BERDINDU ESKOLA

Zer da Berdindu?

Sexu- eta genero-aniztasunari buruz informazioa eta arreta emateko zerbitzua da, Eusko Jaurlaritzarena.

Zer eskaintzen du?
Informazioa eta arreta ematen die lesbianei, gayei, trans pertsonei, bisexualei eta intersexualei, bai eta horien senitartekoei ere. Sexu- edota genero-aniztasuna duten adingabeen familiei ere arreta ematen zaie.

Informazioa eta arreta ematen die hezkuntza-komunitateari, Gizarte-eragileei eta profesionalei, komunikabideei, eta, oro har, jendarteari. Homofobia eta transfobia deuseztatzea du xede.

BERDINDU PERTSONAK

 

BERDINDU IBILTARIA

BERDINDU ESKOLAK

Zerbitzuak bi zerbitzu-mota ditu, batez ere:

1. Arreta eta aholkuak ematea lesbianei, gayei, trans pertsonei, bisexualei eta intersexualei, bai eta horien ingurukoei ere, sexu-joera edo genero-identitatearen inguruko edozein gairi buruz.

2. Homosexualitateari eta transexualitateari dagokienez, berdintasunaren aldeko eta diskriminazioaren kontrako politikak proposatzea eta diseinatzea. Zerbitzua honako hauentzat da: administrazio publikoak, hezkuntza-eremua, enpresak, elkarte-mugimendua …

3.Sexu- edota genero-aniztasuna duten adingabeen familiei ere arreta ematen zaie.

Berdinduk honako hauek ere eskaintzen ditu:

Sektoreko sentsibilizazio-kanpainak.

Elkarteekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea.

Trans pertsonei arreta ibiltaria ematen dien zerbitzua da (zerbitzua eskatzen dutenek etxean bertan jasotzen dute). Berdinen arteko arreta du oinarri zerbitzu honek: zerbitzura jotzen duten trans guztiei trans batek edo sexu-identitate bereko pertsona batek egingo die arreta.

Zer eskaintzen du?

Informazioa eta arreta ematen die lesbianei, gayei, trans pertsonei, bisexualei eta intersexualei, bai eta haien ingurukoei ere. Informazioa eta arreta ematen die hezkuntza-komunitateari, gizarte-eragileei eta profesionalei, komunikabideei eta, oro har, herritarrei, homofobia desagerraraztea xede izanik.

 

Irakasleei aholkuak eta prestakuntza ematen dizkie, sexu- eta genero-aniztasuna lantzearekin eta LGTBI diskriminazio-problematikekin kezkatuta dauden ikastetxeetan. Arreta eta prestakuntza eman die ikastetxeei eta orientatzaileei, aholkulariei, ikastetxeko zuzendaritzei eta irakasleei, oro har.

Berdindu Eskolak Aurkezpena (PDF, 388 KB)

Zer eskaintzen du?

  • Ikastetxeei lehen arreta eta orientazioa ematea horrelako problematikak dituztenean (LGTBI diskriminazioa, bullying, lesbofobia, homofobia edo transfobia).

  • Laguntza teknikoa eta oinarrizko prestakuntza pertsonalizatua ematea hezkuntza- edo curriculumproiektuan sexu- eta genero-aniztasuna ikuspegia txertatu nahi duten ikastetxeetako irakasleei.

    berdindu.eskolak@guztiok.org

 


 

MATERIALAK ETA ERREKURTSOAK

Legedia

Ohiko galderak

 LGTBI gaiarekin loturiko materialak

Irakasleentzako prestatutako materiala

KONTAKTUAK

KONTAKTUAK

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

Zapatería, 39 - bajo
01001 Vitoria-Gasteiz
945 257 077

berdindu.araba@aldarte.org

Berastegui, 5 - 5º
dptos. 8 y 9º 48001 Bilbao
944 237 296

berdindu.bizkaia@aldarte.org

Kolon, 50
20002 Donostia-San Sebastián
943 451 722

berdindu.gipuzkoa@gehitu.org

Zerbitzu ibiltaria: 
C/ Benidorm Nº 1. Entreplanta izq-drch. 48015 .Bilbao.
675 459 317

berdindu.ibiltaria@errespetuz.org

berdindu.eskolak@guztiok.org

berdindu@euskadi.eus
647 976 001 / 653 721 725