IPUIN BATETIK BESTERA

ELKAR ZAINTZEN IKASTEN DUGU

 

IPUIN BATETIK BESTE IPUIN BATERA (IRAKASLEENTZAT)

Eskoletan erabiltzen dugun haur-literatura aztertu behar da, proposamen berriak egiteko eta gure ikasleei helarazten dizkiegun mezuak ez-sexistak izateko. Ipuin sexisten kasuan, genero-analisiak ematen digun ikuspegia oinarri hartuta birformulatu eta egokitu egiten ditugu, estereotiporik ez sustatzeko.

 

Jarduerari ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, , giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.

HELBURUA

  • Genero-estereotipoak dituzten kontakizunekin jolastea.

GARAPENA

HAUR-LITERATURA ETA SEXISMOA jardueran proposatutako azterketa erraza egin ondoren, konturatuko gara sexismoa transmititzen dugula horretaz jabetu gabe, eta, beraz, pentsamoldeak aldatzea nahi dugunez, kontakizunak aldatu behar direla. Hain zuzen ere, aldaketa hori egitea eta gizonek eta emakumeek ipuinetan dituzten ekintzak eta protagonismoa orekatzea izango da jardueraren helburua. Kontua ez da ipuin tradizionalak deabruen pare jartzea, baizik eta horiek aztertzeko eta horien bidez berdintasuna eraikitzeko gai izatea. Eta hori lortzen lagundu diezaguke eranskineko irakurgaiak (Virginia Imazen Lo que cuentan los cuentos: sobre el sexismo de los cuentos tradicionales) .

IRAUPENA

Jarduera ez denez ikasleekin egiteko, ez dauka iraupen zehatzik.

BALIABIDEAK

GEHIAGO SAKONTZEKO:

  • Cuentos infantiles y roles de género. Emakunde, 2009.

https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/sen_revista/eu_emakunde/adjuntos/emakunde75.pdf

FAMILIEN JOLASA

ELKAR ZAINTZEN IKASTEN DUGU

 

FAMILIEN JOLASA

Jolasak, adin guztietan, eta bereziki lehen haurtzaroan, bizitzarako trebatzen gaitu. Helduaroan egunero erabiltzen ditugun objektuen irudikapenak dira jostailuak; elementu horiek, beraz, pertsonen mundu sinbolikoa osatzen dute, eta etorkizunerako trebatzen gaituzte. Horregatik da garrantzitsua jostailuekin lotutako estereotipoak eta sexismoa baztertzea. Jostailuek ez dute sexurik; jolasten erakusten duten helduek dute sexismoa errotuta beren bizitzetan.

 

Jarduerari ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, , giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.

 

HELBURUA

  • Jolasaren bitartez, beste pertsona batzuk zaintzen ikastea.
  • Zaintzen gaituzten pertsonak balioestea, ikusgarri eginda.

GARAPENA

Jarduerari ekin aurretik, lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu irakasleak, eta azpimarratu ezinbestekoa dela pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroa sortzea; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Oraingoan, familien jolasa egingo dugu, eta «pertsonak» zainduko ditugu, arraza guztietako panpinak erabilita. Sozializazio sexistan, panpinekin jolastea, oro har, neskatoei esleitu zaie, amatasunerako entrenamendu gisa; mutikoak, aldiz, ez dira aitatasun berdinzale baterako trebatzen. Mutikoek ere panpinekin jolastu nahi dute, baina, oro har, familia-sozializazioak eragozten die askatasun osoz jolastea, ideia estereotipatu eta sexistetan oinarrituta.

Horretarako, lehenik eta behin, haurrei azalduko diegu, rol-jokoa egiteko, familia mota ugariren artean aukeratu dezaketela: ama eta aita, bi ama, bi aita, ama bakarra, aita bakarra, aitona eta amona. Garrantzitsua da familia-aniztasuna erakustea, horrela, gizartean ditugun familia mota guztiekiko errespetua irakatsiko baitugu.

Jarraian, guztion artean esango dugu zer zainketa jasotzen ditugun esnatzen garenetik gauera arte eta nork ematen dizkigun (zati hau garrantzitsua da, familietan egon daitezkeen desberdintasunak ikus baititzakegu). Honelako esaldiak egingo ditugu: «Esnatzen naizenean...», «arropa jartzen dit...», «gosaria egiten dit...», «eskolara eramaten nau...» eta abar, egunean jasotzen dituzten zainketa guztien zerrenda eginda.

Jarraian, hainbat arrazatako panpinak jarriko ditugu lotan, eta ikasleek familiak «sortuko» dituzte (ondo legoke aniztasuna egotea, baina, ez badago, egoera aztertzeko eta etorkizuneko jarduketetarako material ona ere bada). Asmoa da familia horrek egunean zehar «semearekin edo alabarekin» egiten duena irudikatzea, haiek zaintzen dituzten moduan zaindu behar dute.

