Berdintasuna eta desberdinkeriak

Txokoak

BERDINTASUNA ETA DESBERDINKERIAK

 

 TXOKOAK

Jolasak dira ikaskuntzarako tresna nagusia Haur Hezkuntzan. Jolasen bitartez, munduan sozializatzen ikasteaz gain, helduak direnerako funtsezkoak diren jokabide batzuk ere berenganatzen dituzte: errespetua, enpatia, autonomia, etab.    

Txokoen metodologiak atazak inolako estereotipo sexistarik gabe bizitzeko aukera ematen du. Txokoen bitartez, eguneroko bizitzako atazak entseatu (eta ikus) daitezke. Izan ere, haurrek beren familia-ingurunean ikusten dituzten jokabide-ereduak errepikatzen dituzte bertan. Ez hori bakarrik, norberaren identitatearen elementu nabarmenenak ere ikusten dira txokoetan, identitatearen eraikuntza-prozesu bete-betean dauden une horietan.

 

HELBURUA

  • Genero-estereotiporik gabeko jolas- txoko ezberdinak ezagutzea.
  • Jolaserako eremuak berdintasunez partekatzea neskato eta mutikoekin. 
  • Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea. 
  • Jarrera enpatikoa agertzea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak era horretako jardueretara ohitzeko. 

Hasteko, ikasleei jardueraren helburuak azalduko dizkiegu

Jolaserako eremuak funtsezkoak dira ikaskuntzarako. Genero-estereotiporik gabeko ikaskuntza sustatzeko, hainbat txoko jarriko ditugu ikasgelan. Ikasleak txoko guztietatik pasatu beharko dira. Horretarako, talde mistoetan banatuko ditugu ikasleak, txoko kopuruaren arabera: bost txoko badaude, bost talde beharko ditugu. Talde guztiak igaro behar dira behin baino gehiagotan txoko bakoitzetik. Horregatik, ideia bikaina izan daiteke espazioa horrela antolatuta uztea ikasturte osorako. Gainera, txokoak moldakorrak izaten dira: gauza berriak utziko ditugu txokoetan eta handitzen joango dira ikasleak bertatik pasa ahala, etxetik gauzak ekartzen dituztelako eta ikastetxean bertan txokoetara eramateko gauzak emango dizkiegulako.

Txokoak edo ikaskuntza-guneak ezberdinak izango dira gure ikasgelen antolaketaren arabera. Hona hemen ideia batzuk:

  1. Pinturaren txokoa. Gune honetan koadernoak, orriak, kartoi meheak, kartoiak, margotzeko materialak (arkatzak, errotuladoreak, argizariak, akuarelak, arropak pintatzeko margoak, etab.) jar ditzakegu. Emakume artisten irudiak ere utz ditzakegu bertan, haurrek kopiatu ditzaten. Helburua sormena sustatzea da.
  2. Eraikuntzaren txokoa. Gune honetan eraikuntza-piezak jar ditzakegu. Jostailuzko piezak edo pieza naturalak izan daitezke, adibidez, enborrak edo birziklatutako beste material batzuk (plastikozko tapoiak eta botilak). Helburua  izango da taldeka zerbait eraikitzea eta denen artean erabakitzea zer eraiki nahi duten.
  3. Zaintzen txokoa. Gune honetan haurtxo-ohe bat, haur-kotxe bat, jostailuzko sukaldetxo bat, mahaia eta aulkiak, eta abar jar daitezke. Helburua da zaintza-lanak jolasaren bitartez ikasiz sustatzea.
  4. Jolasen txokoa. Gune honetan, ikasleek trebetasun jakin batzuk garatzeko lagungarriak izan daitezkeen jolasak jarriko ditugu, adibidez: puzzleak, lankidetzako jolasak, mozorroen kutxa, etab. Helburua da aldi berean ikastea eta gozatzea, baina beti taldean eta modu adostuan.
  5. Erosketen txokoa. Gune honetan denda moduko bat jar dezakegu, hainbat objekturekin: elikagaiak, burdindegiko elementuak, jostailuzko garbiketa-produktuak, etab. Helburua da bertan erosketa egitea eta supermerkatuko langile izatea.
  6. Ipuinen txokoa. Guk dauzkagun haurren adinean, ikasleek normalean ez dakite irakurtzen, baina ipuinak ikusteko edo letra gutxi daukaten ipuinak irakurtzeko txoko bat antola dezakegu, haurrek ipuin horiek elkarri kontatzeko. Gune hau lasaiagoa da, baina ikasle guztiak igaro behar dira bertatik.

