GURE IKASGELAN MIKROMATXISMORIK EZ

ALTERNATIBAK AURKITZEN INDARKERIA MATXISTARI

  GURE IKASGELAN MIKROMATXISMORIK EZ

 

Gizartea hasia da salatzen genero-indarkeria, eta bere adierazpen batzuen larritasuna aitortzen. Beste batzuek, aldiz, toleratzen eta legitimatzen jarraitzen dute, naturaltzat hartuta gauzatzen direlako, eta horrek, askotan, erabateko zigorgabetasuna eragiten du. Abusu maskulinoaren maniobrak dira, emakumeengan ondorio nabarmenak eragiten dituztenak beren bizitzan eta osasunean; mikromatxismoetatik eratorritako mikroindarkeriak dira, oraindik ere gure gizartean oso indarrean daudenak.

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko. 

 

HELBURUAK

 

  • Tresnak adostea berdinzaletasunaren ikuspegitik heltzeko ikasgelan antzematen ditugun mikromatxismoei.
  • Konpromiso bat adieraztea genero-indarkeriaren aurka.
  • Gainerako ikasleen iritziak errespetatzea.
  • Aktiboki eta enpatiaz parte hartzea ikasgelako jardueretan.

 

GARAPENA

Irakasleak gaiaren sarrera labur bat egingo du, "Mikromatxismoak" eranskinean bildutako informazioaren laguntzarekin.

“¿No te ha pasado qué…?” bideoa jarriko zaie.

Ondoren, banaka, bi galderei erantzungo diete:

  1. Inoiz ez zaizu gertatu edo ez duzu ikusi…?
  2. Inoiz ez duzu egin, ez duzu esan…?

Lau kidek osatutako talde mistoetan, bakarka egindakoa bateratuko dute.

Amaitu dutenean, talde handian, bateratze-lan bat egingo da, batez ere ikastetxearen eremuan gertatzen diren mikromatxismoak adierazteko. Gero, ikasgela osoarekin bilatuko dira alternatibak eta argumentuak mikromatxismo horiei aurre egiteko. Garrantzizkoa ez da bakarrik haiek agerian jartzea, aldatzeko estrategiak bilatzea baizik, mikromatxismo horiei buelta emateko helburuz.

Irakasleak EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN PREBENTZIOA multzoko helburuak gogora ekarriko dizkie ikasleei eta guztien artean osatuko dute esaldi hau:

Ikasgela honetako ikasleek badakigu ……………………………………………………………………….

egin dezakegun …………………………………………………………………………………………………………………………………

eta konpromisoa hartzen dugu……………………………………………………………………………………………………….

 

 

★ Irakasleak erantsi egingo du ikasgelako panel batean, kartoi mehe more batean

 

IRAUPENA

Saio bat

 

BALIABIDEAK

  • Folioak.
  • Eranskina:”Mikromatxismoak”

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

Ondoko bideoak ikustea:

PEPA ETA PEPEREN ISTORIOA

ALTERNATIBAK AURKITZEN INDARKERIA MATXISTARI

 PEPA ETA PEPEREN ISTORIOA

Genero-indarkeria mutilak pixkanaka finkatzen duen prozesu bat da, neska ohitzen joan dadin mutila inposatzen ari den menderatze- eta kontrol-modu bakoitzera. Indarkeria honen hasieran, kontrol-estrategia mutilaren interes edo kezka faltsu baten azpian ezartzen da harremanean, une oro neskak zer egiten duen jakiteko. Horrek, zelo gutxi batzuk maitasunaren seinale direlako ustearekin batera, neskentzat arriskutsua den eremu bihurtzen dute harremana.

  Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

HELBURUAK

  • Tresnak adostea berdinzaletasunaren ikuspegitik heltzeko ikasgelan antzematen ditugun mikromatxismoei.
  • Konpromiso bat adieraztea genero-indarkeriaren aurka.
  • Gainerako ikasleen iritziak errespetatzea.
  • Aktiboki eta enpatiaz parte hartzea ikasgelako jardueretan.

