BERDINTASUNAREN ALDEKO HORMA-IRUDIA

ALTERNATIBAK AURKITZEN SEXISMOARI

 

 BERDINTASUNAREN ALDEKO HORMA-IRUDIA

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko. 

 

HELBURUAK

  • Horma-irudi bat egin eta ikastetxean jartzea, berdintasuna ikusarazteko.
  • Talde-lan batean biltzea sexismoaren aurrean pentsamendu kritikoaren gaiaz ikasitakoa.
  • Ikastetxe berdinzaleago baten alde eraikitzen parte hartzea.

 

GARAPENA

Jarduerari ekin baino lehen, irakasleak jardueraren helburuak azalduko ditu, eta pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduei dagokienez errespetuzko giroa sortzearen beharra nabarmenduko du; gogoraraziko du, baita ere, guztiek izan behar dutela beren beharrizan, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko askatasun osoa.

Jardueraren helburua da talde osoak parte hartzea, berdintasuna ikusarazi eta sexismoarekin eta genero-estereotipoekin hausteko aurreko jardueretan ikasitakoa biltzeko. Hori dela eta, horma-irudia egiteko, biltzeko paper marroizko metro batzuk erabiltzea proposatzen da. Garrantzitsua da, horri ekin baino lehen, asanbladan erabaki batzuk hartzea. Ekintzaren proposamena honako hau litzateke:

- Hiru edo lauko taldeetan, honako hau erabaki behar dute: horma-irudiaren izenburua, ikastetxean nor jar daitekeen (argia izan dezan, jendea pasa dadin, nahikoa espazio izateko, etab.), berdintasun, estereotipo eta sexismoarekin lotutako kartelean agertuko diren mezuak, jarriko lituzketen irudi edo marrazkiak, etab.

- Talde osoan, talde txiki bakoitzaren ondorioak azalduko dira eta horma-irudiaren inguruko azken erabakiak hartu. Talde bakoitzak horma-irudiaren zati bat izan dezake, baina izenburua, espazioa, ezagutarazteko egingo duten publizitatea, formatua eta bestelakoak adostu egin behar dituzte.

- Horma-irudia egin eta, amaitutakoan, erakutsi egingo dute.

- Talde bat sor daiteke, familiei, udalari edota elkarteei gonbita egiteko, horma-irudia bisitatu eta zergatik eta nola egin duten azaltzeko.

 

IRAUPENA

Hiru saio, gutxienez.  

HEZKIDETZAKO IPUIN/KONTAKIZUN/KOMIKI BAT ASMATUKO DUGU

ALTERNATIBAK AURKITZEN SEXISMOARI

 

HEZKIDETZAKO IPUIN/KONTAKIZUN/KOMIKI BAT ASMATUKO DUGU

Jorratu ditugu genero-estereotipoen inguruko ipuin eta kontakizunak. Beraz, ekintzara pasa eta berdintasuna ikasgelan praktikara eramateko unea da. Estrategia da gure ikasleen sormena abiaraztea, gai izan daitezen hezkidetzako ipuin bat sortzeko. Hala, ikastetxeko kulturaren parte izango da.

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

 

HELBURUA

  • Genero-estereotipoen inguruan ikasitakoa praktikan errepasatzea.
  • Sexismoaren aurka eta berdintasunaren alde aktiboki lan egitea.
  • Ikastetxe berdinzaleago baten alde eraikitzen parte hartzea.

 

GARAPENA

Jarduerari ekin baino lehen, irakasleak jardueraren helburuak azalduko ditu, eta pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduei dagokienez errespetuzko giroa sortzearen beharra nabarmenduko du; gogoraraziko du, baita ere, guztiek izan behar dutela beren beharrizan, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko askatasun osoa.

Jarduera honen proposamen zehazta ezberdina da Lehen Hezkuntza ikasle zaharrenentzat eta txikiagoentzat. Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera litzateke posible, maila horietako ikasleek (4, 5 eta 6. mailakoek) ipuin bat idatz baitezakete txikienei irakurtzeko. Kontakizuna bidezkoa izateko, ezin du sexismorik adierazi, eta genero-estereotipoekin hautsi behar du. Halaber, gizon eta emakumeen artean tratu oneko harremanak azaldu behar ditu.

Gidoi modura baliagarria bada, Joseph Campbell idazlearen “Heroiaren bidaia” etapen egokitzapena azaltzen dugu. Idazten duenak kontuan hartuko du ipuina txikiagoei irakurriko zaiela.

 

1. etapa: Mundu arrunta. Hasierako etapa da. Heroia bere ohiko ingurunean dago oraindik, abentura hasi baino lehen.

2. etapa: Abenturaren deia. Istorioaren protagonistak arazoaren edo abenturaren informazioa jasoko du, eta berau konpondu beharko du.

3. etapa: Abentura ukatzea. Heroiak ekiteari uko egiten dio, etapa hau pasa daiteke.

