Ahaldunduak
Nagusitan hau izan nahiko genuke
|
AHALDUNDUAK |
NAGUSITAN HAU IZAN NAHIKO GENUKE...
|
Ebidentzia zientifikoak aditzera ematen du neskatoak 6 urterekin hasten direla sentitzen mutikoak baino gutxiago direla eta mutikoek baino gaitasun gutxiago dituztela izan nahi dutena izateko. Ikerketa horiei aurre egiteko, berdintasuna sustatu eta gure neskatoen erreferente izango diren emakumeak ikusarazi behar dira. |
HELBURUA
- Egoera ez-estereotipatuak irudikatzea
- Denon artean amets ez-estereotipatuak eraikitzea
- Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea.
- Jarrera enpatikoa agertzea.
GARAPENA
Jarduera honi ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak era horretako jardueretara ohitzeko.
Hasteko, jardueraren helburuak azalduko dizkiegu ikasleei.
Ingurukoak haurtzaroan hasten dira haurrei galdetzen nagusitan zer izan nahi duten, eta horrek askotan rol eta estereotipo sexistak erreproduzitzea dakar. Horregatik, neskato batzuk tradizionalki femeninoak izan diren lanbideekin sentitzen dira identifikatuta, eta mutikoak tradizionalki maskulinoak izan direnekin. Horrek norberarengandik espero dena erreproduzitzen du. Alabaina, benetan islatzen duena da haurrek lehenago ikasten dutela zer izan behar duten edo zer izan daitezkeen zer izan edo egin nahi duten baino.
Dualismo sexista horrekin amaitzeko, lanbide ezberdinak landuko ditugu. Lehenik, haurrei nagusitan zer izan nahi duten eta zergatik galdetuko diegu. Lanbideak beren izenen ondoan idatziko ditugu orri batean. Gero, hainbat saiotan tarte bat hartuko dugu espero ez diren lanbideak dituzten emakume eta gizonak aurkezteko. Horretarako, profesionalen irudiak dituzten aurkezpenak edo bideoak erabil ditzakegu. Asteko egun bat eman diezaiokegu lanbide bakoitzari, eta lanbide horretan aritu diren emakume eta gizonak aurkeztu.
Hona hemen lanbide berbera duten emakume eta gizonen adibideak:
- Zientzialariak: Margarita Salas eta Stephen Hawking.
- Matematikariak: Hipatia Alexandriakoa eta Alan Turing.
- Politikariak: Clara Campoamor eta Nelson Mandela.
- Etologoak: Jane Goodall eta Konrad Lorenz.
- Astronautak: Valentina Tereshkova eta Pedro Duque.
- Idazleak: Rosalía de Castro eta Gabriel García Márquez.
- Zinema-zuzendariak: Pilar Miró eta Steven Spielberg.
- Kirolariak: Serena Williams eta Sergi Bruguera.
- Pintoreak: Maruja Mallo eta Vincent van Gogh.
- Sukaldariak: Carmen Ruscalleda eta Andoni Luis Aduriz.
Lanbide horietakoren bat lantzean, ikasleen arteko eztabaida susta dezakegu galdera hauen bidez:
- Interesgarria iruditzen zaizue egiten zutena edo egiten dutena?
- Arlo horretako profesional gehiago ezagutzen dituzue?
Arlo ezberdinetako profesionalak aurkeztu eta gero, haurrei galdetuko diegu zer izan nahi duten nagusitan. Modu horretan, hasieran eta amaieran emandako erantzunen artean aldeak dauden egiaztatuko dugu. Helburua da lanbide ezberdinetako erreferenteak aurkeztea eta haurren jakin-mina piztu eta estereotipo eta rol sexista batzuk hausteko baliagarria den egiaztatzea.
Azkenik, lanbide bat aukeratzeko eta hurrengo egunean lanbide horrekin lotura duen objekturen bat ekartzeko esango diegu. Saio horretan, haurrek objektuak trukatuko dituzte eta denak pasatuko dira lanbide guztietatik. Esaldi hau edo antzeko bat osatu dezakete: “Sukaldaria naiz eta...”
IRAUPENA
Jarduera honek ez du iraupen zehatzik, baina komenigarria litzateke hainbat saio hartzea jarduera egiteko.
BALIABIDEAK
Landuko ditugun profesionalak aurkezten lagunduko diguten materialak: PowerPoint aurkezpena, ordenagailua, kanoia, etab.
GEHIAGO JAKITEKO:
- Bideoa: “Y tú, ¿qué quieres ser de mayor?”, Liga Educación 1986. https://www.youtube.com/watch?v=YvGi7CrnqKc
- Liburua: Cuentos de buenas noches para niñas rebeldes I, II, III, IV.
- Liburua: Cuentos para niños Que Se Atreven a Ser Diferentes.
- Liburua: Cuentos para chicos que se atreven a cambiar el mundo.
Gure liburutegia
|
AHALDUNDUNAK |
GURE LIBURUTEGIA
|
Ipuinak hezkuntzarako tresnak dira, baina askotan ez dakigu nork edo nortzuek egiten, idazten edo ilustratzen dituzten. Ipuinak idazten eta ilustratzen dituzten emakumeak dira sarritan literatur munduan ahaztu handiak; horregatik, jarduera honen helburua berdintasunean eta berdintasunerako hezten duten ipuinen atzean dauden emakumeak ikusaraztea eta ikasgelan presente izatea da. |
HELBURUA
- Hezkidetzako ipuinen egile eta ilustratzaile diren emakumeak ikusaraztea.