Horri guztiari txokoak estereotipo sexistarik gabe diseinatzeko beste zenbait elementu garrantzitsu gehitu behar zaizkio, besteak beste hauek:

  • Gune guztietan antolatzea genero-berdintasuna sustatzen duten jarduerak: solasaldiak, eztabaidak, ipuinak, jolasak, etab.
  • Txokoak iragartzeko karteletan irudi eta hizkera ez-sexistak erabiltzea.
  • Talde guztiak txoko guztietatik behin baino gehiagotan igarotzea eta txokoez goza dezatela sustatzea.
  • Kolore neutroak erabiltzea, genero-estereotipoak ez sustatzeko eta gure ikasleak txoko batzuekin beste batzuekin baino identifikatuago ez sentitzeko.
  • Ikasleei autonomia ematea txokoetatik zein ordenatan igaroko diren erabakitzeko.
  • Txokoak ondo jasota gera daitezela bultzatzea, beste talde batek erabil ditzan.

 

IRAUPENA

Jarduera ordubete luza daiteke, ikasleekin landu nahi dugunaren arabera.

 

BALIABIDEAK

  • Txokoak diseinatzeko espazio nahikoa ematen digun ikasgela bat.
  • Txoko bakoitzerako materialak.

 

GEHIAGO JAKITEKO:

 

TXOKOAK

Egizu bikoteka

BERDINATSUNA ETA DESBERDINTASUNKERIAK

 

 EGIZU BIKOTEKA

Bikoteka eta isilik lan egiteak emozioak adierazten laguntzen du eta lan egiten duten bitartean sor daitezkeen gatazkak aztertzeko aukera ematen digu. Aldi berean, enpatia garatzen ikastea lagungarria da besteekiko errespetua, tolerantzia eta ulermena areagotzeko. Horri esker, haurren, irakasleen eta familien arteko harremanak alde guztien beharrizan legitimoeak aitortuta eraikitzen dira.

 

HELBURUA

  • Bestearen (haurra) oinarrizko emozioak identifikatzea eta emozio horiek ulertzen eta onartzen ikastea, nire emozioak bestelakoak badira ere.
  • Emozio guztiak adieraz daitezkeela onartzea eta emozioak kanalizatzea.
  • Mutikoek eta neskatoek antzeko egoeretan emozioak bideratzeko erabiltzen dituzte moduak identifikatzea.
  • Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea. 
  • Jarrera enpatikoa agertzea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak era horretako jardueretara ohitzeko. 

Hasteko, ikasleei jardueraren helburuak azalduko dizkiegu

Dinamika hau ikasleek bikoteka lan egitean dituzten jokabide eta trebetasunak aztertzera dago bideratuta. Hasteko, bikoteka jarriko ditugu. Egokiena litzateke haurrak beren lagun minekin ez elkartzea, bikoteak egiteko zozketa edo beste moduren bat baliatuta.

Bikoteak eginda dauzkagunean, jarduera egiteko jarraibideak emango dizkiegu:

  • Bikote bakoitzak orri bat eta arkatz bat izango ditu.
  • Jarduera egiten duten bitartean, ezin dute hitz egin.

Bikote bakoitzak marrazki bat egingo du, baina bikotekide biek arkatz eta orri berbera erabilita. Helburua ez da marrazkirik onena egitea, baizik eta marrazki partekatua izatea. Jarduera hori hiru aldiz egingo dugu, bikoteak aldatuta. Horrela bikote bakoitzarekin zer moduz aritu diren balora dezakete.

Dinamika amaitutakoan, irakasleak honako eztabaidagai hauek planteatu ditzake:

  • Nola sentitu gara?
  • Zein bikotetan sentitu naiz hobeto (erosoen) eta zergatik?
  • Ni ondo sentitu naizenean, bikotekidea ere ondo sentitu da?
  • Bikotekidea ez bada ni bezain ondo sentitu, nola jakin nezakeen? Zer egin nezakeen?
  • Zein bikotetan ez naiz hain eroso sentitu eta zergatik? Ni gaizki sentitu naizenean, bikotekidea ere gaizki sentitu da?
  • Zer behar nuen nik hobeto sentitzeko?

Dinamikari buruzko eztabaida egin eta gero, taldeari jarduera beste behin egiteko eska dakioke, bikotekidea hautatzeko aukera emanda (lehengo hiru bikotekideetako bat edo beste bat).

