HAU EZ DA MUTILENA, HAU EZ DA NESKENA

SEXISMOA GURE INGURUNEAN

 

 HAU EZ DA MUTILENA, HAU EZ DA NESKENA

Los Genero-estereotipoak , aldez aurretik eraikitako eta gizon eta emakumeen jokaerak azaltzeko erabiltzen diren ideiak dira; gizon eta emakumeek nola jokatu behar duten adierazten dute, baita lanean, familian, espazio publikoan edo beste edozein eremutan zein rol izan behar duten ere, beren artean nola harremandu behar diren definitzeraino. Genero-estereotipoak adin txikienetik transmititzen hasten dira, eta mutil edo neska izanda egin daitekeena eta egin ezin dena nabarmen adierazten dute.

 

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

HELBURUAK

  • Gaur egun, gizon eta emakumeei esleitzen zaizkien genero-estereotipoei buruz hausnartzea.
  • Ikasleen artean oraindik ere dirauten genero-estereotipoak identifikatzea.
  • Pertsonen pentsamendu, emozio eta ekintzetan genero-estereotipoek duten eraginaz jabetzea.
  • Genero-estereotipoen arabera jokatzen ez duten pertsonengan sortzen diren sentimenduak ezagutu eta identifikatzea..

 

GARAPENA

Jarduerari ekin baino lehen, irakasleak jardueraren helburuak azalduko ditu, eta pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduei dagokienez errespetuzko giroa sortzearen beharra nabarmenduko du; gogoraraziko du, baita ere, guztiek izan behar dutela beren beharrizan, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko askatasun osoa.

Hainbat kaxa egingo dira, kanpotik begiratuta kolorez neutroak izango direnak. Barruan, tradizioz neskentzat direla uste diren objektuak ipiniko dira, eta besteetan mutilenak direla uste den objektu edo jostailuak: makilajea, panpinak, makillajea, panpinak, biberoiak, objektu arrosak, autoak, kamioiak, futboleko kromoak, pilotak, etab.). Beste modu bat litzateke kaxa batzuk arrosak eta beste batzuk urdinak izatea, baina urdinak direnetan “nesken” objektuak sartuta eta alderantziz; bakoitzari zein kaxa hartu nahi duen eskatuko zaio.

Neska eta mutil banak osatutako bikotea osatuko da, neskari “mutilen” gauzen kaxa emango zaio, eta mutilari “nesken” gauzak dituen kaxa. Kaxa batera irekitzeko esango zaie, beren erreakzioak ikusteko. Kaxak zer iruditu zaizkien galdetuko zaie, ea tokatu zaien jostailua erabiltzeak alaitu dituen ala ez, eta zergatik.

Gauza berbera errepikatuko da, egindako kaxa bakoitzeko.

Azkenean, eztabaidari ekingo diogu talde/ikasgela osoaren artean, zer gertatu den ikusteko, eta neskei eta mutilei dagozkien gauzarik ba ote dagoen eta zergatik hitz egiteko. Arbelean jasoko ditugu sortzen joan diren ideiak, eta taldeari proposatuko diogu genero-bereizketarik gabe jolasteko, bakoitzak goza dezala tokatu zaionarekin. Irakasleak prozesu osoaren gaineko oharrak bilduko ditu, baita jardueraren amaieran nola jolastu duten jaso ere: naturaltasunez jolasten al dute tokatu zaienarekin? Objektuez barre egiten al dute? Objektuak erabili al dituzte berez duten beste helburu batekin, adibidez, plater eta edalontziekin jaurtigaiak egin al dituzte? Ba al dago tokatu zaionarekin haserre agertu den norbait, neskak ala mutilak al dira? Mutilen eta nesken gauzen artean ezberdintasunik egiten ez dutenik ba al da, neska edo mutilak al dira?

Horrez gain, beharrezkoa da ikasleek genero-estereotipoen arabera jokatzen ez duten pertsonen sentimendu eta pentsamenduei buruz hausnartzea, baita ikasleek pertsona horiekiko duten jokaerari buruz hausnartzea ere. Adibidez, ideia hori indartzeko, aita arduratsuak izatera jolasten ari diren mutilen argazkiak ipintzea proposatzen dugu, panpinekin daudela, janaria prestatzen, etab. Horri buruz hausnartzea proposatuko dugu.

Jarduerari amaiera emateko, gure ikasleei galdetuko diegu ea nola uste duten eragiten dutela estereotipoek pertsonen bizitzan (beren pentsamendu, emozio, ekintzetan), baita beren bizitzan ere. Jardueraren helburuak errepasatuko ditugu, jardueran zehar bete diren ala ez ikusteko, eta azken tarte hori ebaluaziorako erabiliko dugu, eta ikasleek autoebaluazioa egiteko honako galderak proposatuko ditugu:

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer da hobetu beharko genukeena?
  • Nola sentitu gara jarduera egitean?

 

IRAUPENA

Saio bat. Iraupena taldearen araberakoa izango da, baita irakasleak jorratu nahi duenaren araberakoa ere.

 

BALIABIDEAK

  • Kaxak
  • Hainbat objektu.

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

Bideo hauek ikustea:

JOSTAILUAK NIRE BIZITZAN

SEXISMOA GURE INGURUNEAN

 

 JOSTAILUAK NIRE BIZITZAN

Jostailuak, eta jolasak orokorrean, ikasteko baliagarriak dira eta, tradizio, generoak nabarmen bereizita egon dira. Izan ere, neskentzako jostailuek badirudi besteak zaintzeko prestatzen dituztela, amak izateko eta etxeko lanak egiteko. Halaber, edertasunaren estereotipoa transmititzen dute, eta neskak hipersexualizatu ere egiten dituzte. Mutilentzako jostailuen helburua, aldiz, dinamismoa, bultzada eta, baita ere, indarkeria dira. Jostailu eta jolasen bidez genero-estereotipoen aurka egitea ezinbestekoa da hezkidetza ikasgelan txertatzeko.

 

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

HELBURUAK

  • Jostailuen genero-estereotipoei buruz hausnartzea.
  • Familietan eta ikasleen artean oraindik ere dirauten genero-estereotipoak identifikatzea.
  • Pertsonen pentsamendu, emozio eta ekintzetan genero-estereotipoek duten eraginaz jabetzea.
  • Genero-estereotipoen arabera jokatzen ez duten pertsonengan sortzen diren sentimenduak ezagutu eta identifikatzea..

 

GARAPENA

Jarduerari ekin baino lehen, irakasleak jardueraren helburuak azalduko ditu, eta pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduei dagokienez errespetuzko giroa sortzearen beharra nabarmenduko du; gogoraraziko du, baita ere, guztiek izan behar dutela beren beharrizan, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko askatasun osoa.

Denda edo enpresa ezberdinetako jostailuen esku-orriak eramango dira ikasgelara. Esku-orri horiek aztertu aurretik, ikasgelan galdetuko dugu zeintzuk diren beren jostailu gogokoenak, gehien maite dituztenak eta arbelean idatziko ditugu. Zutabe batean neskei gehien gustatzen zaizkienak jasoko ditugu eta, beste zutabe batean, mutilei gehien gustatzen zaizkienak. Zutabe baten eta bestearen arteko ezberdintasun eta antzekotasunei buruz hausnartuko dugu. Partaidetza bultzatzeko galdera batzuk ere egin daitezke: zein da gogoratzen duzun lehen jostailua? zergatik uste duzu daudela neskentzat direla esaten duten jostailuak, eta mutilentzat direla esaten duten jostailuak? Zure ustez, neska eta mutilek ezberdin jolasten al dute? Zergatik? Noizbait jolastu al duzu “neskentzako” jostailuekin, mutila bazara, eta alderantziz? Ikusi al duzu inor hori egiten? Zer uste duzu horri buruz?

