Geure burua zintzea

Mugak jartzen: hori ez zait gustatzen!

GEURE BURUA ZAINTZEA

 

 MUGAK JARTZEN: HORI EZ ZAIT GUSTATZEN!

Batzuetan, ikusten dugu nola familiak, ikasleek eta irakasleek neska-mutikoei eskatzen dieten musuak emateko edota besarkatzeko. Orobat ikusten dugu nola ikasle batzuek musu eman nahi diote norbaiti baina norbait horrek ez duela musurik jaso nahi, baina, erakustaldi afektiboak direnez, ez dugu pentsatzen okerreko portaerak direnik. Alabaina, maitasuna eta afektua beti gauzatu behar dira bakoitzak nahi duenean eta besteak jaso nahi duenean.

 

HELBURUA

  • Ikastea EZETZ esaten nahi ez diren afektuei.
  • Errespetatzea haurren EZETZA.
  • Errespetuz eta elkarrizketarako jarreraz parte hartzea. 
  • Jarrera enpatikoa agertzea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak ohitu daitezen era honetako jardueretara.

Errore bat da pentsatzea mundu guztiak desio duela afektuen munduarekin lortutako guztia, eta hori haurtzarotik landu behar dugu geure ikasleekin. Batzuetan, nahi dugu musu bat eman diezagutela edo besarka gaitzatela; beste batzuetan, ostera, ez dugu nahi. Hemen, analisiaren oinarria izango litzateke afektuak agertu eta gauzatu daitezkeela, baina  baimena eskatuta afektuak jasoko dituenari. Pertsona horrek badiosku EZ dituela nahi, ikasi behar dugu afekturik ez agertzen eta pertsona hori errespetatzen.

Gai hori batzarrean landu dezakegu: lehenengo ikasleei galdetuko diegu zer gustatzen zaien ikaskideek egitea eta zerk nahigabetzen dituen, eta erantzunak apuntatuko ditugu. Adibidez:

  • Ez dut gogoko inork niri bultza egitea.
  • Ez dut gogoko adarra jotzea.
  • Ez dut gogoko inork niri barre egitea.
  • Jostailu batekin olgetan ari naizenean, ez dut gogoko inork jostailua kentzea.
  • Ez dut gogoko inork ni besarkatzea.
  • Ez dut gogoko niri gauza politak esatea.
  • Ez dut gogoko inork niri kantatzea.
  • Ez dut gogoko inork niri kili-kilirik egitea.

Ikasle guztien erronda amaitzen denean, berreskuratu dezakegu zer esan duten, era honetako galderekin:

  • Beti nahi izaten dugu besarka gaitzatela?
  • Beti gustatzen zaigu kili-kiliak egin diezazkigutela?
  • Beti gustatzen zaigu musuak eman diezazkigutela?

 ” Derrigorrez, musurik ez” (Gogoz kontra, musutxo bat ere ez) ipuina erabiliko dugu kontura daitezen beti ez dugula nahi afektua azal diezaguten, nahiz eta afektua positiboa izan. Ipuin horren bidez, aztertuko dugu zer eratako musuak dauden, eta hori eraman ahal izango dugu laztanen, besarkaden eta abarren adibideetara.

Ipuina amaitzen dugunean, hausnartuko dugu zer inportantea den baimena eskatzea afektuak adierazteko eta errespetatzea “baimenik EMATEN EZ DIGUTENEAN”. Hala, ikasleak gonbida ditzakegu ikasleei baimena eskatzeko ikaskideren bat besarkatu, musukatu edo laztandu nahi dutenean: nahi duzu? Errazago suerta dadin, irakasle modura hasi gaitezke egiten; hau da, baimena eskatuko dugu ikasle bati afektua agertu nahi badiogu.

Azkenik, jarduera honen bigarren zatia landu behar da: “mugak ezartzen ikastea”; hau da, bilatzea zer estrategia erabili adierazteko ez dutela nahi. Adibidez:

  • Ez dut nahi.
  • Orain ez dut nahi.