Rol-jokoaren helburu nagusia da estereotipoak haustea; hau da, hasieran, ziurrenik, genero-gatazkak sor daitezke, hori ikusten baitute beren eguneroko bizitzan, baina erantzunkidetasunera, zainketetara, enpatiara eta maitasunera bideratu behar da jolasa, gauzatzen dituen pertsonaren sexua kontuan hartu gabe.

Rol-jokoa amaitzean, sentsazioak trukatuta amaitu dezakegu jarduera: «Zer gustatu zaizu gehiago?», «zer gutxiago?», «zure ustez, nola zaindu duzu panpina?» eta abar. Oso garrantzitsua da panpinak bai emakumezkoak bai gizonezkoak izatea, mutikoak gizonezko panpinekin identifikatu ohi baitira. Jostailu horien arraza-aniztasuna ere garrantzitsua da; ikasle guztiek aniztasun-erreferente positiboak izan behar dituzte.

Jarduera amaitzeko, ariketa ebaluatuko dugu, eta ikasleek autoebaluazioa egingo dute, galdera hauei erantzunda:

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara, jarduera egiten aritu garen bitartean?

 

IRAUPENA

50-100 minutu. Iraupena neurri handi batean taldearen araberakoa izango da, baita irakasleek lortu nahi duten sakontasunaren araberakoa ere.

 

BALIABIDEAK

  • Jostailu iragarkiek sexismoa islatzen dute. Emakunde:

https://www.youtube.com/watch?v=YHk0uc3y0NI

  • Sobre gustos no hay nada escrito? La infancia mediada:

https://www.youtube.com/watch?v=O4wKSHp4Fio

  • Navarra aprueba desterrar el sexismo de los juguetes:

https://www.youtube.com/watch?v=NvGWPecji_o

GEHIAGO SAKONTZEKO:

  • ¿Muñeca o muñeco? Historia y género.  Silvia Moratalla Isasi.
  • Gaztela-Mantxako Haurren eta Pedagogiaren Museoa

 http://www.museodelnino.es/wp-content/uploads/2016/06/Muneca-o-muneco.pdf

MAITASUNAREN TXOKOA

ELKAR ZAINTZEN IKASTEN DUGU

 

MAITASUNAREN TXOKOA (irakasleentzat)

Haur-hezkuntzako geletan, txokoak jarduerak gauzatzeko toki oso garrantzitsuak dira; normalean, jolas sinbolikoaren oinarria dira, bai eta jolas horren bidez ikasten dituzten zenbait konpetentziarena ere. Genero-ikuspegiarekin erabili beharko lirateke txokoak; izan ere, askotan ikusi dugu genero-estereotipoak jolas sinboliko horietan islatzen direla, eta, jolasetan hezkidetza aplikatzen ez bada, baztertu nahi ditugun estereotipoak susta ditzakegu.

 

HELBURUA

  • Ikasgelako espazioa egokitzea, autozaintza eta beste pertsonen zaintza sustatzeko.

GARAPENA

Jarduera honetan proposatzen dugu 3 eta 6 urte bitarteko eskoletan txoko berri bat jartzea: maitasunaren txokoa. Toki horretan, arau batzuk bete beharko dira, eta hainbat arrazatako panpinak egongo dira, aniztasuna presente egon dadin eta gure ikasleek aniztasun-erreferenteak izan ditzaten.

Txoko horretan askotariko jarduerak (edo jolasak) egin daitezke:

  • Familien rol-jokoa: familien jolasak datu asko eman diezazkiguke zainketei buruz duten ideiaren inguruan eta zaintzak nork jasotzen dituen jakiteko. Horrez gain, ziur asko jolasean agertuko diren beste estereotipo batzuk ikusiko ditugu. Bi haurrek (ez dira zertan mutiko bat eta neskato bat izan) gurasoen rolak hartuko dituzte, eta panpina batekin jolastuko dira, seme-alabatzat hartuta. Izena jarriko diote, zaindu egingo dute, bainatu, arropa aldatu, etab.
  • Maitasunaren txokoan ere erlaxatzeko uneak izan ditzakegu; adibidez, bikoteka jarri, eta masajeak egingo dizkiote elkarri: leun ukitu burua, besoak, sorbaldak edo bizkarra. Kontaktu- eta lasaitasun-une horiek plazer-une bihurtzea da helburua, besteen ongizatea zaintzea atsegina dela erakusteko.
  • Taldean ere egin daitezke erlaxazio-jarduerak, bideo honetan ikus dezakeguna bezala:  https://www.youtube.com/watch?v=DjqH4SOIEqM&list=PLemmvJnF_FLJMtbv8gUCOUZm9HX-y4EQe&index=2
  • Txoko horretan, halaber, ezin da oihurik egin; gozo hitz egin behar da, beti maitasunez, lasaitasunez eta elkarrizketaren bidez. Horrez gain, ondo legoke erlaxatzen lagunduko digun musika klasikoa edo musika leuna jartzea bertan. Gaur egun azkar eta estresatuta bizi gara, eta hori transmititzen diegu gure haurrei. Horregatik, ezinbestekoak dira erlaxatzeko uneak, beste erritmo batean eta maitasunetik jokatzeko.
  • Giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko ariketa, , txokoko jarduera bat izan daiteke.

 

IRAUPENA

Kasu honetan, ez du iraupen zehatzik, txokoa erabiltzen den denboraren araberakoa izango baita.

 

BALIABIDEAK

  • Erlaxazio-jarduerak Haur Hezkuntzan (artikulua ongi dago, baina hizkuntza sexista erabiltzen du):

http://www.educacion-emocional.com/la-relajacion-en-educacion-infantil/

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

  • Haur Hezkuntzan berdintasuna lantzeko ideia eta fitxa asko:

 https://www.educandoenigualdad.com/portfolio/educando-en-igualdad/

ZORIONEKO HONDAMENDIA

ELKAR ZAINTZEN IKASTEN DUGU

 

IPUINA: ZORIONEKO HONDAMENDIA

Haurtzaroan ditugun erreferenteak funtsezkoak dira, haiengandik ikasten baititugu harreman-ereduak eta maite ditugun pertsonak zaintzeko ereduak. Askotan, familietan, desberdintasun-egoerak izaten dira gizonen eta emakumeen artean, zaintza-ardurei dagokionez. Historikoki, emakumeek askoz denbora gehiago eman dute etxeko lanak egiten eta familia eta mendeko pertsonak zaintzen. Hori dela eta, oraindik ere beharrezkoa da berdintasun-egoerak ikusgai egitea eta haurrei erakustea berdintasunezko harremanak izan daitezkeela eta gizonek eta emakumeek zuzen banatu behar dituztela etxeko lanak eta zaintza-lanak.

 

Jarduerari ekin aurretik, komeni da ariketa egitea,   , giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.

 

HELBURUA

  • Etxeko lanekin eta beste pertsona batzuen zaintzarekin lotutako estereotipoak haustea.
  • Zaintza-rol estereotipatuen ordezko aukerak bilatzea.

GARAPENA

Jarduerari ekin aurretik, lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu irakasleak, eta azpimarratu ezinbestekoa dela pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroa sortzea; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Jarduera honetan proposatzen dugu Adela Turinen Zorioneko hondamendia ipuinari irudiak jartzen dizkion bideoa ikustea. Gogora dezagun Adela Turin haurrentzako hezkidetza-ipuinen egile bikaina dela eta ipuinetako genero-desberdintasunak ikertzen dituela.

Ipuinaren bideoa ikusiko dugu:  https://www.youtube.com/watch?v=phKnXI01Dz0

Bideoa oinarri hartuta, galderak egingo dizkiegu haurrei (haiek erantzuteko modukoak), eta, horretarako, adinaren arabera egokituko ditugu. Hona hemen bideoa ikusi ondoren komentatzeko galderen adibide batzuk:

 

  • Zer egiten du Sagu andreak ipuinaren hasieran?
  • Eta, Sagu jaunak?
  • Zergatik ez du Sagu jaunak bazkaria egiten, ezta afariko gauzak jasotzen ere?
  • Zer egiten du Sagu jaunak bulegotik itzultzean?
  • Zergatik aldatu behar izan zuen familia osoak etxea?
  • Zer egiten zuten etxe berrian ongi pasatzeko?
  • Zer aldaketa izan zuen Sagu jaunak? Eta, zer egin zuen zoparekin?
  • Zure ustez, nola sentitzen da Sagu andrea ipuinaren amaieran?
  • Nork edo nortzuk zaintzen zaituzte? Zer egiten dizute?
  • Nor zaintzen duzu zuk? Nola?

Irakasleak, ikasleen erantzunak kontuan hartuta, estereotipoak hausten lagunduko die.

Jarduera amaitzeko, ariketa ebaluatuko dugu, eta ikasleek autoebaluazioa egingo dute, galdera hauei erantzunda:

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara, jarduera egiten aritu garen bitartean?

 

IRAUPENA

Bi saio. Iraupena neurri handi batean taldearen araberakoa izango da, baita irakasleek lortu nahi duten sakontasunaren araberakoa ere.

 

BALIABIDEAK

  • Contamos igual, ipuinen genero-azterketa:

https://web.ua.es/es/unidad-igualdad/secundando-la-igualdad/documentos/actua/educacion-infantil/contamos-igual.pdf

GEHIAGO SAKONTZEKO:

  • Cuentos infantiles y roles de género. Emakunde, 2009.

https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/sen_revista/eu_emakunde/adjuntos/emakunde75.pdf

  • “El alma de los cuentos”, material de la Junta de Andalucía sobre los cuentos y la igualdad:

 https://web.ua.es/es/unidad-igualdad/secundando-la-igualdad/documentos/actua/educacion-infantil/el-alma-de-los-cuentos.pdf