

 

HELBURUA

  • Lankidetzan aritzea giro ona lortzeko ikasgelan.
  • Geure buruaren irudi ez-estereotipodunak eraikitzea.
  • Jarrera enpatikoa agertzea

 

GARAPENA

 Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak ohitu daitezen era horretako jardueretara.

Ikasleekin partekatuko dugu zer helburu dituen jarduerak.

Gero eta goizago hasten dira edertasun-patroi hegemonikoak. Batzuetan, horrek norbere gorputzarekiko nolabaiteko atsekabea eragiten du, ez dugulako lortzen ezarritako edertasun-ideal hori. Oro har, neskek presio sozial handiagoak jasaten dituzte, ez dutelako espero den gorputza; baina, aipatu dugunez, mutilek ere jasaten dute.

Edertasun-ideal horiek protagonismo handiagoa dute pubertaroko etapan; izan ere, etapa horretan, aldaketa sozial eta psikologikoak gertatzen dira. Horrek ikasleei ziurgabetasun bat eragiten die, eta ez dakite nola bideratu; horrez gain, autoestimuan eta autokontzeptuan ere eragiten du.

Gai hau lantzen hasteko, klasea 3 edo 4 laguneko taldeetan antolatu dezakegu. Talde guztiak bilatu behar dituzte beste sasoi historiko batzuetako edertasun-ereduak, hala emakumezkoen ereduak nola gizonezkoen ereduak; hala, talde bakoitzak sasoi eta herrialde jakin bateko ereduak ikertuko ditu. Etxetik, eredu horien irudi batzuk ekarri beharko dituzte, eta kartoi mehe batean jarriko dituzte. Talde guztiek nork bere lana amaitzen dutenean, amankomunean jarri, eta eztabaidatuko dugu nola aldatu diren edertasun-kanonak une historiko desberdinetan eta kulturen arabera.

Gonbitea luzatuko diegu edertasun ez-estereotipodun bat ekar dezaten eta balora dezaten zein den haren ingurunea, eta amankomunean jarriko dugu.

Balorazio labur bat egingo dugu klase guztiaren aurrean, eta gogoratuko dugu zein izan diren jardueraren emaitzak; horretarako, era honetako galderak egin ditzakegu:  

  • Nola sentitu naiz?
  • Zer lortu dugu?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Zer gustatu zaizu gehien?

Irakasleak ikasleen erantzunak jasoko ditu, eta hurrengo saioan gogoratuko ditu.

 

 IRAUPENA

Jarduera saio bat edo bi luza daiteke, ikasle eta irakasleen arabera.

 

BALIABIDEAK

  • Emakumezkoen eta gizonezkoen irudiak, beste sasoi eta kultura batzuetakoak; kartoi meheak, artaziak, kola, errotuladoreak, argazki-kamera.

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

 

 

EDERTASUN-KONTZEPTUA AZTERTZEN

Emozioak ezagutzen

INFORMAZIOA, HOR DAGO GAKOA

 

 EMOZIOAK EZAGUTZEN

Jaiotzen garenetik, emozioak beti daude presente geure bizitzan, hala atseginak nola desatseginak; dena den, ikasi behar dugu aberastasun emozional hori identifikatzen eta kudeatzen. Gainera, emozio horiek adieraztean, genero-estereotipoak erabiltzen dira. Neskekin, sustatu ohi da batzuk adieraztea (tristura), eta beste batzuk erreprimitzea (haserrea); mutilekin, berriz, sustatzen dugu haserreak adieraztea eta tristura erreprimitzea. Hala ere, ez dugu ahaztu behar neska-mutilek berdin sentitzen dugula. Kasu honetan, aldea da zer onartzen zaigun aditzera ematea, eta zer ez.

 

HELBURUA

  • Emozioak adierazten jakitea, bai atseginak, bai desatseginak.
  •  Erlazionatzea zer emozio sentitzen dugun eta zer egoerak eragiten duen emozio hori.
  • Eroso sentitzea emozioen adierazpen estereotiporik gabekoen aurrean.
  • Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz lan egitea. 
  • Jarrera enpatikoa agertzea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da   ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak ohitu daitezen era horretako jardueretara.

Ikasleekin partekatuko dugu zein diren jardueraren helburuak.

Haurrek emozioak ezagutzen, adierazten eta kudeatzen badakite, horrek hezkuntza-mailan eta bizitzako eremu guztietan lagunduko die. Emozioa geure bizitza afektiboaren parte bat da; baita sexualitatearena ere.

Alderdi emozionala lantzeko, “Emoziotegia” argitalpenera joko dugu:  https://www.palabrasaladas.com/pdf/libro/emoziotegia_muestra.pdf Tresna baliagarria da ezagutzeko zer sentitzen dugun eta noiz sentitu dugun.  Argitalpen horren bidez, miatu dezakegu zer emozio desberdin sentitu ahal dugun geure bizitzako momentu desberdinetan, eta hitzak jarri ahal dizkiegu emozio horiei. Aldi berean, geure buruan eta inorenean identifikatu ahal ditugu.

Jarduerarekin laguntzeko, eranskin honetako taula emango diegu: “Emozioak eta egoerak”.

Behin amaituta, bikoteka partekatuko dute zer egin duten.

Klase guztiaren aurrean, labur-labur baloratu, eta gogoratuko dugu zer helburu dituen jarduerak. Horretarako, era honetako galderak egingo ditugu:  

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Zer gustatu zaizu gehien?

Irakasleak ikasleen erantzunak jasoko ditu, eta hurrengo saioan gogoratuko ditu.

 

IRAUPENA

Jarduera hau ordubete ingurukoa izan daiteke, egiten dugun hautuaren arabera. Hala ere, tematika hori zeharka landu ahal dugu, ikasturtean zehar.

 

BALIABIDEAK

ERANSKINA: Emozioak eta egoerak

Emoziotegia: https://www.palabrasaladas.com/pdf/libro/emoziotegia_muestra.pdf

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

  • Llenas, Ana (2012). Koloreetako monstruoa. Flamboyant argitaletxea.
  • Koloreetako monstruoa. Jarduerak eta materialak

 

https://cuentosparacrecer.org/blog/el-monstruo-de-colores-actividades-y-materiales/

 

 

EMOZIOAK EZAGUTZEN