Sexismoa gure ingurunean

Erreferenteak

SEXISMOA GURE INGURUNEAN

 

ERREFERENTEAK

Adin goiztiarrean, erreferenteak eta hurbileko pertsonak dira harreman berdinzaleagoak sortu eta sexismoaren aurkako lantzeko adibide onenak. Haur Hezkuntzan lotura horiek familiako eta eskolako harremanak dituzte oinarri eta, beraz, Haur Hezkuntzako irakasleak erreferente dira, zalantzarik gabe, estereotipo sexistarik gabeko hezkuntzan hezteko. Hori dela eta, jardueren oinarria da, irakasleak eta familia berdintasunerako erreferenteak diren hein handian, estereotipoekin hausteko adibideak eta harreman berdinzaleagoak eraikitzeko gida.

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.

 

HELBURUAK

  • Gaur egun, gizon eta emakumeei esleitzen zaizkien genero-estereotipoei buruz hausnartzea.
  • Ikasleen artean oraindik ere dirauten genero-estereotipoak identifikatzea.
  • Pertsonen pentsamendu, emozio eta ekintzetan genero-estereotipoek duten eraginaz jabetzea.
  • Genero-estereotipoen arabera jokatzen ez duten pertsonengan sortzen diren sentimenduak ezagutu eta identifikatzea.

     

GARAPENA

Honako jarduera honen oinarria da Haur Hezkuntzako irakasleek hausnartzea, beren berdintasun-prestakuntzari buruz eta ea haurrekin duten jarrerarekin genero-estereotipoak sustatzen dituzten ala ez. Irakasleen eta ikastetxearen ebaluazioa eta autoebaluazioa egiteko jarduera da, berdintasunean hezteko egiten duguna aztertzeko, baita oraindik egiteke izan edo argitzeko duguna aztertzeko ere, azpiko curriculuma ez dadin sexismoz bete gure irakasle-jardueran.

Hausnarketa horrek, talde moduan, eutsi beharreko ekintza eta jarrerentzako gakoak eman ditzake, berdintasuna eta hori hobetzeko proposamenak sustatzen baitituzte, Haur Hezkuntza benetan berdinzalea eta genero-rol eta -estereotipoetatik urrun egon dadin..

Galdera errazak har ditzakegu abiapuntu, adibidez, honako hauek:

  • Hezkidetzari buruzko zein prestakuntza-ekintza garatu ditugu?
  • Zein genero-estereotipo edo -rol ari gara lantzen ikasgelan, horiek ez sustatzeko?
  • Ikasgelan kontatzen ditugun ipuin eta kontakizunak berrikusi al ditugu genero-ikuspegiarekin?
  • Hizkuntza ez sexista erabiltzen al dugu, ados al gaude erabilera ez sexista hori garrantzitsua dela?
  • Eduki sexista al dute ikasgelan edo ikastetxean kantatzen ditugun abestiek?
  • Ikasleei esaten al diegu ez daudela nesken gauzak eta mutilen gauzak?
  • Ikastetxea apaintzeko ditugun irudiak berdinzaleak al dira?
  • Gurasotasun berdinzaleen ideia sustatzen al dugu?
  • Gure ikastetxean aitak gehiago egotea sustatzen al dugu, amenganako arreta alde batera utzi gabe?
  • Hitz egin al diegu familiei berdintasunaren inguruan?
  • Ikasgelara daramagun material osoa aztertu al dugu genero-ikuspegiarekin? Ba al dakigu hori egiten?
  • Hezkidetza Plan honetako atalen baten inguruko berariazko prestakuntza behar al dugu?
  • Pentsatu al dugu gure Haur Hezkuntza berdintasun eta aniztasunari errespetuzko eredu bilakatzea?
  • Zer da, berdintasuna sustatzen duelako, mantendu beharrekoa, eta zer dugu hobetzeko? Zein izango da hori egiteko epea? Nork koordinatuko ditu hobetzeko proposamenak?

     

Zerrenda hori adibide bat baino ez da, egoki irizten ditugun galderak gehi ditzakegu. Beste aukera bat da ikastetxeetan sexismoaren diagnostikoari buruz eskuragarri dauden dokumentuak erreferentziatzat hartzea, gure ikastetxe eta ikasgelako errealitatera ekartzeko, adibidez: “Queremos coeducar” dokumentuan, 27. orrialdetik 35. orrialdea bitarteko lana (https://hezkidetzagune.euskadi.eus/documents/28359056/0/Queremoscoeducar.pdf/c45a6e67-d4ed-6bd7-28f5-695634845698)

Jarduera horren helburua da hezkidetzan nola sakondu behar den hausnartzea, jada egiten eta dakigun hori abiapuntu hartuta, gure ikastetxe eta ikasgelako benetako testuingurua kontuan hartuta, betiere. Hausnarketa horren ondorioz, erraz ulertzeko dokumentu errealista atera beharko genuke, eta honako hau barne hartu beharko luke: hobetzeko ditugun gaiak, nola egingo dugu, zein epetan, nork koordinatuko du eta zein ebaluazio-adierazle erabiliko ditugu hori praktikan jarri dugun ala ez jakiteko. Dokumentu erraz eta erreal horrek gure irakasle-ibilbide osoan hezkidetzan aritzen lagundu behar digu, irakaskuntza, gure ikastetxean, errealitate bihurtzeko gida izan behar da.

IRAUPENA

Bizpahiru saio, gure analisiaren sakontasunaren arabera.

GEHIAGO SAKONTZEKO:

  • “Zer da hezkidetza eta zer ez dan hezkidetza”:

https://intered.org/pedagogiadeloscuidados/wp-content/uploads/2017/10/zer_da_hezkidetza_eta_zer_ez_da_hezkidetza.pdf

  • AMELIA BARQUIN: "Laborategiko baldintzak beharko genituzke gure semeak eta alabak berdin hezteko": :

http://www.hikhasi.eus/Albistegia/20140718/amelia-barquin-quotlaborategiko-baldintzak-beharko-genituzke-gure-semeak-eta-alabak-berdin-heztekoquot

  • “Diagnóstico sobre la realidad en los centros en materia de igualdad”, Andaluzia:

http://www.juntadeandalucia.es/educacion/portals/delegate/content/a677917d-5ace-4425-aafa-f8fdcb3315b8

  • Berdintasunean hezi daitekeenaren aldibide garbia da Skolae

http://www.klitto.eus/berdintasunean-hezi-daitekeenaren-adibide-garbia-da-skolae/

  • “Queremos coeducar”:

https://hezkidetzagune.euskadi.eus/documents/28359056/0/Queremoscoeducar.pdf/c45a6e67-d4ed-6bd7-28f5-695634845698

  • “Diagnóstico del centro en materia de igualdad entre hombres y mujeres”, Emakunde:

http://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/proyecto_nahiko_formacion/es_def/adjuntos/2008.01.16.amparo.tome.buenas_practicas.pdf

 

Eranskinak:

Amparo tome buenas prácticas

Diagnóstico realidad igualdad centros

Queremos coeducar

Zer da Hezkidetza

Azter ditzagun ipuin eta kontakizunak

 

SEXISMOA GURE INGURUNEAN

 

 AZTER DITZAGUN IPUIN ETA KONTAKIZUNAK

Ipuinak irakurri, kontatu edo entzutea da txikiekin egin ohi dugun jarduera ohikoenetako bat; hala eraikitzen dugu beren bizitza-kontakizuna. Ipuin tradizionalen helburua zen munduko gaiztakeriez ohartaraztea, edo familiaren babesaren ideia transmititzea, etab. Gaur egun, genero-ikuspegia txertatu denetik, pertsonaiak, maiz, estereotipoz beteta daudela ohartu gara, ez dutela berdintasunaren ideia sustatzen. Hori dela eta, garrantzitsua da, baita ere, ikasleen artean berdintasunaren kontakizuna eraikitzea.

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

 

HELBURUAK

  •  Ipuin eta kontakizunetan sexismo-egoera ezberdinak identifikatzen laguntzeko gakoak ezagutzea.
  •  Ipuinen mezuetan sexismoa identifikatzea.
  •  Genero-ikuspegia duten ipuin eta kontakizunek sustatzen dituzten ikaskuntzak zeintzuk diren jakitea.

 

GARAPENA

Jarduera honetan irakasleek ipuin eta kontakizunak aztertuko dituzte. Hala ere, ikasleak ere anima ditzakegu horiek aztertzen ikastera, analisi hori testuinguruan jartzen badugu, betiere, haur-hezkuntzako mailari eta gure ikastetxe eta ikasgelako testuinguruari dagokienez. Irakaslearen ardura izango da bere ikasleek uler dezaketen gaiak hautatu eta aldatzea, genero-ikuspegiaren arabera aztertzen ikasteari ekin diezaioten txiki-txikitatik.

“Zer aztertu behar da haur eta gazte literaturan?” eranskinean aurki ditzakegu ikasgelara eramaten ditugun kontakizun guztietan azter ditzakegun gaiak. Adela Turín-en azterlanak dituzte oinarri, eta horien helburua da kontakizunen bidez transmititzen ari garren horren inguruko ondorioak ateratzeko gida izatea.

Eranskineko Virginia Imaz-en “Ipuinek kontatzen dutena” testua irakurtzea ere gomendatzen da.

Analisi horren helburua ez da ipuin edo kontakizun batzuk baztertzea, horien bidez transmititzen ditugun mezuak orekatzea baizik. Analisia egin ondoren, irakasleak erabakiko du ea hutsunerik baden ikasgela edo ikastetxeko irakurketetan, ea orekatzea beharrezkoa den, edo adibide jakinen bat txertatzea beharrezkoa den, besteak beste.

 

Aztertu beharreko kontakizun kopuruaren eta horretan sakontzeko beharraren arabera.

 

BALIABIDEAK

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

 

Eranskinak:

Análisis del sexismo

Eranskina- zer aztertu

Eranskina-Virginia Imaz

Desmontando a Disney

Emakunde-Cuentos infantiles