Jarraian, jostailuen esku-orri batzuk azalduko dira, eta gomendagarria litzateke sexista ez den esku-orriren bat eramatea, halakorik aurkitzen bada.

Binaka jarrita, esku-orriak aztertuko dira genero-ikuspegiaren arabera. Horretarako, eranskin modura gehitu den behaketa-taulari jarraitu. Analisia amaitutakoan, bikote bakoitzak azalduko du aztertutako esku-orrian dauden edo ez dauden estereotipoei buruz ikusi duena eta atera dituzten ondorioak.

Horrez gain, beharrezkoa da ikasleek genero-estereotipoen arabera jokatzen ez duten pertsonen sentimendu eta pentsamenduei buruz hausnartzea, baita ikasleek pertsona horiekiko duten jokaerari buruz hausnartzea ere. Ideia hori indartzeko, istorio txiki bat hartu eta horren inguruan eztabaidatu dezakegu: “Jaimek zortzi urte dauzka. Gabonetan, traktore bat, panpin bat eta errezeta-liburu bat oparitu dizkiote. Gabonetako egun batean, familiarekin joan zen jatetxe batetara, eta bere panpina eraman zuen berekin. Jatetxera sartzean, jabeak barre egin zuen, panpinekin jolasten zuelako. Jaimek ez zuen ulertu zergatik egin zion barre berari, jatetxe berean superheroien bi panpinekin jolasean baitzebilen beste mutil bat. Jaime gaizki sentitu zen, baina panpinarekin jolasean jarraitu zuen, familiak esan baitzion jatetxearen jabea zela oker zegoena, ez bera”.

Jarduerari amaiera emateko, gure ikasleei galdetuko diegu ea nola uste duten eragiten dutela estereotipoek pertsonen bizitzan (beren pentsamendu, emozio, ekintzetan), baita beren bizitzan ere. Jardueraren helburuak errepasatuko ditugu, jardueran zehar bete diren ala ez ikusteko, eta azken tarte hori ebaluaziorako erabiliko dugu, eta ikasleek autoebaluazioa egiteko honako galderak proposatuko ditugu:

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer da hobetu beharko genukeena?
  • Nola sentitu gara jarduera egitean?

 

IRAUPENA

Bizpahiru saio. Iraupena taldearen araberakoa izango da, baita irakasleak jorratu nahi duenaren araberakoa ere.

 

BALIABIDEAK

  • ERANSKINA: Jostailuak genero-ikuspegiarekin aztertzen.

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

KONTATU DIZKIDATEN EDO IRAKURRI DITUDAN IPUINAK

SEXISMOA GURE INGURUNEAN

 

KONTATU DIZKIDATEN EDO IRAKURRI DITUDAN IPUINAK

Ipuinak irakurri, kontatu edo entzutea da txikiekin egin ohi dugun jarduera ohikoenetako bat; hala eraikitzen dugu beren bizitza-kontakizuna. Ipuin tradizionalen helburua zen munduko gaiztakeriez ohartaraztea, edo familiaren babesaren ideia transmititzea, etab. Gaur egun, genero-ikuspegia txertatu denetik, pertsonaiak, maiz, estereotipoz beteta daudela ohartu gara, ez dutela berdintasunaren ideia sustatzen. Hori dela eta, garrantzitsua da, baita ere, ikasleen artean berdintasunaren kontakizuna eraikitzea.

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

HELBURUAK

  • Ipuinen genero-estereotipoei buruz hausnartzea.
  • Familietan eta ikasleen artean oraindik ere dirauten genero-estereotipoak identifikatzea.
  • Pertsonen pentsamendu, emozio eta ekintzetan genero-estereotipoek duten eraginaz jabetzea.
  • Genero-estereotipoen arabera jokatzen ez duten pertsonengan sortzen diren sentimenduak ezagutu eta identifikatzea..

