KANTA EGITEA INDARKERIA MATXISTEN AURKA

ALTERNATIBAK AURKITZEN INDARKERIA MATXISTARI

 

  KANTA EGITEA INDARKERIA MATXISTEN AURKA

Musikak gero eta eragin handiagoa du gure ikasleengan. Hala ere, entzuten duten musikak ez du beti letra egoki bat izaten beren adinerako, ezta berdinzaletasunaren alde ere. Beren abestiak, beren letrak sortzea, berdintasuna eta indarkeria matxistarik eza kontuan hartuta, pizgarri bat izan daiteke ikasgelan lan egiteko.   

 

HELBURUA

 

  • Abesti ez sexisten erabilera erreibindikatzea.
  • Abesti ez sexistekin gozatzea.
  • Errespetuz parte hartzea talde-lanean.

 

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.

 

GARAPENA

Genero-indarkeria elementu desberdinen bitartez sortu eta birsortzen da, bereziki hedabideen, abestien, berdinen taldeen eta abarren bitartez. Horrekin lotuta, genero-sozializazio desberdinaren eragile gisa landuko ditugu abestiak, eta beren bitartez (bir)sor daitezkeen matxismoa eta indarkeria aztertuko ditugu.

Reggaetoia garai hauetako musika-genero sexistena dela pentsatzen badugu, oker gaude, dauden musika-estilo desberdinetan ere agertzen baita matxismoa.

Jarduera honi heltzeko lau kidek osatutako talde mistoak eratzeko eskatuko diegu ikasleei. Talde bakoitzean letra desberdina asmatuko da abesti berdinzale baterako, berdintasuna eta indarkeriarik eza erreibindikatu dituen baterako. Abesti bat sortzeak ez du esan nahi kantatu egin behar dutenik (adinaren arabera); batzuetan nahikoa izango da letra sortzea, musikaren bat kopiatzea eta kantatzea gustatzen zaion norbaiti abesti hori kantatzeko eskatzea. Asmoa hauxe da, beren adineko jendearengana iritsiko diren letrak idaztea, sentsibilizatuko dituztenak, matxismoa eta genero-indarkeria salatuko dituztenak, baina betiere ikasleak dauden hezkuntza-etapara egokituak, normalean entzun ohi dituzten abestiei alternatibak bilatzeko.

Letrak amaitu dituztenean, ikasgelan erakutsiko ditugu eta ikasleei laguntzen jardungo dugu errimak sortzeko, behar izanez gero. Azkenik, abestiak kantatzen saiatzeko eskatu ahal izango diegu; are gehiago, ikastetxe guztiak kanta ditzake, eta musika-bideo bat ere egin daiteke (ikastetxearen webgunean/blogean jar daiteke). Ikasleei proposatuko diegu abestiak beste ikasgela batzuen aurrean kantatzea, eta ezagutzera ematea jolastokian baita ikastetxean egiten dituzten ospakizunetan ere (jaialdiak, inauteriak eta abar), gaur egun hain zabalduak dauden abesti sexistekiko alternatibak ezagutzera ematearren. Gainera, kanpaina bat jar daiteke martxan abesti sexisten aurka, abesti ez sexisten lehiaketa txiki bat antolatu daiteke ikastetxe osoan...

 

IRAUPENA

Jarduerak bi saio edo gehiago iraun ditzake. Saio batean letra landuko dute eta rap letra batzuk entzungo dituzte. Beste saio batean letra osatzen amaituko dute, eta amaitzen ez bada, saio bat gehiago behar izango da, batez ere musika-bideo bat grabatu behar bada.

 

BALIABIDEAK

  • Euskarri digitala bideoak ikusteko edo abestiak entzuteko (baita grabatzeko ere)

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

JOLASTOKI SEGURUAK ETA BERDINZALEAK

ALTERNATIBAK AURKITZEN INDARKERIA MATXISTARI

 

  JOLASTOKI SEGURUAK ETA BERDINZALEAK

Ikastetxeetako jolastokiak, jolas-ordua, sozializatzeko, ondo pasatzeko leku bat izan ohi dira, baina gatazka-leku bat ere izan daitezke, baita edozein motako indarkeriarako leku bat ere. Tratu txarra eta sexismoa identifikatu ditugunean, jolastoki seguruak eta berdinzaleak diseinatzeari ekingo diogu.  

 

HELBURUA

  • Jolastoki seguruak eta berdinzaleak sortzen parte hartzea.
  • Aktiboki parte hartzea eta errespetuzko jarrerarekin.
  • Enpatiazko jarrera garatzea.

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.

 

GARAPENA

Aurreko dinamiketako batean ‒“Jolastokia ikertzen”‒ gure ikasleekin identifikatu ditugu sexismoaren, generoagatiko diskriminazioaren eta indarkeria matxistaren moduak, ikastetxeko jolastokian ager daitezkeenak. Oraingoan, ikasgela seguru eta berdinzale batez gozatzeko beharrezkoak diren jarraibideak finkatuko ditugu ikasgelan.

Horretarako, talde mistotan banatuko ditugu ikasgelakoak. Talde bakoitza saiatu egingo da gutxienez bost proposamen planteatzen jolastoki seguru eta berdinzale bat eraikitzearren..

 

Adibidez:

  • Jolastokia neskek eta mutilek hartzea adinaren arabera.
  • Leku gehien behar duten kirolak (futbola, saskibaloia, boleibola) astean bi egunetan egitea.
  • Kirol horietan nesken parte-hartzea sustatzea, talde mistoak eratzea.
  • Irakasle bati deitzea gatazkaren bat edo borrokaren bat dagoenean.
  • Mahai-jokoak sustatzea.
  • Joko ez sexistak eta indarkeriarik gabeak sustatzea.
  • Hamaiketakoa edo merienda neskekin eta mutilekin hartzea.
  • Astean bi egunetan zuzendutako joko ez sexistetan eta indarkeriarik gabekoetan aritzea.

 

Proposamenak aztertu eta gero erabakiko da haietatik zeintzuk eramango diren aurrera eta, beraz, zeintzuekin hartuko duten konpromisoa beren gela izan dadin “tratu onaren aldeko ikasgela” bat:

Aurrera eramango diren ekintzak zeintzuk diren erabakitzeko, talde nominalaren Teknika erabil daiteke (ikus eranskina).

Ondoren, erabakia hartu eta gero, kontratu txiki bat ‒konpromisoa‒ sinatzea proposatu daiteke (ikus eranskina). Horrela, ikasle guztiek hartuko dute proposatutako ekintzak burutzeko konpromisoa.

 

IRAUPENA

Jarduerak saio bat edo bi iraun ditzake, ikasleak Lehen Hezkuntzako zein mailatan dauden, horren arabera. Beste saio bat ere gehitu ahal izango dugu kartoi mehean idatziz jasotzeko eta ikasgelan zintzilikatzeko.

BALIABIDEAK

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

TRATU ONAREN IKASGELAK

ALTERNATIBAK AURKITZEN INDARKERIA MATXISTARI

 

  TRATU ONAREN IKASGELAK

Leku seguru batean egotea, haurrentzat, indarkeriarik gabeko leku batean egotea da, tratu ona funtsezko ardatza den leku bat, ikasleen beroien eta ikasleen eta irakasleen arteko harremanak definitzen dituena.

HELBURUA

  • Ikasgela berdinzale bat sortzen parte hartzea.
  • Aktiboki konprometitzea ikasgela leku seguru bat izan dadin lortzeko.
  • Aktiboki parte hartzea eta errespetuzko jarrerarekin.
  • Enpatiazko jarrera garatzea.

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.

GARAPENA

Oraingoan, ikasgela seguru eta berdinzale batez gozatzeko beharrezkoak diren jarraibideak finkatuko ditugu ikasgelan.

Horretarako, talde mistotan banatuko ditugu gelakoak eta egunerokotasuna behatzen saiatuko dira jarraibide horietako batzuekin (Lehen Hezkuntzan dauden mailaren arabera):

  • Berdinen arteko harremanak eta mutilen eta nesken artekoak aztertzea irakasle baten laguntzarekin.
  • Sarrien gertatzen diren gatazkak zein diren ikustea: mutilen artean, nesken artean, mutilen eta nesken artean (ikasgela barruan eta kanpoan)
  • Ikasleen jarrera behatzea ikastetxean sartzen direnean eta bertatik irteten direnean (irteeran eta sarreran, jolas-orduan, jantokian): lasterka ibiltzea, bultzaka, lasai, berriketan, armonia onean, haserre…

Proposamenak aztertu eta gero erabakiko da haietatik zein eramango diren aurrera eta, beraz, zeintzuekin hartuko duten konpromisoa beren gela izan dadin “tratu onaren aldeko ikasgela” bat:

  • Mutilen eta nesken arteko mahai-jokoak sustatzea.
  • Joko ez sexistak eta indarkeriarik gabeak sustatzea.
  • Hamaiketakoa edo merienda neskekin eta mutilekin hartzea.
  • Sor daitezkeen gatazkak elkarrizketaren bitartez ebaztea, indarkeriara jo gabe eta irakasle baten laguntzarekin.
  • ...

Aurrera eramango diren ekintzak zeintzuk diren erabakitzeko, talde nominalaren Teknika erabil daiteke (ikus eranskina).

Ondoren, erabakia hartu eta gero, kontratu txiki bat ‒konpromisoa‒ sinatzea proposatu daiteke (ikus eranskina). Horrela, ikasle guztiek hartuko dute proposatutako ekintzak burutzeko konpromisoa.

 

IRAUPENA

Jarduerak saio bat edo bi iraun ditzake, ikasleak Lehen Hezkuntzako zein mailatan dauden, horren arabera. Beste saio bat ere gehitu ahal izango dugu kartoi mehean idatziz jasotzeko eta ikasgelan zintzilikatzeko.

BALIABIDEAK