Gainera, ondo legoke beste estrategia batzuk lantzea ikasgelatik kanpo erabiltzeko: gizon batek esaten badizu goxoki bat eman nahi dizulako eta hurbiltzeko, eta zuk ezetz esaten badiozu baina berak ekiten badu, zer egin dezakezu une horretan? Hemen, azpimarra dezakegu zein inportantea den ez hurbiltzea ezezagunengana, nahiz eta gauzak eskaini; pertsona hori hurbiltzen bada, oihu egin behar dute, korrika egin eta eskatu laguntzeko.

Klase guztiaren aurrean, labur-labur baloratu, eta gogoratuko dugu zer helburu dituen jarduerak. Horretarako, era honetako galderak egingo ditugu:  

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Zer gustatu zaizu gehien?

Irakasleak ikasleen erantzunak jasoko ditu, eta hurrengo saioan gogoratuko ditu.

 

IRAUPENA

Jarduerak ez du iraupen zehatzik; izan ere, zaintza-lanetan zentratzen da, eta kontua da mugak jartzea eta errespetatzea ikasturte osoan zehar. Horretarako, ikasleen adina ere hartu beharko da kontuan.

 

BALIABIDEAK

  • Ikasle guztiak zirkuluan jartzeko moduko gela bat, denok batzartzeko modukoa.
  • “Derrigorrez, musurik ez”  ipuina. Marion Mebes. Maite Canal argitaletxea.

https://www.youtube.com/watch?v=ZqnTaMtZkAo

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

https://www.youtube.com/watch?v=ZqnTaMtZkAo

  • “Ni una caricia a la fuerza". Marion Mebes. Maite Canal argitaletxea. 
  • "Decir sí, decir no"

 

MUGAK JARTZEN: HORI EZ ZAIT GUSTATZEN!

Koloreetako munstroa: emozioak ezagutzen

GEURE BURUA ZAINTZEN

 

 KOLOREETAKO MUNSTROA: EMOZIOAK EZAGUTZEN

Jaiotzen garenetik, emozioak beti daude presente geure bizitzan, hala emozio positiboak nola negatiboak; hala ere, ikasi behar dugu aberastasun emozionala identifikatzen eta kudeatzen. Gainera, emozio horiek adieraztean, genero-estereotipoak erabiltzen dira. Neskekin, sustatu ohi da batzuk adieraztea (tristura), eta beste batzuk erreprimitzea (haserrea); mutilekin, berriz, sustatzen dugu haserreak adieraztea eta tristura erreprimitzea. Hala ere, ez dugu ahaztu behar neska-mutilek berdin sentitzen dugula. Kasu honetan, aldea da zer onartzen zaigun aditzera ematea, eta zer ez.

 

HELBURUA

  • Jakitea emozioak azaltzen, hala emozio atseginak nola nahigabetzen gaituztenak.
  •  Erlazionatzea zer emozio sentitzen dugun eta zer egoerak eragiten duen emozio hori.
  • Eroso sentitzea emozioen adierazpen estereotiporik gabekoen aurrean.
  • Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz lan egitea. 
  • Jarrera enpatikoa agertzea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak ohitu daitezen era horretako jardueretara.

Haurrentzat, lagungarria da jakitea nola ezagutu, adierazi eta kudeatu emozioak, ez bakarrik hezkuntza-mailan, baita bizitzako arlo guztietan ere. Emozioa geure bizitza afektiboaren parte bat da; baita sexualitatearena ere.

Alderdi emozionala lantzeko, “Koloreetako monstruoa” ipuinera joko dugu. Lehen fasean, tresna oso baliagarria da ezagutzeko zer sentitzen dugun eta noiz sentitu dugun.

Hainbat aukera daukagu ipuin hori lantzeko:

  1. Aukera daukagu klasean irakurtzeko, eta elkarrekin partekatzeko oinarrizko zer emozio sentitu dugun eta non sentitu dugun.
  2. Ikasle guztiei eskatu ahal diegu plastikozko bosna pote ekartzeko etxetik, gero pote horietan pintatzeko sentitzen ditugun emozio guztiak:
    1. Gorria: amorrua, haserrea
    2. Beltza: beldurra
    3. Berdea: lasaitasuna
    4. Urdina: tristura
    5. Horia: alaitasuna

Ipuina irakurri eta gero, goizero eskatu ahal diegu arkatz edo zotz bat jartzeko pote batean, hain zuzen ere momentu horretan sentitzen duten emozioari dagokion potean. Goizean zehar norberaren aldartea aldatzen bada, potez alda dezakete.

  1. Hirugarren aukera da: erruleta bat egitea klasean, eskuz. Horretarako, kartoi mehe zuria erabiliko dugu. Borobil-borobil moztuko dugu, eta bost zatitan banatu: zati bat emozioko. Gero, zulo bat egingo dugu erdian. Han, gezi zuri bat jarriko dugu. Gezia mugitu ahal izango da, eta emozio desberdinetan kokatu. Erruleta horrekin lan egiteko, ikasleei esan ahal diegu banan-banan adierazteko zer emozio sentitu duten azkenengo astean, eta gero amankomunean jarriko dugu, eta azalduko dugu zergatik. Emozio-erruleta horretan, begiratu ahal izango dugu ea desberdintasunik dagoen neskek eta mutilek azaltzen dutenaren artean, eta galderak egin ahal izango ditugu desberdintasun horietan sakontzeko. Adibidez, planteatu ahal dugu noiz sentitzen duten mutikoek beldurra edo tristura, eta zer gertatzen den adierazten dutenean; edota noiz sentitzen duten neskatoek amorrua, noiz eta nola adierazten duten, eta zer ikusten duten adierazten dutenean.

Klase guztiaren aurrean, labur-labur baloratu, eta gogoratuko dugu zer helburu dituen jarduerak. Horretarako, era honetako galderak egingo ditugu:  

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Zer gustatu zaizu gehien?

Irakasleak ikasleen erantzunak jasoko ditu, eta hurrengo saioan gogoratuko ditu.

 

IRAUPENA

Jarduera hau ordubete ingurukoa izan daiteke, egiten dugun hautuaren arabera. Hala ere, tematika hori zeharka landu ahal dugu, ikasturtean zehar.

 

BALIABIDEAK

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

 

 

 

KOLOREETAKO MUNSTROA: EMOZIOAK EZAGUTZEN

Geure gorputzak zaintzea

GEURE BURUA ZAINTZEA

 

 GEURE GORPUTZAK ZAINTZEA

Gorputza geure bizitzaren bilgarria da. Ispilu aurrean jartzen garenean, gorputza ikusten dugu . Besteek ere gorputza ikusten dute.  Funtsezkoa da haurtzarotik bertatik ikastea gorputza maitatzen eta zaintzen, ikasleen autoestimua sustatzeko eta ez izateko bestelako problematika batzuk, hala nola lodifobia, elikadura-nahasmenduak, haurtzaroko indarkeria sexuala, eta abar.

 

HELBURUA

  • Norbere gorputza zaindu eta maitatzeko ohiturak zaintzea
  • Eztabaidatzea norbere gorputza ez zaintzeko jarrerei buruz.
  • Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz lan egitea. 
  • Jarrera enpatikoa agertzea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak ohitu daitezen era horretako jardueretara.

Norbere gorputza zaintzea da gorputza maitatzeko, baloratzeko eta mimatzeko modu bat. Gainera, horrek aukera ematen digu autoestimua areagotzeko eta aurreikusteko hainbat arazo, lotuta daudenak lodifobiarekin, neskatoen kosifikazioarekin eta haien gorputzen kontrako indarkeriarekin.