 

GARAPENA

Jarduerari ekin baino lehen, irakasleak jardueraren helburuak azalduko ditu, eta pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduei dagokienez errespetuzko giroa sortzearen beharra nabarmenduko du; gogoraraziko du, baita ere, guztiek izan behar dutela beren beharrizan, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko askatasun osoa.

Jarduera hori, batez ere, ikasleek ipuin eta kontakizunen inguruan duten ezaguera neurtzeko da. Hori dela eta, ekintza nagusia izango da haurren ezaguera bera abiapuntu hartzea; hala, ezer baino lehen, ezagutzen dituzten ipuinen inguruan galdetuko diegu, eta arbelean idatziko ditugu izenburuak. Jarraian, bi zutabe egingo ditugu, bata emakume eta neskentzat, eta bestea gizon eta mutilentzat. Ipuinen batek gizatiartutako animaliak baditu protagonista, horiek ere kontuan hartuko ditugu.

Beren borondatez, neska-mutilek ezagutzen dituzten ipuinetan gogoratzen dutena kontatzen joango dira. Helburua ez da ipuina osorik gogoratzea, gogoratzen dutena kontatzea baizik, nolabait gehien markatu zituena. Ikasle batek bere ipuina kontatzen amaitzen duenean, talde osoari eskatuko zaio zutabeak betetzea, ipuin horretako emakumeei eta gizonei esleitutako jarrera, ezaugarri edo ekintzekin.

Irakaslek hala irizten badu, kontakizunak geldituko dira, eta arbeleko oharrak aztertuko dira, ohar horiek eta beren inguruneko gizon eta emakumeei ere badagozkien jakiteko.

Arbeleko beste aldean, zutabe berberak egingo dira, eta ikasleek ezagutzen dituzten gizon eta emakumeen ezaugarri, ekintza eta jarrerekin beteko dira.

Amaitzeko, ipuinen bat aldatuko da, benetako pertsonen datuak erabilita. Irakasleak datu batzuk ere gehituko ditu, berdintasunezko eta estereotiporik gabeko ideiak proposatzeko, halakorik aurrez agertu ez bada.

Jarduerari amaiera emateko, gure ikasleei galdetuko diegu ea nola uste duten eragiten dutela estereotipoek pertsonen bizitzan (beren pentsamendu, emozio, ekintzetan), baita beren bizitzan ere. Jardueraren helburuak errepasatuko ditugu, jardueran zehar bete diren ala ez ikusteko, eta azken tarte hori ebaluaziorako erabiliko dugu, eta ikasleek autoebaluazioa egiteko honako galderak proposatuko ditugu: de los objetivos para ver si se han cumplido o no en la actividad, sirviendo esta última parte como una pequeña evaluación de la tarea, así como una pequeña autoevaluación del alumnado respecto a:

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer da hobetu beharko genukeena?
  • Nola sentitu gara jarduera egitean?

 

IPUINAREN IZENBURUA

 

 

EMOZIOAK

EKINTZAK

BESTE GAI BATZUK

EMAKUMEAK

 

 

 

 

GIZONAK

 

 

 

 

ANIMALIAK

(Gizatiartuak)

 

 

 

 

 

OHARRA: ikasleek aipatu adina ipuinekin osa daitezke fitxak. Ondoren, pertsonaien ezaugarriak alderatuko dira, jardueran proposatu moduan.

 

IRAUPENA

Bizpahiru saio. Iraupena taldearen araberakoa izango da, baita irakasleak jorratu nahi duenaren araberakoa ere.

 

BALIABIDEAK

  • Ipuinen ezaugarriekin betetzeko fitxak

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

Sexismoaren eta ipuin tradizionalen inguruan hausnartzeko:

 

ERANSKINA: KONTATU DIZKIDATEN EDO IRAKURRI DITUDAN IPUINAK