HAMABOST EGUNEKO ERRONKA

ELKAR ZAINTZEN IKASTEN DUGU

 

HAMABOST EGUNEKO ERRONKA

 

Etxeko lanei loturiko ezagutzak baztertu egin izan dira tradizio akademikoan eta eskoletan. Alabaina, eguneroko kontuen gaineko ezagutzak, biziraupenaren funtsak, ezinbestekoak dira emakumeen eta gizonen autonomia pertsonalerako. Historian barrena, emakumeak arduratu dira biziraupen-lan oinarrizkoenez; alegia, elikaduraz, higieneaz, garbiketaz, arropez eta zainketaz. Beraz, aintzatetsi eta eskertu behar zaie egindako lana —hots, besteen zainketan izandako inplikazioa—, baina, horrez gain, beharrezkoa da ezagutza horiek modu orekatuan banatzea, sexu batera mugatu gabe, edonor izan dadin gai eguneroko biziraupen-lanez arduratzeko.

 

HELBURUA

  • Etxeko jarduerak egiteko trebatzea
  • Prestatutako jardueretan bete-betean parte hartzea
  • Egindakoarekin pozik sentitzea

 

GARAPENA

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko. 

Gero, irakasleak lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu, pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroaren beharra azpimarratuta; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Jarduera honetan, oinarrizko hainbat konpetentzia lantzea proposatzen dugu, eta, aldi berean, etxeko lanak egiten ikastea eta berdintasuna lantzea: hizkuntza-gaitasuna, gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna, gaitasun digitala, ikasten ikasteko gaitasuna eta, jakina, autonomia pertsonalerako gaitasuna.

Ikasleei etxeko lan bat egiteko erronka proposatuko diegu, hurrengo hamabostaldian egin dezaten: otordu erraz bat prestatzea bere ingurukoak zainduta, etxea jasotzea, plantxatzea, entxufe bat konpontzea, etab. Horretarako, 1. eranskineko taula erabiliko dute.

Jarduera egiten ari direnean, argazki bat atera beharko dio norbaitek, egindakoa frogatzeko. Etxeko jarduera egin ondoren, diapositiba-aurkezpen bat egiteko erabiliko dira argazkiak. Aurkezpenean, halaber, neska-mutilek azaldu beharko dute zer egin zuten, noiz egin zuten, nork lagundu zien eta zer sentitu zuten jarduera egitean.

Jardueraren metodologian sakontzeko materialean, jarduera egin den bitartean betetzeko taulak daude. Garrantzitsua litzateke familiei azaltzea zer lortu nahi dugun jarduera horiekin, bai eta beren seme-alaben hezkuntza berdinzalearekin bat egitera animatzea ere.

Jarduera amaitzeko, gure ikasleei galdetuko diegu nola eragiten duten estereotipoek pertsonen bizitzan (beren pentsamenduetan, emozioetan, ekintzetan) eta beren bizitzetan, eta helburuak berrikusiko ditugu, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hori zereginaren ebaluazio txiki bat izango da, eta ikasleek autoebaluazioa egingo dute, galdera hauei erantzunda:

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara jardueran zehar?

 

IRAUPENA

Jarduerak luze irauten du; izan ere, hamabost egunez egingo dute etxean, eta, ondoren, haien esperientzia azalduko dute ikasgelan.

BALIABIDEAK

GEHIAGO SAKONTZEKO:

GATAZKA ERANTZUNKIDETASUNEZ KONPONTZEA

ELKAR ZAINTZEN IKASTEN DUGU

 

GATAZKA ERANTZUNKIDETASUNEZ KONPONTZEA

 

Emakumeak lan-munduan sartu izanak funtsezko aldaketa ekarri du, bai gizarte-egituretan, bai familien etxeko bizitzan. Historikoki zaintza-lanetan emakumeak aritu badira ere, gaur egun, erantzunkidetasuna egon behar da emakumeen eta gizonen artean, emakumeek lanaldi bikoitza edo hirukoitza hartu ez dezaten bere gain. Erantzunkidetasuna bizitzarekiko jarrera etikoa da, eta familietan eta ikasgeletan irakatsi behar da.

 

HELBURUA

  • Etxean erantzunkidetasunik ez izateak eragiten dituen gatazkak aztertzea.
  • Etxeko lanak estereotipoetan oinarrituta ez banatzeko aukerak bilatzea.
  • Gatazka horiei irtenbidea bilatzea, genero-ikuspegitik.

 

GARAPENA

Jarduerari ekin aurretik, komeni da ariketa egitea,   , giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko. 

Gero, irakasleak lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu, pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroaren beharra azpimarratuta; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Gaur egun, emakume gehienak sartu gara lan-merkatuan. Hala ere, gizon guztiak ez dira neurri berean sartu etxeko lanen munduan, eta, ondorioz, emakumeen eta gizonen denborak bidegabeki banatuta daude, orekarik gabe. Emakumea, oraindik ere, etxeko lan gehienez arduratzen bada, ez du gizonak bezainbeste denbora izango arrakasta profesionala lortzeko, ezta bere karrera publikoa garatzeko ere.

Horregatik, bikoteek erantzunkidetasunik ez badute, askotan, gatazka pertsonalak sortzen dira.

Jarduera egiteko, eranskinetako artikuluak irakurri, eta horren inguruan eztabaidatu dezakete.

Ondoren, bikoteka jarriko dira –ahal dela, bikote mistoak–, eta etxeko lanekin lotutako gatazka bat idazteko eskatuko diegu. Ikasleek gatazka horri buruz eztabaidatzen ari den bikote bat direla pentsatu behar dute, eta gatazka konpondu. Bikote batek, gidoia idatzi ondoren, egoera antzeztuko du, eta ikusi dugunari buruz eztabaidatuko dugu.

Jarduera honen bidez, gure ikasleek etxeko lanen inguruko estereotipoak dituzten ikusiko dugu, eta gatazkak modu baketsuan konpontzeko gaitasuna aztertu. Garrantzitsua da azpimarratzea etxeko lanak ezinbestekoak direla, bai gizonentzat, bai emakumeentzat; hala, pertsonetako bat, lan horiek egiten ez baditu, gehiegi ari da baliatzen lanak egiten dituen pertsonaren denboraz. Jardueraren amaieran, laburpen edo akta moduko bat egin liteke talde osoaren artean, adosteko nolakoa izango litzatekeen egoera perfektua, etxeko lanei dagokienez.

Jarduera amaitzeko, gure ikasleei galdetuko diegu nola eragiten duten estereotipoek pertsonen bizitzan (beren pentsamenduetan, emozioetan, ekintzetan) eta beren bizitzetan, eta helburuak berrikusiko ditugu, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hori zereginaren ebaluazio txiki bat izango da, eta ikasleek autoebaluazioa egingo dute, galdera hauei erantzunda:

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara, jarduera egiten aritu garen bitartean?

 

IRAUPENA

Iraupena antzezpen kopuruaren araberakoa izango da, baita proposatutako eztabaidan lortu nahi den sakontasunaren araberakoa ere, baina, gutxienez, hiru saio egingo ditugu.

BALIABIDEAK

GEHIAGO SAKONTZEKO:

AITZINDARIAK

ELKAR ZAINTZEN IKASTEN DUGU

 

AITZINDARIAK

 

Eremuren batean aitzindari izan diren emakumeen ekarpena oso garrantzitsua da genero-estereotipoak hausteko erreferenteak proposatu ahal izateko; izan ere, gaur egun, oraindik ere, sexuaren araberako lan-banaketak zuzentzen ditu genero-estereotipo horiek. Emakume aitzindari horiek ikusgai egiteak lanbidea eta ikasketak hautatzeko katalogoa irekitzen laguntzen die neskei, eta mutilei erakusten die emakumeek genero-estereotipoen aurka borrokatu dutela, zailtasunak, desberdintasunak eta diskriminazioak alde batera utzita.

