Ahaldunduak
Feminismoa da...
|
AHALDUNDUAK |
FEMINISMOA DA...
|
Litekeena da ikasleak feminismoa zer den definitzeko gai ez izatea eta ez ezagutzea mugimenduaren historia eta estatuan eta nazioartean egon diren pertsonaia nagusienak. Are gehiago, askotan terminoaren kontzepzio okerra dute, eta horren gainean eraikitzen da feminismoaren aurkako jarrera. Desinformazio hori ikasleen artean ez ezik, gizartean oro har eta irakasle eta familien artean ere badago. |
HELBURUAK
- Feminismoaren inguruko sineskeria faltsuak haustea: argi uzteko zer lortu nahi duen eta zein helburu duen.
- Jarrera kritikoa erakustea feminismoarekin lotzen diren kontzepzio okerren aurrean.
- Errespetuz eta aktiboki entzuteko jarrerarekin parte hartzea
- Jarrera enpatikoa agertzea.
GARAPENA
Jarduera honi ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak era horretako jardueretara ohitzeko.
Hasteko, jardueraren helburuak azalduko dizkiegu ikasleei.
Hasi baino lehen “Feminimsoak protagonista” bideoa jarriko diegu
Arreta nerabezaroan jartzen badugu, sare sozialak feminismoa neurtzeko termometro soziala dira: alde batetik, gaiari modu didaktikoan heltzen dioten eta ikaskuntza-iturri gisa baliatu ditzakegun profilak daude; bestetik, kontrako profilak ere badaude, hau da, feminismoari ospea kentzeko feminismoaren esanahia desitxuratu eta feminismoa defendatzen dutenak erasotzen dituztenak.
Gai hau lantzeko, ikasleei feminismo hitza entzuten dutenean zer ulertzen duten idazteko eskatuko diegu, banaka eta era anonimoan. Idazten bukatzen dutenean, orriak bildu eta boz gora irakurriko dugu idatzi dutena. Testuak irakurri eta gero, galdera hauek egingo dizkiegu:
- Zuen ustez, feminismoaren definizio hau zuzena ala okerra da? Zergatik?
Amaieran, feminismoari buruzko eztabaida orokorra egin daiteke, eta galdera hauek erabil daitezke eztabaida hori bideratzeko:
- Zein kontzeptu daude feminismoarekin erlazionatuta? Hitz hauek aipatu beharko lituzkete, besteak beste: eskubideak, berdintasuna, askatasuna, autonomia. Termino horietan sakontzeko.
https://glosario.pikaramagazine.com/glosario.php?lg=eu&let=f&ter=feminismoa-eta-mugimendu-feminista eta
https://glosario.pikaramagazine.com/glosario.php?lg=eu&let=f&ter=feminismo-islamikoa
- Entzun duzue inoiz feminismoari erreferentzia egiten dion mespretxuzko terminorik? Ziurrenik ikasleek “feminazi” terminoa aipatuko dute. Hala bada, garrantzitsua da mota horretako hitzek emakumeei eta berdintasunaren aldeko borrokari kalte egiten diotelako ideia argi uztea.
Azkenik, bideo hau jarriko diegu:”Femninismoaren ekarpenak Euskal Herrian”
Bideoa ikusi eta gero, bideoan agertzen ziren zenbat feminista ezagutzen zituzten eta arreta gehien zein feministak eman dien eta zergatik galde diezaiekegu. Garrantzitsuena da ikasleek argi izatea feminismoa munduko edozein emakumeren kontrako diskriminazioaren aurka borrokatzen dela, emakume eta gizonen eskubide-berdintasuna aldarrikatuaz.
Jarduerari amaiera emateko, esaldi hau daukan panel bat jarriko dugu ikasgelan, ikasleek osa dezaten: FEMINISMOARI ESKER... Helburua da beren eguneroko bizitzetan normalizatuta dauden baina feminismoari esker lortu diren egoerak identifikatzea. Adibidez, ikasgela berean mutilak eta neskak egotea
Ikasleak zutitu egingo dira eta bakoitzak feminismoaren ekarpen bat idatziko du.
IRAUPENA
Dinamika hau ordubete inguru luza daiteke.
BALIABIDEAK
- Femnismoa eta mugimendu feminista
https://glosario.pikaramagazine.com/glosario.php?lg=eu&let=f&ter=feminismoa-eta-mugimendu-feminista
- Feminismoa islamikoa https://glosario.pikaramagazine.com/glosario.php?lg=eu&let=f&ter=feminismo-islamikoa https://eu.eferrit.com/zer-da-feminazi-bat-feminaziaren-definizioa/
- Femniismoak protagonista!
- Feminsimoaren ekarpenak Euskal Herrian https://youtu.be/D5qwjwR0x9g
- Horman jartzeko panela
BESTELAKO BALIABIDEAK
- Bideo ezberdinen bidez sakondu dezakegu gaian. Hona hemen batzuk:
- Adolescentes y Feminismo. Andaluziako Emakumearen Erakundea.
https://www.youtube.com/watch?v=IarFbDr3Ksg
- Jóvenes contra el machismo. https://www.youtube.com/watch?v=4Nyjrs4NcjE
- ¿Qué significa hacer algo como una niña?
https://www.youtube.com/watch?v=s82iF2ew-yk
- El Feminismo según Lola Vendetta. https://www.youtube.com/watch?v=l6_lruxv_9o
- Canal de YouTube de Towanda Rebels.
https://www.youtube.com/c/TowandaRebels/videos
GEHIAGO JAKITEKO:
Dinamikaren helburuetan sakontzeko irakurgaiak ere landu ditzakegu; besteak beste, hauek:
- Feminismo para principiantes, Nuria Varela.