- Ikasgelako liburutegia zaindu eta ondo erabiltzen parte hartzea
GARAPENA
Jarduera honi ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak era horretako jardueretara ohitzeko.
Hasteko, jardueraren helburuak azalduko dizkiegu ikasleei.
Askotan, ipuinak irakurri eta gero, izenburua, istorioa edo gustatu zaigun ala ez baino ez dugu gogoratzen. Hala ere, ipuinen atzean sarritan ikusezinak diren protagonistak daude; batez ere, emakume egile eta ilustratzaileak. Ikusezintasun horrekin amaitzeko, ikasleekin ipuinak landuko ditugu, baina ipuinok idazten eta ilustratzen dituzten emakumeengandik abiatuta. Horretarako, lehenik eta behin arlo horretako profesional batzuen berri emango diegu ikasleei. Besteak beste, hauek aipa daitezke:
- Idazleak: Olga de Dios, Raquel Díaz Reguera, Adela Turín, Gloria Fuertes, Luisa Aguilar.
- Ilustratzaileak: Nella Bosnia, Olga de Dios, Goretti Pérez, María Hesse, Emily Hughes.
Profesional horietako batzuk beren testuen idazle eta ilustratzaile dira aldi berean. Hona hemen egile horien ipuinik ezagunenak:
- Olga de Dios:
- Munstro arrosa
- Munstro urdina
- Txori horia
- Leotolda
- Hiru begiko igela
- Raquel Díaz Reguera:
- Cuando las niñas vuelan alto
- Ni nirekin noa
- Yo soy
- Ba al dago printzesa izatea baino gauza aspergarriagorik?
- Violeta & co. Cambian el mundo
- Las niñas serán lo que quieran ser
- Yo soy
- Adela Turín eta Nella Bosnia:
- Arrosa eta leuna
- Arturo eta Klementina
- Zorioneko hondamendia
- Bonobo betaurrekodunen egiazko historia
- Gloria Fuertes:
- Diccionario estrafalario
- Poemas de la Oca Loca
- Bertso frijituak
- Luisa Aguilar:
- Tximeleta belarriak
- Emily Hughes:
- Basati
- María Hesse:
- Frida Kahlo. Una biografía
- El futuro es femenino
- Goretti Pérez:
- ¡Mia, artista!
- ¡SúperMia!
Ipuin horiek eta egileen eta ilustratzaileen lanak ezagutzera emateko, astebetez edo hilabete batez landu ditzakegu beren lanetako batzuk. Asmoa ez da horretan denbora asko ematea, baizik eta gure ikasleei obrak egileen bidez ematea ezagutzera. Horretarako, beste ezer baino lehen, landuko dugun egilearen edo ilustratzailearen argazki bat jar diezaiekegu ikasleei. Gero, beren biografiari buruzko zerbait konta diezaiekegu, eta, azkenik, beren obrak erakutsi. Ikasgelan txoko bat presta dezakegu lantzen ari garen egileen obrak ikusgai jartzeko; horrela, lantzean behin ipuinetako bat aukeratzeko gonbita egin eta eskolan irakurtzeko aukera eman diezaiekegu ikasleei.
Ildo beretik, emakumeek idatzi eta ilustratutako ipuinei buruzko bideoak ere jar ditzakegu:
- Ipuina: “Ba al dago printzesa arrosa izatea baino gauza aspergarriagorik?”, Raquel Díaz Reguera.
- Ipuina: “Ni nirekin noa”, Raquel Díaz Reguera.
https://www.youtube.com/watch?v=w_7jh3cjtbE
- Ipuina: “Neskak izan nahi dutena izango dira”, Raquel Díaz Reguera.
- Ipuina: “Arrosa eta leuna”, Adela Turín
https://www.youtube.com/watch?v=G2a6tFkp3p8
- Ipuina: “Arturo eta Klementina”, Adela Turín
https://www.youtube.com/watch?v=lycyVfLaLLQ
- “Hamaika andere ausart”, Oli Helle Thomassen
https://www.youtube.com/watch?v=lsa7nx0YRgQ
- Ipuina: “Gora koloretako azazkalak!”, Alicia Acosta eta Luis Amavisca
https://www.youtube.com/watch?v=38_3e1LFJW4
- Ipuina: “Lukasen panpina”, Alicia Acosta eta Luis Amavisca
https://www.youtube.com/watch?v=GmFqed-SdfQ
- Ipuina: “Tximeleta belarriak”, Luisa Aguilar eta André Neves
https://www.youtube.com/watch?v=8KWCDm9zTz4
- Ipuina: “Bonobo betaurrekodunen egiazko historia”, Adela Turín
- Ipuina: “Kamila zebra”, Marisa Núñez eta Óscar Villán.
https://www.youtube.com/watch?v=0RLJ0lZMgac
●EL COLOR DE LA PIEL un cuento de Coni La Grotteria https://www.youtube.com/watch?v=4xPXRIXfnHs&t=27s
IRAUPENA
Jarduera hau ikasturte osoan zehar egin daiteke, hilabete bakoitzean egile edo ilustratzaile bat hautatuta.
BALIABIDEAK
Egile eta ilustratzaile bakoitzaren ipuinak. Egile eta ilustratzaile bakoitzaren biografia txiki bat prestatzea beren ipuinak kontatu baino lehen.
GEHIAGO JAKITEKO:
- Cuentos para coeducar. CEAPA.