4. etapa: Mentorearekin topaketa. Protagonista adin eta esperientzia handiagoko norbaitekin topatzen da, abentura izatera animatu eta hazten ikasten dio.

5. etapa: Lehenengo ataria igarotzea. Zati honetan, heroiak mundu arrunta alde batera utzi eta abenturari ekiten dio.

6. etapa: Probak, aliatuak eta etsaiak. Heroiak hainbat erronkari egin behar dio aurre, eta lagunduko dioten aliatuekin egingo du topo.

7. etapa: Gerturatzea. Lehenengo erronkak igarota, jarraitu ala ez zalantzan jarriko da.

8. etapa: Proba zaila. Oso erronka zail bati egin beharko dio aurre.

9. etapa: Saria. Heroiak erronka gainditu eta bere saria jasoko du.

10. etapa: Etxerako bidea. Abenturako protagonista hasierako gunera itzuliko da.

 

  Ipuin edo kontakizuna binaka idatz daiteke, ideia gehiago izateko. Idatzitakoan, irakasleak prozesu osoan lagunduta, adin txikiagoko ikasgeletan irakurriko da. Horrez gain, maila txikiagokoei ipuinaren zati bat antzeztea eska daiteke.

Kontakizunak ikastetxeko liburutegira txertatuko dira eta, beraz, ikastetxeko kulturaren parte izango dira.

Jarduerari amaiera emateko, gure ikasleei galdetuko diegu ea nola uste duten eragiten dutela estereotipoek pertsonen bizitzan, baita beren bizitzan ere. Jardueraren helburuak errepasatuko ditugu, jardueran zehar bete diren ala ez ikusteko, eta azken tarte hori ebaluaziorako erabiliko dugu, eta ikasleek autoebaluazioa egiteko honako galderak proposatuko ditugu:

  • Zerbait ikasi al duzu jarduerari esker?
  • Gustatu al zaizkizu berdintasunaren aldeko abestiak?
  • Nola sentitu zara abestiak entzutean?

 

IRAUPENA

Hiruzpalau saio. Iraupena taldearen araberakoa izango da, baita irakasleak jorratu nahi duenaren araberakoa ere.

 

BALIABIDEAK

BERDINTASUNAREN ALDEKO RAPA

ALTERNATIBAK AURKITZEN SEXISMOARI

 

 BERDINTASUNAREN ALDEKO RAPA

 

Gizon eta emakume izatea zer denari buruz ditugun sinesmen, pentsamendu eta sentimenduek osatzen dute gure pentsamendu sinbolikoa, eta berdintasunezko jarrerak izan edo diskriminazioak sostengatzeko oinarria dira. Gure ikasleen mundu sinbolikoari buruz hausnartzea, generoari dagokionean, oinarrizkoa da berdintasunari buruzko edozein ekintzari behar bezala ekiteko.

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

HELBURUAK

  • Berdintasuna hedatzen aktiboki parte hartzea.
  • Ikasgelako eta ikastetxeko jardueretan nire ikaskideekin lankidetzan aritzea.

     

GARAPENA

Jarduerari ekin baino lehen, irakasleak jardueraren helburuak azalduko ditu, eta pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduei dagokienez errespetuzko giroa sortzearen beharra nabarmenduko du; gogoraraziko du, baita ere, guztiek izan behar dutela beren beharrizan, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko askatasun osoa.

Lehendabizi, Lehen Hezkuntzako ikasleek egindako rap baten bideoa ikusiko dugu taldetan: BERDINTASUNAREN ALDEKO RAPA<0} https://www.youtube.com/watch?v=LRU1da6jgFQ

Jarraian, ideia-jasa modura, arbelean idatziko ditugu abestiaren edukiarentzako ideiak. Ideia guztiak ikusten ditugula, hiru edo lauko taldeetan, hitzak idatziko dira, raparen erritmoa kontuan hartuta, adibidez: https://www.youtube.com/watch?v=FcnysNQAzpU

Hitzak osatu direnean, talde bakoitzak bere rapa probatuko du, eta talde osoari abestuko dio. Talde guztien artean, gehien gustatu zaizkien hitzak hautatuko dira, edo zati bakoitzarekin oso bat egingo da. Gure taldearen rapa osatu dugunean, probak egin eta beste talde batzuei erakutsiko diegu.

Aukera modura, taldeko koreografia txiki bat ere egingo da, eta beste taldeei proposatuko zaie grabatzea, ikastetxean berdintasunaren aldeko rapa izateko.

Jarduera amaitzeko, gure ikasleei jardueraren inguruko iritzia galdetuko diegu, eta honako galderak dituen autoebaluazio txiki bat egingo dugu:

 

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer da hobetu beharko genukeena?
  • Nola sentitu gara jarduera egitean?

 

IRAUPENA

Bizpahiru saio. Iraupena taldearen araberakoa izango da, baita irakasleak jorratu nahi duenaren araberakoa ere.

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

Bideo hau ikustea: