Alternatibak aurkitzen sexismoari



Gure dekalogoa
ALTERNATIBAK AURKITZEN SEXISMOARI |
GURE DEKALOGOA
Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.
HELBURUAK
- Estereotipo sexistek emakumeen aurkako indarkeria naturalizatzen laguntzen dutela ulertzea.
- Ikastetxe berdinzaleago baten alde eraikitzen parte hartzea.
GARAPENA
Irakasleak sexismoak genero-indarkeriaren oinarri gisa duen garrantziari buruzko azalpen bat egingo du, edo Estereotipo sexistak eranskina irakurriko du.
Irakurketa edo irakaslearen azalpenaren ondoren, hitza hartzeko txanda irekiko da, kontzeptuak argitzeko edo iritziak partekatzeko. Artikulua irakurtzea hautatzen bada, talde osoa lau pertsonako taldetan bana daiteke. Testua irakurritakoan, ideia nagusiak aterako dituzte, eta guztiek ondo ulertzen lagunduko du.
Aurreko saioetan erabilitako bideo, abesti eta materialak kontuan hartuta, jarraian, egungo egoera aztertuko dugu: arbela bi zutabetan banatuko da. Lehenengoan, izenburua honako hau izango da: “Gaur egun ez litzateke posible izango” eta bestean “Oraindik gaur egun”. Lehenengo zutabean jasoko dira aurreko saioetan ikusitako gaiak, gaur egungo iragarkietan agertzea posible izango ez zirenak. Iragarkiak prentsakoak, irratikoak edo telebistakoak izan daitezke. Bigarren zutabean, gaur egun oraindik ere publizitatean, bideoetan, abestietan eta bestelakoetan aurki ditzakegun ezaugarri sexistak idatziko dira.
Azkenik, ikasleei dekalogo bat idazteko eskatuko diegu, lau pertsonako taldeetan banatuta. Helburua da gure eguneroko harremanetan sexismoa nola ekidin dezakegun adieraztea, hortaz, emakumeen aurkako indarkeria nola ekidin dezakegun adieraztea. Azkenik, adostutako dekalogo bat idazten saiatuko gara, taldeetan ateratako ondorioekin. Dekalogo hori ikasgelako horman ipiniko da, ikasturte osoan zehar ikusi ahal izateko.
IRAUPENA
Bi saio. Iraupena taldearen araberakoa izango da, baita irakasleak jorratu nahi duenaren araberakoa ere.
BALIABIDEAK
- Eranskina: Estereotipo sexistak.
SAKONTZEKO
Beldur Barik: Feminismoa: https://www.beldurbarik.eus/feminismo/#
Gure musika
ALTERNATIBAK AURKITZEN SEXISMOARI |
GURE MUSIKA
Entzuten dugun musikak, gustatzen zaizkigun eta buruz ikasten ditugun abestiek, batzuetan, berdinzaleak ez diren mezuak transmititzen dituzte. Ez gara hortaz maiz ohartzen, horiek aztertzean ez badugu genero-ikuspegia txertatzen. Musikak transmititzen duen mezuaren esanahiari arreta jarri eta aztertzea oso ariketa motibagarria da berdintasunaren alde lan egiteko. |
Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.
HELBURUA
- Berdintasuna transmititzen duten estilo ezberdinetako abestiak ezagutu eta hedatzea.
- Ikastetxe berdinzaleago baten alde eraikitzen parte hartzea.
GARAPENA
Jarduera egin baino egun bat lehenago, ikasleei eskatuko diegu ikasgelara eramatea entzun ohi duten musika. Ahal badute, hitzak paperean ekartzeko eskatuko diegu. Material hori ikasgelan aztertuko da. Hala, ikasleen egunerokotasuna izango da aztertuko dena.
Jarduerari ekiteko, honako bideo hau ikusiko da: "Poema feminista con canciones machistas".
Hitza hartzeko tartea irekiko da, bideoari buruz duten iritzia jakiteko, eta haiek entzuten dituzten abestietan mezu matxistak dauden galdetzeko.
Ondoren, boluntarioak eskatuko dira, ozen irakur dezaten, poema bat balitz bezala, etxetik ekarri duten abestia. Inork ez badu nahi irakurri, irakasleak baimena eskatuko die berak irakurtzeko. Azaletik aztertuko da irakurri berri diren hitzak sexistak diren ala ez.
Ikasleei galdetuko zaie ea ezagutzen duten esplizituki berdintasunaren ideia transmititzen duen abestirik. Hala bada, Youtuben bilatu eta entzun egingo dira.
Jarraian, bideo hauek ikusiko dira: "Rap feminista ", Curricé y "Antipatriarca" eta mezu horien inguruan eztabaidatuko da.
Beldur Barik lehiaketaren bideoa ere ikus daiteke: https://www.beldurbarik.eus/eu/beldur-barik-2019ko-bideo-irabazleak/
Hurrengo egunerako, ikasleei eskatuko zaie mezu berdinzalea duten abestiak bilatzea, eta esteka jaso dezatela talde osoari erakusteko.
Jarduerari amaiera emateko, musika eta berdintasunari buruzko ideiak partekatuko dira: musikak lagun al dezake berdintasuna lortzen? Gaur egungo musika guztia al da sexista? Zergatik entzuten ditugu, askotan, abesti sexistak?
Proposamena:
- Berdintasun transmititzen dituzten abestiak sare sozialetan partekatzea.
- Ikastetxean sartu eta ateratzerakoan ipintzen den musika ikasleek landu eta proposatutakoa izatea, mezu berdinzaleak transmititzen badituzte.
Jarduerari amaiera emateko, gure ikasleei galdetuko diegu ea nola uste duten eragiten dutela estereotipoek pertsonen bizitzan, baita beren bizitzan ere. Jardueraren helburuak errepasatuko ditugu, jardueran zehar bete diren ala ez ikusteko, eta azken tarte hori ebaluaziorako erabiliko dugu, eta ikasleek autoebaluazioa egiteko honako galderak proposatuko ditugu:
- Zerbait ikasi al duzu jarduerari esker?
- Gustatu al zaizkizu berdintasunaren aldeko abestiak?
- Nola sentitu zara abestiak entzutean?
IRAUPENA
2 saio. Iraupena taldearen araberakoa izango da, baita irakasleak jorratu nahi duenaren araberakoa ere.
BALIABIDEAK
- Poema feminista con canciones machistas: https://www.youtube.com/watch?v=9wyi6MikxAI&pbjreload=10
- Curricé "No es no": https://www.youtube.com/watch?v=WpYkxSSpQ4g&pbjreload=10
- "Rap femnista: https://www.youtube.com/watch?v=5Yns5boQHns&pbjreload=10
- Antipatriarca": https://www.youtube.com/watch?v=RoKoj8bFg2E&pbjreload=10
- Lista de reproducción Beldur-Barik en Spotify-BBPlay list: https://open.spotify.com/playlist/5nOPQl8ZNgz49sk4OynV6a?si=g9CE18oSQlKusiwTLtOCWA
- Beldur Barikeko erreprodukzio-zerrenda Spotify-BBPlay list: https://open.spotify.com/playlist/5nOPQl8ZNgz49sk4OynV6a?si=g9CE18oSQlKusiwTLtOCWA
- Beldur barikeko bideo irabazleak (2019): https://www.beldurbarik.eus/eu/beldur-barik-2019ko-bideo-irabazleak/
- Vivir Quintana - Canción sin miedo: https://www.youtube.com/watch?v=VLLyzqkH6cs https://www.youtube.com/watch?v=-UgyLRjz3Oc
- Rimas feministas de la rapera Sara Socas contra el machismo en Batallas de Gallos: https://www.youtube.com/watch?v=Sha3m3xb3Ug
Esaldi eta emojiak
ALTERNATIBAK AURKITZEN SEXISMOARI |
ESALDI ETA EMOJIAK
Gizon eta emakume izatea zer denari buruz ditugun sinesmen, pentsamendu eta sentimenduek osatzen dute gure pentsamendu sinbolikoa, eta berdintasunezko jarrerak izan edo diskriminazioak sostengatzeko oinarria dira. Gure ikasleen mundu sinbolikoari buruz hausnartzea, generoari dagokionean, oinarrizkoa da berdintasunari buruzko edozein ekintzari behar bezala ekiteko. |
Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.
HELBURUAK
- Genero kontuen aurrean ditugun pentsamendu, jarrera eta sentimenduak identifikatu eta horiei buruz hausnartzea.
- Ikasleen artean oraindik ere dirauten genero-estereotipoak identifikatzea.
- Pertsonen bizitzetan genero-estereotipoek nola eragiten duten jabetzea; eskola-jazarpena eragin dezaketela jakitea.
GARAPENA
Lehenik eta behin, taldeari azalduko diogu genero-estereotipoen inguruan arituko garela, eta horretarako esaerak edo egunerokotasunean entzuten ditugun mezuak erabiliko ditugula. Ondoren, esaldi horien zerrenda banatuko diegu, adibide modura hainbat daude, eranskinean. Hala ere, irakasle bakoitzak nahi dituenak ipini edo ken ditzake.
Ikasle bakoitzak zerrenda duela, esaldi bakoitzari whatsappean erabiltzen duten emoji bat jartzeko eskatuko zaie. Ariketa banaka egin ondoren, hiru edo lau pertsonako taldetan jarriko dira (taldeak ikasleek aukeratuko dituzte, eroso senti daitezen taldean hitz egiteko). Taldean, esaldi bakoitzerako erabiliko genukeen emojiaz hitz egingo da.
Talde handian, esaldien zerrenda proiektorearen pantailan jarrita, talde txikietan ikusitako emojiak gehituko dira; bakoitza zergatik erabili den aipatuko da. Helburua da ikasleek desberdintasunaren aurrean dituzten sinesmen, pentsamendu eta jarreren inguruan hausnartzea.
Azkenik, hasierako talde txiki horietan, esaldi horiek aldatu eta berdintasunaren aldekoak izatea eskatuko zaie. Erronda bat egin eta boto gehien dituzten esaldiak ikasgela apaintzeko erabiliko dira.
Jarduerari amaiera emateko, gure ikasleei galdetuko diegu ea nola uste duten eragiten dutela estereotipoek pertsonen bizitzan, baita beren bizitzan ere. Jardueraren helburuak errepasatuko ditugu, jardueran zehar bete diren ala ez ikusteko, eta azken tarte hori ebaluaziorako erabiliko dugu, eta ikasleek autoebaluazioa egiteko honako galderak proposatuko ditugu:
- Zer egin dugu ondo?
- Zer da hobetu beharko genukeena?
- Nola sentitu gara jarduera egitean?
IRAUPENA
Saio bat. Iraupena taldearen araberakoa izango da, baita irakasleak jorratu nahi duenaren araberakoa ere.
BALIABIDEAK
ERANSKINA: ESAERAK.
GEHIAGO SAKONTZEKO:
Bideo hauek ikustea:
- Gizonek bizitzan zehar entzuten dituzten 48 esaldi. https://www.youtube.com/watch?v=eKWSXBJIpyo&pbjreload=10
- 48 frases que las mujeres escuchan a lo largo de su vida:https://www.youtube.com/watch?v=eKWSXBJIpyo&pbjreload=10
- Emakumeek bizitzan zehar entzuten dituzten 48 esaldi. https://www.youtube.com/watch?v=wl3CLakCZmA&pbjreload=10
- Mikromatxismoak (I): https://www.youtube.com/watch?v=6Yek7huH2zg
- Mikromatxismoak (II): https://www.youtube.com/watch?v=w0RHXwRU2vU
- Mikromatxismoak (III): https://www.youtube.com/watch?v=NRyhuUCc7Cs
- 48 frases que los hombres escuchan a lo largo de su vida. https://www.youtube.com/watch?v=wl3CLakCZmA&pbjreload=10