Jarduera horren bidez, autoestimua sustatuko dugu babes-faktore modura, eta ikasiko dugu gorputz-desberdinak onartzen eta zein inportantea den geure burua zaintzea eta maitatzea.

Horretarako, gaia hasteko, batzartu, eta ideia-jasa egingo dugu; galdera honekin hasiko gara: zerk egiten gaitu berdin neska-mutil guztiok? eta zerk egiten gaitu desberdin? GEURE GORPUTZA da erantzuna. Gorputz guztiak dira diferenteak, baina pertsona guztiek dugu gorputza. Dena den, nola zaindu eta maite geure gorputza? Galdera horretan sakontzeko, interesgarria da zehaztea zer egingo dugun ondoren.

Adibidez, nola zaintzen dugu geure gorputza arlo hauetan?

  • Elikadura: jaki osasungarriak jaten ditugu? ur asko edaten dugu?
  • Higienea: egunero garbitzen gara?
  • Atsedena: nahikoa lo egiten dugu?
  • Jarduera fisikoa: egiten dugu jarduera fisikorik edo kirolik? joaten al gara parkera jolastera?

Guk erabakitzen dugun denbora baten (gutxienez, astebetean), ikasle guztiek (edo taldeka edo talde handian egin daiteke ere, adinaren arabera eta gelaren dinamikaren arabera) fitxa bana izango dute idazteko nola zaintzen duten gorputza egunean zehar adierazitako lau arlo horietan. Apuntatzeko, idatzi egingo dute, edo pegatina edo marrazkiren bat jarriko dute adierazteko nola zaindu diren.

Ostiralean, berriz, esango diegu etxera eramateko nork bere zainketa-fitxa, eta beteta ekartzeko hurrengo astelehenean, asteburuan apuntatutakoarekin. Goiz-hasieran, fitxa horiek landu ditzakegu denok batzartuta. Haur guztiek tartetxo bana izango dute azaltzeko nola zaindu diren.

Azalpena amaitu eta gero, haien ekarpenei buruz eztabaidatuko dugu, eta zenbait kontu azpimarratuko dugu. Adibidez:

  • Aste honetan, gorputza zaindu duzue?
  • Zaintzean, zer gustatu zaizu gehien?
  • Zertarako balio dizue gorputzak?
  • Inoiz esan dizuete gauza itsusiren bat zuon gorputzari buruz?
  • Inoiz egin diote gauza itsusiren bat zuon gorputzari?

Azken bi galdera horiek bide emango digute eztabaidatzeko jasan ahal izan diren irainei eta bultzadei buruz, janzteko eta orrazteko moduei buruzko komentario desegokiei buruz, eta abar. Baina inportantea da hori ateratzea eta ikasgelan eztabaidatzea. Jarduera hori modu positiboan amaitzeko, bi ipuinetara jo dezakegu: Tximeleta belarriak  eta “Malena Balea”. Landu dugunari buruzkoak dira, eta bideoan ere ikus daitezke.

Azken mezuak positiboa izan behar du. Gorputz guztiak dira diferenteak, baina gorputz guztiak maite, zaindu eta errespetatu behar dira.

Klase guztiaren aurrean, labur-labur baloratu, eta gogoratuko dugu zer helburu dituen jarduerak. Horretarako, era honetako galderak egingo ditugu:  

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Zer gustatu zaizu gehien?

Irakasleak ikasleen erantzunak jasoko ditu, eta hurrengo saioan gogoratuko ditu.

 

IRAUPENA

Jarduera ordubete luza daiteke, ikasleen adinaren arabera eta kontuan izanik zer landu nahi dugun ikasleekin. Hala ere, aurreko lana, fitxak betetzekoa, denboran luzatu behar dugu, eta egunero utzi behar dugu tarte bat fitxak betetzeko.

 

BALIABIDEAK

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

 

 

GEURE GORPUTZAK ZAINTZEA