Gero, irakasleak galdera hauek egin ditzake: beste modu batera sentitu naiz orain? Zerbait egin dut hobeto sentitzeko? Bikotekidea nola sentitzen zen konturatzeko gai izan naiz? Gozatzen ari zen? Gustatu zaigu egin dugun marrazkia?

 

IRAUPENA

Jarduera ordubete luza daiteke, segun eta zer eztabaida dezakegun ikasleekin.

 

BALIABIDEAK

  • Orriak, boligrafoak eta bikote bakoitzarentzako mahai bana.

 

EGIZU BIKOTEKA

Lontxoren ontzia

BERDINTASUNA ETA DESBERDINKERIAK

 

 LONTXOREN ONTZIA

Desgaitasunari emozioak eta gatazkak kudeatzeko curriculumaren baitan heldu behar zaio. Askotariko gaitasun eta mugei buruz hitz egitea funtsezkoa da gure ikasleei merezi duten aitorpena egiteko eta ikasleek desgaitasuna duten pertsonak aitor ditzaten.

 

HELBURUA

  • Haurrok eduki ditzakegun askotariko muga eta gaitasunei buruz gogoeta egitea.  
  • Gatazken aurreko jokabide proaktiboak identifikatzea
  • Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea. 
  • Jarrera enpatikoa agertzea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak era horretako jardueretara ohitzeko. 

Hasteko, ikasleei jardueraren helburuak azalduko dizkiegu

“Lorenzoren ontzia” Isabelle Carrier idazlearen ipuin bat da eta Lorenzoren istorioa kontatzen du. Desgaitasuna du, eta eskuari lotuta daraman ontziak errepresentatzen du gaitasuna. Jaio zenetik darama Lorenzok ontzia. Ezustekoan iritsi zen, baina ontziarekin egin behar du aurrera bere eguneroko bizitzan. Lorenzo ez da besteak bezalakoa, baina horrek ez du desberdinkeria ekarri behar. Lorenzok gaitasun ugari dauzka, baina jendeak ontziari bakarrik erreparatzen dio, eta horregatik begiratzen dio arraro. Baina jendeak ez daki haur honi gehiago kostatzen zaiola gauza batzuk egitea zailtasunak dituelako. Gainera, Lorenzo oso sentikorra eta txeratsua da, baina oso pertsona gutxi iristen dira bere alderdi hori ezagutzera. Egun batean, pertsona berezi batek Lorenzoren alderdi hori ikusten du eta elkarreraginean aritzen dira: lagundu egiten dio eta espazioa partekatzen dute. Eta ordutik, Lorenzo zoriontsuagoa da eta ontziak gutxiago zailtzen dio bizitza.

Testu honek geletan aniztasuna, gure ikasleen aniztasuna, aitortzearen eta errespetatzearen garrantzia latzen du; desgaitasuna duten ikasleen aniztasuna, hain zuzen. Horregatik, hasteko, ikasleak borobilean jarri eta ipuina irakurriko diegu. Irakurri eta gero, eztabaida bat antolatu dezakegu era honetako galderekin:

  • Zer gertatzen zaio Lorenzori?
  • Zer ezberdintasun dago Lorenzo eta gainerako haurren artean?
  • Nola ikusten dute Lorenzo gainerako haurrek?
  • Nork laguntzen dio Lorenzori?
  • Zer gertatzen da norbaitek Lorenzori laguntzen dionean?
  • Zergatik haur batzuek ez dute Lorenzorekin jolasten?
  • Zergatik ez du inork baloratzen Lorenzo nolakoa den?
  • Ezagutzen duzue desgaitasuna duen norbait?
  • Pertsona horrekin jolasten duzue?

Ipuinaren bideoa ere jar dakieke. Esteka honetan dago eskuragarri:

https://www.youtube.com/watch?v=P9MisBNZqHk

Azkenik, haurrei nahi duten koloreko ontzi bat margotzeko eta testua irakurri eta gero otu zaien mezu edo hitzen bat idazteko eskatuko diegu. Lan horiek guztiak ikasgelako txoko batean jar ditzakegu enpatia sortzearen eta gure ikasleen aniztasuna baloratzearen garrantzia gogorarazteko.

 

IRAUPENA

Jarduera ordubete luza daiteke, segun eta zenbat sakondu dezakegun ikasleekin.

 

BALIABIDEAK

Borobilean jartzeko aukera ematen digun ikasgela bat.

Cuento “El cazo de Lorenzo”. https://www.youtube.com/watch?v=GUfa7p5qqa0

Orriak eta koloretako margoak.

 

GEHIAGO JAKITEKO:

 

LONTXOREN ONTZIA