Aurkezpena

“EAEko hezkuntza-sistemarako II. Hezkidetza Plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean (2019-2023)” plan honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak euskal hezkuntza-sistemari eta, zehatzago esateko, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapei aurretik aipatutako hezkidetza-eskolan urratsak ematen jarraitzeko aukera eskaintzen die. Bertan, berdintasunaren bidean aurrera egiteko beharrezko urratsen kontzeptu-gakoak aurkituko dituzte, baina, halaber, hori errealitate egiteko behar diren material eta tresnak eskainiko dira.

Planak hiru helburu estrategiko ditu:

  • Hezkuntza Saila eta hezkuntza-sistema hornitzea hezkidetza-eskola eredua sustatuko duten egituraz eta pertsonez.
  • Bultzada ematea ikastetxeek genero-ikuspegia beren kulturan, politiketan eta jardunbideetan txertatzeari.
  • Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean prebentzioa, detekzio goiztiarra eta erantzun eraginkorra lortzeko mekanismoak martxan jartzea.

Helburu horiek berriak eta lortzen errazak ez badira ere, berdintasunerantz abiatzeko nahitaezkoa da egitura, material eta gidak dituzten irakasleak izatea, norabide horretan urratsak emateko modu bakarra baita. permitan dar pasos en dicha dirección.

Plan guztia hezkidetzaren zenbait zutabetan oinarritzen da, eta EAEko ikastetxe guztietako ikasgeletan benetako praktika elikatuko dute.

Hauek dira hezkidetzaren zutabeak:

  1. Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean.
  2. Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista.
  3. Emakumeen jakituriaren integrazio eta haien ekarpen sozial eta historikoa.
  4. Gatazken eraldaketa baketsua, hezkidetzako elkarbizitzarako proiektuen bidez.
  5. Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa.
  6. Espazioak ikastetxean eta eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak.
  7. Berdintasunezko hezkuntza afektibo eta sexuala.
  8. Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta indarkeria kasuetan esku-hartzea.

 

Plan hau prestatzeko, elkarlanean jardun dute Hezkuntza Saileko bertako langileek eta EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundeak.

 

“Sexu-indarkeriaren prebentzioa gaur egun utopia posiblea da1

 Mª José Urruzola Zabalza

 

 

1 Urruzola, M. J. Emakumeen kontrako foroan aurkeztutako hitzaldia. Cadiz. 2006