 

GARAPENA

Nerabezaroan indarkeria matxistaren lehen faseak detektatzea funtsezkoa da halako indarkeria bat ez sufritzeko eta ez baliatzeko; horregatik, dinamika hori hasteko, nerabezaroko genero-indarkeriaren eskailera ziklikoaren bideoa jarriko da: Pepe eta Peparen istorioa.

Bideoa amaitzen denean, debate bat has daiteke galdera hauen laguntzarekin:

  • Zer iruditu zaizue istorioa?
  • Zuen ustez ohikoa da zuen adinean?
  • Pepa asko daude?
  • Eskailera hauetan gora igotzen diren mutilak egon arren: Zuen ustez nesken maila berera iristen dira?
  • Pepe bat izango bagenu lagun: Zer esango genioke?
  • Eta Pepa bat izango bagenu lagun?
  • Zer beste eskailera-maila daude istorio honetan islatzen ez direnak?
  • Nola irten gaitezke eskailera horretatik?

 

Segur aski, mutil batzuek adieraziko dute beraiek ere indarkeria horren biktima direla, bikotekideek kontrolatu dituztela Pepak egiten duen gauza bera egiteko. Hala ere, garrantzitsua da nabarmentzea haiek ez direla maila beretara iristen, lehenago kontzientzia hartzen dutelako eta harremana bertan behera uzten dutelako.

Irakasleak EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN PREBENTZIOA multzoko helburuak gogora ekarriko dizkie ikasleei eta guztien artean osatuko dute esaldi hau:

Ikasgela honetako ikasleek badakigu ……………………………………………………………….

egin dezakegun …………………………………………………………………………………………………………………………………

eta konpromisoa hartzen dugu……………………………………………………………………………………………………….

 

★ Irakasleak erantsi egingo du ikasgelako panel BAT batean, kartoi mehe more batean

IRAUPENA

Saio bat

BALIABIDEAK

GEHIAGO SAKONTZEKO:

Ondoko bideoak ikustea:

#Rebobina.Film labur bat, Carmen Ruíz Repullo-ren "Historia de Pepa y Pepe"-n oinarritua https://www.youtube.com/watch?v=CkkFh2QoP_U&t=27s

Pepa Y Pepe: El Musical contra la violencia de genero 1º Bach A- IES L.A.C. Oviedo. https://www.youtube.com/watch?v=8agRwqNsuOE

 

Material interesgarri batzuk:

  • Mari Luz Esteban: "Maitasun erromantikoak ordena soziala mantentzen du":

https://www.youtube.com/watch?v=vVngxd9abIU

  • “La construcción social de las relaciones amorosas y sexuales en la adolescencia. Graduando violencias cotidianas”. 

https://www.dipujaen.es/export/sites/default/galerias/galeriaDescargas/diputacion/dipujaen/igualdad-bienestar-social/centro-documental/LE-9_-_La_construccixn_social_de_la_relaciones_sexuales_y_amorosas_en_la_adolescencia.pdf

  • “Abre los ojos el amor no es ciego”. Instituto Andaluz de la Mujer. Aquí podéis encontrar más dinámicas del estilo para trabajar con el alumnado.

http://www.juntadeandalucia.es/iam/catalogo/doc/iam/2009/28777.pdf

  • “Laboramorio”. Una guía didáctica muy completa sobre el amor, los mitos románticos, las relaciones de pareja, etc.

https://www.navarra.es/NR/rdonlyres/8346E44F-1C60-4850-AAC8-7934034AB5C6/307347/laboramorioweb.pdf

BEHERA BOTA DEZAGUN INDARKERIA MATXISTAREN HARRESIA

ALTERNATIBAK AURKITZEN INDARKERIA MATXISTARI

  BEHERA BOTA DEZAGUN INDARKERIA MATXISTAREN HARRESIA

Genero-indarkeria mutilak pixkanaka finkatzen duen prozesu bat da, neska ohitzen joan dadin mutila inposatzen ari den menderatze- eta kontrol-modu bakoitzera. Indarkeria honen hasieran, kontrol-estrategia mutilaren interes edo kezka faltsu baten azpian ezartzen da harremanean, une oro neskak zer egiten duen jakiteko. Horrek, zelo gutxi batzuk maitasunaren seinale direlako ustearekin batera, neskentzat arriskutsua den eremu bihurtzen dute harremana.

 Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

HELBURUAK

  • Munduan emakumeen aurkako indarkeria-modu desberdinak agerian jartzea.
  • Ikastetxe osoan ikusi ahal izango den jarduera bat lantzea.
  • Ikasleak inplikatzea munduan dauden genero-indarkeria moduak bilatzen.
  • Errespetuz lan egitea eta elkarrizketarako jarrera ireki batekin.
  • Enpatia lantzea.

 

GARAPENA

Jarduera hau egokia da "Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean", azaroaren 25ean, egiteko. Kontua da tetrabrik berrerabilgarriekin horma handi bat egitea, dauden genero-indarkeria eta emakumeenganako diskriminazio moduekin, eta, ondoren, gure ikastetxeko sarreran muntatzea 25a baino egun batzuk lehenago, gure ikasleek irakur dezaten.

Lan horretarako, tetrabrikak etxetik ekartzen hasteko eskatuko zaie ikasleei. Ondoren, bikote mistotan, genero-indarkeria moduak, indarkeria horren eguneroko adierazpenak, aurreko jardueretan ateratako datuak, etab. landu behar dituzte, gero tetrabrik bakoitzean islatzeko.

Adierazpen horien artean jar daiteke, adibidez, "Adierazpenak" eranskinean jasotzen diren baieztapenak.

Horma ikusgarriago gera dadin, tetrabrikak folio zuriekin edo beste kolore batekoekin bil daitezke, mezua ondo ikus dadin. Zenbat eta gehiago eduki, orduan eta handiagoa izango da horma. Guztiak bildu ditugunean, harresia eraikitzeko lekua erabakitzen da. Ondo legoke ikastetxeko sarreran, bertatik igarotzean denek ikus dezaten, baina ez dezala pasabidean trabarik egin.

Sarrerara tetrabrik guztiak eramango lirateke, horma moduan jarri eta kolarekin elkarri itsatsi. Lehen esan bezala, ondo legoke horma hori azaroaren 25a baino egun batzuk lehenago egotea, horrela, hilaren 25ean bertan edo ikastetxeak urteurren hori gogora ekartzea pentsatu duen egunean, ikasgelan landutako manifestu bat irakurri eta horma aurkezteko balio dezan. Manifestua irakurri denean, landu duen taldeak eraitsi egingo du horma, jarrera bortitzik erakutsi gabe, betiere.

Azkenik, ondo legoke erabiltzen ez den izara zuri baten gainean margotu daitekeen kartel edo pankarta bat zabaltzea, mezu positiboren batekin, adibidez: "Ikastetxe hau indarkeria matxistarik gabeko gune bat da" edo "Indarkeria matxista desagerrarazteko, denok egon behar dugu".

Irakasleak EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN PREBENTZIOA multzoko helburuak gogora ekarriko dizkie ikasleei eta guztien artean osatuko dute esaldi hau:

Ikasgela honetako ikasleek badakigu ……………………………………………………………….

egin dezakegun …………………………………………………………………………………………………………………………………

eta konpromisoa hartzen dugu……………………………………………………………………………………………………….

 

 

★ Irakasleak erantsi egingo du ikasgelako panel batean, kartoi mehe more batean

 

IRAUPENA

Saio bat

 

BALIABIDEAK

  • Baliabide teknologikoak.
  • Eranskina: “Adierazpenak”

GEHIAGO SAKONTZEKO:

Ondoko bideoak ikustea:

 

ELKAR MAITATZEKO MODU EZBERDINAK

ALTERNATIBAK AURKITZEN INDARKERIA MATXISTARI

 

  ELKAR MAITATZEKO MODU EZBERDINAK

Genero-indarkeriari aurre egiteko, garrantzitsua da beste maitasun-modu batzuk erakustea, nerabeen artean antzematen diren parametro matxista, sexista, heteronormatibo, toxiko eta osasungaitzetatik irteten direnak.

  Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ,ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko. 

HELBURUAK

  • Maitatzeko modu ezberdinak lantzea, berdintasunean eta aniztasunean oinarrituak.
  • Maitasun-harreman osasuntsuak eta maitasun-harreman toxikoak identifikatzea.
  • Errespetuz lan egitea eta elkarrizketarako jarrera ireki batekin.
  • Enpatia lantzea.

 

GARAPENA

Dinamika hori hasteko, ideia-jasa bat egingo da ikasle guztiekin, eta galdera hau egingo zaie:

  • Zerk SUFRIARAZTEN gaitu harreman batean gaudenean?

Orokorrean adieraziko dituzte:

  • Desleialtasuna
  • Irainak
  • Axolagabekeria
  • Tratu txarra
  • Desamodioa
  • Gezurrak
  • Menpekotasuna

 

Maitasunari lotutako horrelako sufrimendu eta tratu txarrei aurre egiteko, harreman osasuntsuak, osasungarriak eta berdinzaleak eraiki behar ditugu.

Ondoren, parte-hartzaile bakoitzak paper-orri bat aterako du eta 10 hosto dituen bitxilore bat marraztuko du. Banaka, orri horietako bakoitza beteko dute hamar ezaugarrirekin, haientzat "Maitasun Ona" gisa definitzen den harreman batek izan beharko lituzkeenekin. Hamar eta hamabost minutu inguru emango dituzte horretan, eta talde osoak amaitu duenean, landu dutena bateratzen joango dira. Arbelean, aipatzen diren ezaugarri guztiak idatziko ditu irakasleak, eta gurutze bat jarriko du bat errepikatzen den bakoitzean. Denek amaitutakoan, gehien errepikatu den ezaugarria aztertuko da, eta horrela hurrenez hurren.

Azaldu dituzten ezaugarri guztietatik, gehien errepikatu diren 10ak jasotzen dira, eta, horietatik abiatuta, dinamika honen hirugarren zatia hasiko da: "Maitasun Onaren" istorio bat lantzea, taldean adostu diren hamar alderdi positiboak jasoko dituena. Istorioak ez du folio baten luzera gaindituko. Bakarka egitea kostatzen bazaie, bikotetan egin lezakete. Amaitu ondoren, beren istorioak irakurtzen joaten dira, eta guztiak daudenean, gaiari buruzko eztabaida txiki batekin ixten da, honako galdera hauekin:

 

  • Zaila da zuen adinean harreman bat izatea “Maitasun Ona” dena?
  • Oso ohikoak dira idatzi dituzuenak bezalako istorioak?
  • Zuen ustez erakutsi digute modu osasuntsu eta berdinzale batean maitatzen?
  • Zuen ustez bikote-harreman batean maitatzeko modu bat bezala ikusten da sufrimendua?

Haien hausnarketekin eta sufriarazi baino zoriontsu egingo gaituzten harreman osasuntsuak, osasungarriak eta berdinzaleak eraikitzeko asmoarekin itxiko dugu jarduera.

Irakasleak EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN PREBENTZIOA multzoko helburuak gogora ekarriko dizkie ikasleei eta guztien artean osatuko dute esaldi hau:

 

Ikasgela honetako ikasleek badakigu …………………………………………………………………………

egin dezakegun ………………………………………………………………………………………………………………………………….

eta konpromisoa hartzen dugu……………………………………………………………………………………………………….

 

 

  • Irakasleak erantsi egingo du ikasgelako panel batean, kartoi mehe more batean

 

IRAUPENA

Dinamika honek ordu bat iraun dezake gutxi gorabehera.  

 

BALIABIDEAK

  • Baliabide teknologikoak.

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

Material interesgarri batzuk: