Sexismoa gure ingurunean



Estereotipoak
SEXISMOA GURE INGURUNEAN |
ESTEREOTIPOAK
Los Genero-estereotipoak , aldez aurretik eraikitako eta gizon eta emakumeen jokaerak azaltzeko erabiltzen diren ideiak dira; gizon eta emakumeek nola jokatu behar duten adierazten dute, baita lanean, familian, espazio publikoan edo beste edozein eremutan zein rol izan behar duten ere, beren artean nola harremandu behar diren definitzeraino. Genero-estereotipoak ezberdinak dira kultura batean ala bestean, baita garai batean ala bestean ere, baina ia kultura guztietan botere-banaketa desorekatuari eutsi zaio; horrek esan nahi du kultura-eraikuntza bat dela, eta ez halabeharrez gertatutakoa. |
Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da

HELBURUAK
- Gaur egun, gizon eta emakumeei esleitzen zaizkien genero-estereotipoei buruz hausnartzea.
- Ikasleen artean oraindik ere dirauten genero-estereotipoak identifikatzea.
- Pertsonen pentsamendu, emozio eta ekintzetan genero-estereotipoek duten eraginaz jabetzea.
- Genero-estereotipoen arabera jokatzen ez duten pertsonengan sortzen diren sentimenduak ezagutu eta identifikatzea..
GARAPENA
Jarduerari ekin baino lehen, irakasleak jardueraren helburuak azalduko ditu, eta pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduei dagokienez errespetuzko giroa sortzearen beharra nabarmenduko du; gogoraraziko du, baita ere, guztiek izan behar dutela beren beharrizan, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko askatasun osoa.
Ikasleei “Genero-estereotipoak” eranskina banatuko zaie, eta banaka egitea proposatuko da. Horretarako, 10 minutu beharko dituzte. Jarraian, lauko taldeak egin eta, bete dituzten dokumentuetatik abiatuta, hitz-taula bakarra adostuko dute. Aurreikusitako denbora (15 minutu) ez bada adostasunik lortu, adostasuna lortu ez duten hitz horiek jasoko dituzte.
Taldeko lana amaitutakoan, talde bakoitzeko pertsona bat izango da bozeramaile eta irakasleak arbelean idatziko ditu talde bakoitzaren hitz-banaketak. Taula bakar horretan, noski, inkoherentziak eman daitezke, taldeek esandakoa jaso besterik ez baita egin. Irakasleak galdetu egingo die zergatik ez diren adostasunetara heldu hitz batzuetan.
Talde guztiek esandakoa jasotakoan, hitzak lekuz aldatzeko aukera emango da, eta horri buruz eztabaidatzeko tarteari ekingo zaio. Irakaslea izango da eztabaidaren gidaria, eta zalantzak, hitzak aldatzea eragin dezaketen adibideak eta antzerakoak luzatuko ditu.
Taula osatutakoan, gutxi gorabehera, irakasleak “estereotipo” terminoaren esanahia irakurriko du, eta taulako hitzak aldatzeko aukera emango die, berezkoa edo kulturala dela uste dutena oinarri hartuta; estereotipoaren araberakoa baldin bada kulturala izango da eta, beraz, hirugarren zutabera pasa beharko litzateke.
Horrez gain, beharrezkoa da ikasleek genero-estereotipoen arabera jokatzen ez duten pertsonen sentimendu eta pentsamenduei buruz hausnartzea, baita ikasleek pertsona horiekiko duten jokaerari buruz hausnartzea ere.
Jarduerari amaiera emateko, gure ikasleei galdetuko diegu ea nola uste duten eragiten dutela estereotipoek pertsonen bizitzan (beren pentsamendu, emozio, ekintzetan), baita beren bizitzan ere. Jardueraren helburuak errepasatuko ditugu, jardueran zehar bete diren ala ez ikusteko, eta azken tarte hori ebaluaziorako erabiliko dugu, eta ikasleek autoebaluazioa egiteko honako galderak proposatuko ditugu:
- Zer egin dugu ondo?
- Zer da hobetu beharko genukeena?
- Nola sentitu gara jarduera egitean?
IRAUPENA
Bi saio. Iraupena taldearen araberakoa izango da, baita irakasleak jorratu nahi duenaren araberakoa ere.
BALIABIDEAK
ERANSKINA: GENERO ESTEREOTIPOAK
GEHIAGO SAKONTZEKO:
Bideo hauek ikustea:
- Sexu-generoarekin bueltaka: https://www.youtube.com/watch?v=_JXvgo3Efuo&feature=youtu.be
- Estereotipoak: https://www.youtube.com/watch?v=eEo-AO9dcSM&feature=youtu.be
- Generoen desagerpenak. Jule Goikoetxea:https://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/2019/10/21/jule-goikoetxea-generoen-desagerpenak-bakarrik-ekar-dezake-patriarkatuaren-desagerpena/
- Estereotipoak hausten: <https://www.youtube.com/watch?v=TUkAxMZ5_aM&feature=youtu.be
- La ONU quiere acabar con los estereotipos de género:https://www.youtube.com/watch?v=C1bI0UkhmQA
- El estrereotipo ciencia-hombre: https://www.youtube.com/watch?v=7wFni5PufOk
- ¿Qué significa hacer algo como una niña? https://www.youtube.com/watch?v=s82iF2ew-yk
- La mente en pañales: https://www.youtube.com/watch?v=7hBX7YUAx2I
Sexismoa publizitatean
SEXISMOA GURE INGURUNEAN |
SEXISMOA PUBLIZITATEAN
Publizitatea gure bizitzako ia une guztietan dago hor, inkontzienteki ere jasotzen dugu, gure gizartearen paisaiaren parte delako. Publizitateak transmititzen dituen mezuek, hortaz, ikaragarrizko indarra dute, eta hainbat ideia gure buruan sartzea eragiten dute. Beharrezkoa da publizitatearen aurrean pentsamendu kritikoa sortzea, sexismoaren moduko kontu onartezinak ukatzeko. Sexismoa aztertzen ikastea publizitatearen aurrean espiritu kritikoa sustatzea da. |
Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.
HELBURUAK
1. Publizitatean sexismo-egoera ezberdinak identifikatzen laguntzeko gakoak ezagutzea.
2. Iragarkietako mezuetan sexismoa identifikatzea.
3. Publizitateko sexismoak norbere buruarengan sortzen dituen sentimenduak identifikatzea.
GARAPENA
Jarduerari ekin baino lehen, irakasleak jardueraren helburuak azalduko ditu, eta pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduei dagokienez errespetuzko giroa sortzearen beharra nabarmenduko du; gogoraraziko du, baita ere, guztiek izan behar dutela beren beharrizan, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko askatasun osoa.
Talde osoan irakurri da 1 eranskineko dokumentua: “Coeducamos. Publicidad y sexismo”. Irakurritakoan, galderen txanda irekiko da, testuko zerbait ulertu ez bada. Jarraian, dokumentua behar bezala ulertu dela egiaztatzeko, hitza hartzeko txanda irekiko da, ikasleek ezagutzen dituzten publizitate-adibideak jar ditzaten, testuan ikusitako sexismo-adierazleetako bati erantzuten diotela uste badu.
Ondoren, binaka, ordenagailuetan, iragarki bat hautatzeko eskatuko diegu ikasleei, izan telebista zein prentsakoa, eta analisia egitea eskatuko diegu, 2. Eranskineko adierazleei jarraiki. Analisia amaitutakoan, talde osoaren aurrean azalduko dituzte beren iragarkian dagoen ala ez dagoen sexismoari buruz ateratako ondorioak.
Amaitzeko, eztabaidarako tarte bati ekingo zaio: publizitatean dagoen sexismoa, iragarki ez sexistak egiteko aukera, ea mutil eta neskak identifikatuta sentitzen diren iragarkiko pertsonek adierazten dituzten maskulinitate eta feminitate ideiarekin. Honako gai hauek ere jorra daitezke: Iragarkietan aztertutako zerbaitek molestatu zaitu? Zergatik? Zure ustez, iragarkietan agertzen diren emakumeak bizitza errealekoak bezalakoak dira, ala zuk emakumetzat duzuna bezalakoak? Eta gizonak?
Jarduerari amaiera emateko, autoebaluazio txiki bat egingo dugu:
- Zer ikasi duzu jarduera honetan? Zure ustez, gai al zara publizitatean sexismoa identifikatzeko?
- Zergatik da garrantzitsua publizitatea genero-ikuspegiarekin aztertzea? Zure ustez, ba al du eraginik publizitateak uste, sentitu eta bizi dugun horretan? Nolakoa da eragin hori?
- Aipatu ideia sexistak dituzten iragarkiak eta azaldu zergatik diren sexistak.
IRAUPENA
Bi saio.
BALIABIDEAK
ERANSKINA: Publizitatean sexismoa detektatzeko adierazleak.
GEHIAGO SAKONTZEKO:
Bideo hauek ikustea:
- Telebistako iragarkien %30ek estereotipo sexistak dituzte: https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/3509768/bideoa-telebistako-iragarkien-30ek-estereotipo-sexistak-dituzte-/
- Publizitate ez sexista lortzeko dekalogoa: <https://youtu.be/sHh6hjUUy7Y
- Sexismoa publizitatean, orain modan: https://www.youtube.com/watch?v=vab9sMNqIVo&pbjreload=10
- Niños vs moda (Yolanda Domínguez): https://www.youtube.com/watch?v=LlShHeU2qU4
- El sexismoa en la publicidad: https://www.youtube.com/watch?v=rh7R6NDb1go&t=68s&pbjreload=10
- Publicidad sexista:
Jorratzeko beste hainbat iragarki, publizitatearen erabilera sexista dutenak:
Emakumea gizonen kontua da
SEXISMOA GURE INGURUNEAN |
EMAKUMEA GIZONEN KONTUA DA
Sexismoari dagokionean, pertsona kritikoa izateko, beharrezkoa da sexismo hori eguneroko bizitzan aztertzea, baita kontsumitzen diren produktu kulturaletan aztertzea ere. Publizitatea gure bizitzako ia une guztietan dago hor, esplizituki zein inplizituki izan. Hori dela eta, garrantzitsua da publizitatea genero-ikuspegiarekin aztertzea. Onartu behar da gizarteak aurre egin duela sexismoari dagokionez, eta gai batzuk sinestezinak iruditzen zaizkigu gaur egun. Azkenik, emakumeen aurkako indarkeria prebenitzen hasteko, horren oinarri gizarteko sexismoa dela ohartu behar da. |
Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.
HELBURUAK
- Garaiaren arabera alderatuta, publizitatea genero-ikuspegiarekin aztertzea.
- Berdintasunaren alde egin diren aurrerapausoak identifikatzea.
GARAPENA
Isabel Coixeten “La mujer, cosa de hombre” dokumentala ikusiko da. 27 minutu irauten ditu: http://www.rtve.es/alacarta/videos/50-anos-de/50-anos-mujer-cosa-hombres-isabel-coixet/5128059/
Talde osoan, bideoa lehen aldiz ikusi ondoren bururatu zaigunaz hitz egingo da, eta honako galdera hauek luza daitezke:
- Zer iruditu zaizu bideoan azpimarragarriena?
- Zein sentimendu edo emozio sortu dizkizu?
- Zein uste duzu dela emakumeen rola bertan?
- Zeintzuk dira bideoko gizonen ezaugarriak?
- Zure ustez, errealitatearen antzekoa al da? Zergatik?
- Sexista dela uste duzun egungo iragarkirik gogoratzen duzu? Zergatik?
Jarduerari amaiera emateko, gure ikasleei galdetuko diegu ea nolakoa iruditzen zaien dela gaur egun publizitatea berdintasunari dagokionez, eta helburuak errepasatuko ditugu, horiek bete diren ala ez jakiteko. Azken tarte hori baliagarria izango zaigu jardueraren ebaluazio txiki bat egiteko, eta ikasleei honako autoebaluazio hau igorriko diegu:
- Zer ikasi dugu?
- Zer da gehien kostatu zaiguna?
- Nola sentitu gara jarduera egitean?
IRAUPENA
Saio bat. Iraupena taldearen araberakoa izango da, baita irakasleak jorratu nahi duenaren araberakoa ere.
BALIABIDEAK
- “La mujer es cosa de hombres”: http://www.rtve.es/alacarta/videos/50-anos-de/50-anos-mujer-cosa-hombres-isabel-coixet/5128059/
GEHIAGO SAKONTZEKO:
Bideo hauek ikustea:
- Publizitatea eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autorregulaizoa: www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/temas_medios_intro/eu_def/adjuntos/begira.kode.deontologikoa.pdf
-
OHARRA: Iragarki honetan, gizonak garbitzeko produktuekin agertzen diren beste iragarki batzuen moduan, genero-ikuspegia txertatu dutela irudi lezake, baina gizonaren irudiaz barre egiten duten unetik beretik ez dira onargarriak; emakumea agertuko litzatekeen zorroztasun beraz agertu beharko litzateke. Kasu honetan, garbigailuari so dago, inoiz garbigailurik ikusi izan ez balu bezala… Halako modukoak egin izan ditu Fairyk, adibidez. Gizonak agertu eta genero-ikuspegia txertatzen duten iragarki-ereduak Las tres brujas markaren iragarki batzuk dira.
- Publizitate ez sexista lortzeko dekalogoa: https://youtu.be/sHh6hjUUy7Y
- “Publicidad sexista”: https://www.youtube.com/watch?v=rh7R6NDb1go
- “Ellos también pueden”: https://www.youtube.com/watch?v=Wn7-3Dy5AbI&list=PLurh8bNTgt-x3xk7UmsWkFsfz_BL1u1T8
- Gillete – We believe: The best man can be:https://www.youtube.com/watch?v=koPmuEyP3a0
- Eguneroko matxismoarekin , zer? https://www.youtube.com/watch?v=0Skw1ahfImI&feature=youtu.be
- Gizona gizon izango bada: https://www.youtube.com/watch?v=BizTO2P6pSI&feature=youtu.be