 

HELBURUA

  • Soldatapeko lanetan apurtzaileak diren emakumeak eta gizonak ikusgai egitea.
  • Lanbide- eta ikasketa-aukeraketan dauden genero-estereotipoei buruz hausnartzea.
  • Beren lanbidean genero-estereotipoak hautsi dituzten pertsonen erreferenteak ezagutzea.
  • Sexuaren araberako lan-banaketari buruz hausnartzea.
  • Emakume aitzindarien biografiak ikusgai jarriko dituen erakusketa bat diseinatzea eta planifikatzea.

 

GARAPENA

Jarduerari ekin aurretik, komeni da ariketa egitea,   , giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko. 

Gero, irakasleak lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu, pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroaren beharra azpimarratuta; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Gizarteak sexuaren araberako lan-banaketari buruzko ideia asko ditu; horren arrazoia da ez ditugula ezagutzen lanbideari dagokionez ereduak hautsi zituzten eta hausten dituzten emakumeak.

Hainbat lan-eremutan aitzindari izan diren emakumeen erreferenteak eraman behar dira ikasgelara. Horregatik, TVEren Ellas programa oso baliabide interesgarria izan daiteke. Programa dinamikoak dira, eta ongi egituratuta daude. Ikasleentzat oso motibagarriak dira, gaur egungoak direlako eta benetako kasuak erakusten dituztelako: emakumeak meatzaritzan, itsas salbamenduan, suhiltzaileen kidegoan eta beste.

Programako edozein saio ikustea proposatzen da. Bereziki emakume meatzariena gomendatzen dugu (eranskinean dago), lanbide hori, tradizioz, emakumeengandik oso urrun egon delako eta oso apurtzailea delako, meatzea bera ere mundu sinboliko matxistenaren parte baita. Horrela, emakumeok lanean gure papera aldarrikatzen dugunean, beti dago harrikoa egitera edo meatzera bidaltzen gaituen norbait.

Dokumentala ikusi ondoren, horri buruzko galderak egingo ditugu:

  • Zer ikusi dugu programa honetan? Zein da gai nagusia?
  • Zer mezu ematen dira gizonei eta emakumeei buruz?
  • Nolakoak dira programan parte hartzen duten emakumeak?
  • Zer iritzi duzu ikusitakoari buruz?
  • Ezagutzen duzu lanbide hori duen emakumerik?
  • Zergatik uste duzu emakumeek itxita izan dituztela lanbide askotako ateak?

Oso ondo legoke zenbait ondorio aterata amaitzea eztabaida. Ikasgelan saio bat ikusten badugu, programako gainerako saioak ikustea gomenda diezaiekegu ikasleei. Era berean, saio jakin bati edo ikasleek berek aukeratzen duten saio bati buruzko lantxo bat eska diezaiekegu, banaka edo talde txikitan egin dezaten.

Ondoren, emakume aitzindari horien bizitza eta aukeratu zituzten lanbideak jakitera emateko erabiliko ditugu lanak. Helburua izango litzateke erakusketa bat prestatzea ikastetxean bertan; esaterako, korridoreetan eta patioan, dela era tradizionalean dela institutuak erabiltzen dituen online baliabideak, webgunea, bloga eta sare sozialak erabilita. Egia esateko, erakusketa honen helburua nagusia da neskei erakustea nahi dutena izan daitezkeela.

Kontuan hartu behar diren zenbait alderdi: Gertuagokoak edo bertakoak diren antzeko beste material batzuk ere erabili ahal izango dira, baldin eta aitzindari izan diren emakumeak aintzat hartzen badituzte.

Jarduera amaitzeko, gure ikasleei galdetuko diegu nola eragiten duten estereotipoek pertsonen bizitzan (beren pentsamenduetan, emozioetan, ekintzetan) eta beren bizitzetan, eta helburuak berrikusiko ditugu, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hori zereginaren ebaluazio txiki bat izango da, eta ikasleek autoebaluazio txiki bat egingo dute honako gai hauei buruz:

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara, jarduera egiten aritu garen bitartean?

 

IRAUPENA

Dokumentala ikusteko eta horren inguruan eztabaidatzeko, bi saio beharko dira.

BALIABIDEAK

GEHIAGO SAKONTZEKO:

KONTZEPTUAK ERAIKITZEN

ELKAR ZAINTZEN IKASTEN DUGU

 

KONTZEPTUAK ERAIKITZEN

 

Garrantzitsua da erabakiak hartzen eta gure inguruko errealitatea aztertzen lagunduko diguten kontzeptuak partekatzea. Kontzeptuak eman diezazkiekegu, edo, bestela, ikasleek berek eraiki ditzakete beren ikerketatik abiatuta.

 

HELBURUA

  • Sexuaren araberako lan-banaketaren jatorriari eta eragiten dituen desberdintasunei buruz ikertzea.
  • «Kristalezko sabaia», «soldata-arrakala» eta antzeko kontzeptuak partekatzea.
  • Lan-merkatuari eta berdintasunari buruzko legeei buruzko informazioa bilatzea, orain arte egindakoari balioa emateko.
  • Prestatutako informazioa modu kritikoan adierazten jakitea.

 

GARAPENA

Jarduerari ekin aurretik, komeni da ariketa egitea,   , giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko. 

Gero, irakasleak lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu, pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroaren beharra azpimarratuta; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Kontzeptu batzuk oinarrizkoak dira diskriminazioari eta lan-mundurako sarbideari buruz hitz egin eta hausnartu ahal izateko. Kazetaritza-artikulu askotan, albisteetan, estatistiketan, eztabaidetan, zenbait kontzeptu aurkituko dituzte gure ikasleek, eta ezagutu egin behar dituzte, ezagutza eskura dezaten eta informazioa prestakuntza bihur dadin. Eskola magistral bat egin liteke kontzeptu horiekin, baina guztiok dakigu ikasteko metodologia motibagarriagoak daudela, hala nola ikertzea eta ezagutza berriak ahoz transmititzea taldeko gainerako kideei.

Horregatik, jarduera honetan, ikerketa txiki bat egitea proposatzen dugu. Horretarako, ikastetxeko ordenagailuak erabiliko dituzte ikasleek. Helburua da honako kontzeptu hauei buruzko informazioa bilatzea eta haien inguruko adibideak ematea, ilustratu ahal ditzaten.

Kontzeptu hauek proposatzen ditugu, baina beste batzuk ere izan daitezke:

  • Sexuaren araberako lan-banaketa.
  • Soldata-arrakala.
  • Ugalketa-lana eta ekoizpen-lana.
  • Kristalezko sabaia.
  • Laneko berdintasunerako egungo legeak.
  • Pobreziak emakume izena du.
  • Beste herrialde batzuetako egoera.

Ikasleak gehienez bost laguneko taldetan banatuko ditugu, eta aipatutako kontzeptuetako bat ikertu beharko dute. Definizioak, datuak eta estatistikak bilatu behar dituzte, lan monografiko bat egiteko. Idatzizko lanaz gain, diapositiba-aurkezpen bat egin behar dute, ikaskideei ikerketak eta ondorioak azaltzeko. Lan monografikoa egin ondoren egingo dituzte ahozko aurkezpenak. Guztiak amaitzean, talde handian aterako dira ondorioak.

Jarduera amaitzeko, gure ikasleei galdetuko diegu nola eragiten duten estereotipoek pertsonen bizitzan (beren pentsamenduetan, emozioetan, ekintzetan) eta beren bizitzetan, eta helburuak berrikusiko ditugu, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hori zereginaren ebaluazio txiki bat izango da, eta ikasleek autoebaluazio txiki bat egingo dute honako gai hauei buruz:

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara, jarduera egiten aritu garen bitartean?

 

IRAUPENA

Bi saio.

BALIABIDEAK

1. eranskina. Kontzeptuak eraikitzen

 

GEHIAGO SAKONTZEKO: