Berriak
Bizikidetza-Hezkidetza mintegiko baliabideak DESKARGATU
Hurrengo estekan 2023-2024 ikasturteko Bizikidetza-Hezkidetza mintegiko baliabideak deskargatzeko aukera izango duzue.
(2024ko azaroa) Indarkeria matxistaren biktima diren neska, nerabe eta emakumeei laguntzeko ikastetxeetarako jarraibideak.
Bigarren edizioa. 2024ko apirila. Azken aldaketak 2024ko azarokoak.
Hezkidetza Planaren 8 zutabeak
Hezkidetza Planaren 8 zutabeak azaltzen dituen infografia interaktiboa. Adibideak barne.
(2024ko azaroa) EAEko Ikastetxeetarako protokoloa, ikasle trasnsei eta haien familiei laguntzeko
2024ko apirila argitaratuta. Azken aldaketak 2024ko azarokoak.
Ikastetxean Hezkidetza maila neurtzeko autodiagnostikorako tresna bete ondoren...zer?
Ikastetxean Hezkidetza maila neurtzeko autodiagnostikoa egin dugu , zein da eman behar dugun hurrengo urratsa? Hezkidetza-Planaren infografia
Protokoloen eranskin-editagarriak
Hemen dituzue Indarkeria Matxista Jarraibideen eta Trans Protokoloaren eranskinak, bertan idazteko aukerarekin. DOCX formatoan dituzue deskargatzeko prest. Eranskinak bete ahal izateko deskargatu behar dira eta hobe ordenagailuan instalatutako programarekin zabaltzen badituzue. Word edo antzeko programa batekin. EZ AHAZTU! Protokoloa zabaltzen dugunean Berritzegune Nagusira, bnbizikidetza.bizikasi@berritzeguneak.eus posta elektronikora eta ikuskaritzara bidali behar dela.
Hezkidetza
Heziberriren esparru pedagogikoan formulatzen diren hezkuntza-oinarrietako batek ezartzen duenez, Oinarrizko Hezkuntzak hezkuntza-eskubidea bermatu behar die pertsona guztiei; beraz, zuzentasun eta justizia sozialaren planteamendu etiko batetik, hezkuntzak aukera-berdintasuna eskaini behar du, inolako bazterketarik gabe, eta konpentsatu egin behar ditu desberdintasun ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta pertsonalak. Oinarri horren arabera, bai Administrazioak eta hezkuntza-arduradunek bai hezkuntza-komunitateko profesionalek eta partaide guztiek bultzatuko dute inklusioa, hau da, hezkuntza barneratzailea eta pertsonalizatua, oinarrizko eta derrigorrezko hezkuntza amaitu arte.
Esparru arauemailean ezarritakoa bermatzeko ekimen integrala behar da oinarrizko hezkuntzan, ulertuta hezkidetza zeharkako elementu positiboa dela mutilentzat zein neskentzat, berdintasuneko hezkuntzaren garapena eta, aldi berean, genero-indarkeriaren prebentzioa bermatzen baititu.
Hezkidetza defini dezakegu, gaingiroki, neska eta mutilen arteko berdintasuna modu espezifikoan eta aldi berean zeharkako ardatz gisa txertatzea bereizgarri duen hezkuntza gisa.
Hezkidetza-eskolaren maisu han- dietako batek, Mª José Urruzolak, honela definitu zuen: «neska-mutilak genero femeninoa edo maskulinoa alde batera utzita hezten dituena, hots, sexu-desberdintasunetik abiatuta hezten dituena, beren banakotasunaren garapena bultzatuta, baina gizarte sexista batetik sexu batekoa edo bestekoa izateagatik betetzeko eskatzen zaizkien rolak kontuan izan gabe» (1995: 267).
Emakumeen eta gizonen arteko eskubideen, aukeren, betebeharren, lanaren… berdintasuna helburu duen hezkuntza-eredua da hezkidetza (Luixa Reizabal, 2016). Desberdintasunetatik abiatuta berdintasunean heztea da, oso xede garbiarekin: etiketarik gabeko mundua eraikitzea, non emakumeak eta gizonak maila berean egongo baitira, beren eskubide eta askatasunekin (Amelia Barquín, 2016).