- Todos deberíamos ser feministas, Chimamanda Ngozi Adichie.
- We Too. Brújula para jóvenes feministas, Octavio Salazar.
- Hola Guerrera, Towanda Rebels.
- Más vale Lola que mal acompañada, Lola Vendetta.
Gai horiek hizpide dituen filmen bat ere jar diezaiekegu bestela:
- Clara Campoamor. La mujer olvidada.
- Sufragistas.
- Solas.
- La sonrisa de Mona Lisa.
Feminismoak ere harrapatzen gaitu
|
AHALDUNDUAK |
FEMINISMOAK ERE HARRAPATZEN GAITU
|
Feminismoaren teoriaren eta aktibismoaren atzean erreferente diren emakume asko egon dira eta daude, eta genealogia feminista bat sortu dute guztiontzat. Gure ikasleak, eta batez ere neskak, sare sozialen bidez ari dira genealogia hori berenganatzen, eta horregatik da garrantzitsua espazio hori berdintasunerako aldaketa sozialerako esparru gisa hartzea. |
HELBURUAK
- Jarrera kritikoa izatea sare sozialetan emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz argitaratzen diren mezuekiko.
- Nesken eta mutilen arteko berdintasuna sustatzen duten mezuak eraikitzea.
- Mezu feministak meme formatuan partekatzea, beren sare sozialetan eskegi ditzaten.
- Errespetuz eta aktiboki entzuteko jarrerarekin parte hartzea
- Jarrera enpatikoa agertzea.
GARAPENA
Jarduera honi ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak era horretako jardueretara ohitzeko.
Hasteko, jardueraren helburuak azalduko dizkiegu ikasleei.
Sare sozialak feminismoarentzako eta feminismoaren aldarrikapenentzako funtsezko espazio bihurtu dira. Emakume feministentzat eta berdintasunerako bide partekatu horretan dauden gizonentzat etsaitasun-espazio ere badiren arren, protestak, umore feminista eta transgresioa zabaltzeko gune ere badira.
Zentzu horretan, memeek gero eta protagonismo handiagoa dute; izan ere, umorea eta sarkasmoa erabiltzen dira emakumeek emakume izateagatik pairatzen dituzten desberdinkeria, diskriminazio eta indarkeriak salatzeko. Gure ikasleentzat, memeak egunero ikusten dituzten komunikazio-bideak dira, nahiz eta memeen bidez zabaldutako mezuak ez datozen beti bat emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin.
Horregatik guztiagatik, hiru kidetako taldeak osatuko ditugu, eta saiatuko gara talde guztietan neskak eta mutilak elkartzen. Taldeak eginda daudenean, Interneten meme feministak bilatzeko eskatuko diegu. Profil feminista askotan aurki ditzakete adibideak; besteak beste, hauetan:
- Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe:
- Ahantzitako emakumeak:
- Lehen emakume feministak:
https://www.argia.eus/argia-astekaria/1983/lehen-emakume-feminista-euskaldunak
- Lola Vendetta. https://lolavendetta.com/ @lola.vendetta
- Feminista Ilustrada. https://feministailustrada.com/ @feministailustrada
- Barbijaputa. https://radiojaputa.com/ @barbijaputaaa
- Moderna de Pueblo. https://modernadepueblo.com/ @modernadepueblo
- Towanda Rebels. https://towanda-rebels.com/ @towandarebels
Mugikor edo tabletetan dohainik deskarga ditzaketen APPak ere iradoki diezazkiekegu:
- Meme Generator Free. https://imgflip.com/memegenerator/27596988/Free
- Meme Producer. https://apps.apple.com/ec/app/meme-producer-make-a-meme-apps/id882400137
- Meme Factoy. https://memefactory.io/
- Rage Comics. https://apps.apple.com/es/app/rage-comics/id431553898
Beren memeak sortu eta gero, ikaskideen aurrean aurkeztuko dituzte ikaskide guztiek batera aztertu dezaten ematen dituzten mezuak benetan feministak diren; beste era batera esanda, mezuen bidez berdintasuna sustatzen eta diskriminazio eta indarkeria matxista oro salatzen duten edo, ostera, berdintasunaren ideiarekin nahastu diren eta mezu desegokiak zabaltzen dituzten aztertu behar dute.
Ekarpen feministak egiten dituzten memeak zein diren adostu eta gero, meme horiek sare sozialetan partekatzera eta jasotzen dituzten iruzkinak edo likeak analizatzera anima ditzakegu. Astebeteko epea emango diegu horretarako, eta beste saio batean komentatuko ditugu beren esperientziak.
IRAUPENA
Dinamika honen iraupena, guztira, bi ordukoa edo izan daiteke.
BALIABIDEAK
- Jarduera egiteko beharrezkoak diren baliabide teknologikoak.
GEHIAGO JAKITEKO:
Jarduera honekin zerikusia duten gaietan sakontzeko, albiste eta baliabide hauek erabil ditzakezue:
- La vida en memes feministas (como antídoto contra el patriarcado). El Diario. https://www.eldiario.es/andalucia/memes-feministas-antidoto-patriarcado_1_4117298.html
- Los mejores memes feministas.
https://www.pinterest.es/julivelez18/los-mejores-memes-feministas/
- La imparable invasión de los memes feministas. El País. https://smoda.elpais.com/moda/la-imparable-invasion-de-los-memes-feministas/
- Memes feministas, los memes que nos cuidan. El Salto.
https://www.elsaltodiario.com/redes-sociales/memes-feministas-los-memes-que-nos-cuidan
- Akelarre Ciberfeminista
https://akelarreciberfeminista.noblogs.org/kit-de-autodefensa-ciberfeminista-uno/
FEMINISMOAK ERE HARRAPATZEN GAITU