EGUNEROKO SEXU-INDARKERIAK

INDARKERIA MATXISTAREKIN BUELTAKA

 

  EGUNEROKO SEXU-INDARKERIAK

Sexu-indarkeriak jarduteko modu desberdinak bilduko lituzke, agerikoenetatik hasita ‒sexu-erasoa, besteak beste‒ estalienetaraino ‒sexu-hertsadura, besteak beste‒.

Labur esanda, sexu-erasoa errazago antzeman dezake, biktimak ez ezik, orokorrean gizarteak ere; bigarren kasuan, aldiz, oso ikusezin dago oraindik eta ez da sexu-indarkeria bezala hautematen.

Beharrezkoa da ikasleei estrategiak eskura jartzea halako indarkeriak identifikatzeko eta haiei aurre egin ahal izateko.

  Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

HELBURUAK

 

  • Sexu-erasoak detektatzeko eta haietatik babesteko estrategiak ikasleen eskueran jartzea.
  • Harreman afektibo baten barruan nahiz kanpoan gerta daitezkeen sexu-eraso modu desberdinen biktimekin enpatizatzea.
  • Gainerako ikaskideen iritziak errespetatzea.
  • Aktiboki eta enpatiaz parte hartzea ikasgelako jardueretan.

 

GARAPENA

 

Sexu-erasoa indarra berekin ekar dezakeen edo ekar ez dezakeen sexu-indarkeriaren modu gisa uler daiteke. Sexu-hertsadura estaliagoa dago, zenbaitetan biktima ez delako guztiz jabetzen sufritzen ari denaz. Haserrealdien, behin eta berriro egindako eskakizunen, presioen eta abarren bidez ager daiteke.

Gai honi ikasleekin batera heltzeko, bikoteak eratuko dira, neskenak batetik eta mutilenak bestetik. Hori posible ez bada bikote mistoak eratuko dira, edo talde txikiak, gehienez 4 kidekoak. Bikote edo talde bakoitzari banatuko diogu “Eguneroko sexu-indarkeriak” fitxa, lantzen joan dezaten.

Lehenik eta behin, adierazi diren sexu-indarkerien adibideekin hasteko eskatuko zaie; horretarako, gurutze bat markatuko dute “bikotearen barruan edo bikotetik kanpo” aukeretan, eta gurutze bat beren ustez bakoitza gertatzen den maiztasunean. Ondoren, proposatu egingo zaie ezagutzen dituzten sexu-indarkeria modu gehiago idazten jarraitzeko, eta esan egingo zaie aurretik egin bezala gurutzeekin markatzeko.

“El consentimiento, tan simple como una taza de té” bideoa proiektatuko da. Eta ondoren

“Egoeren analisia” fitxa banatuko zaie, talde bakoitzari kasu bat edo bi esleituta.

Gero, talde handian, talde bakoitzean landutakoaren bateratze-lana egingo dute.

Amaitu dutenean, bateratze-lana egiten joango dira eta sexu-indarkeria agertzen den kasu bakoitza aztertuko dute, beren adinean zein maiztasunarekin gertatzen diren azpimarratuta.

 

Azken debaterako ondoko galdera hauetako batzuk erabil daitezke:

  • Zein da sexu-indarkeria ohikoena bikote baten barruan? Eta bikotetik kanpo?
  • Bikotetik kanpo badago sexu-indarkeriarik oso ohikoa dena eta oraindik ere “normaltzat” hartzen duguna?
  • Badago neskarik bere bikotekidearekin sexu-harremanak izaten dituena hura haserretu ez dadin?
  • Badago mutilik bere bikotekidea presionatzen duena hark nahi ez duen praktika sexual bat egin dezan?

Jarduera amaitzeko, helburuak berrikusiko dira, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hau zereginaren ebaluazio txiki bat da, baita ikasleen autoebaluazio txiki bat ere, honako alderdi hauei dagokienez:

  • Zer egin dugu ongi?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara jardueran zehar?

 

IRAUPENA

Iraupena taldearen arabera izango da batez ere, eta kontuan hartuta zenbateraino sakondu nahi duen irakasleak. Dena den, ordu bat iraun dezake gutxi gorabehera.

 

BALIABIDEAK

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

Ondoko bideoak ikustea:

“El violador eres tú”. Las Tesis. Chile.https://www.youtube.com/watch?v=Z4sbB1FSjyg

Canción sin miedo. Vivir Quintana: https://www.youtube.com/watch?v=VLLyzqkH6cs

MAITASUN ERROMANTIKOA

INDARKERIA MATXISTAREKIN BUELTAKA

 

  MAITASUN ERROMANTIKOA

Maitasun erromantikoaren eraikuntza soziala eta kulturala da genero-indarkeriaren eragileetako bat: halako maitasun bat oso urrun dago berdinzalea izatetik, eta, bere mito erromantikoak tentakulutzat dituela, arrisku-faktore nabarmen bat da nerabeentzat.

Garrantzizkoa da ikasleei tresnak eskueran jartzea mito horiek apurtzeko, pentsamendu kolektibo bat eraikitzen hasteko, harreman afektibo osasuntsuen euskarri izango dena.  

 Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

 

HELBURUAK

  • Mito erromantikoei buruzko debate bat sortzea haiek zalantzan jartzeko.
  • Tresnak erabiltzea maitasunaren kontzeptu berri bat eraikitzeko.
  • Gainerako ikaskideen iritziak errespetatzea.
  • Aktiboki eta enpatiaz parte hartzea ikasgelako jardueretan.

 

GARAPENA

Gai hau DBHko ikasleekin lantzeko, eskatu egingo zaie taldeak eratzeko, neskak eta mutilak bereizita. Talde bakoitzak lau kide izango ditu gehienez, arintasun handiagoaz lan egin ahal izateko.

Mito erromantikoak ikasleentzat ulergarriagoak izan daitezen, berriro izendatu eta taldekatu daitezke eranskin honetan dauden bezala: “Maitasun erromantikoaren mitoak (labur)”

Ikasgelan koloretako kartoi meheak ipiniko dira paretan, goialdean mito hauek guztiak edo batzuk idatzita dituztela. Gero, kartoi mehea bi zatitan banatuko da errotulagailu batekin; zati batean “Argumentuak alde” eta bestean “Argumentuak aurka” idatziko dute. Bikotetan edo taldetan daudenean, bi koloretako post-it-ak banatuko zaizkie: kolore batekoa aldeko argumentuetarako eta beste kolorekoa aurkako argumentuetarako (argumentu bat post-it bakoitzeko). Ikasleei eskatu egingo zaie pentsatzeko adierazi dizkiegun mito erromantikoetako bakoitzean, eta taldetan idazteko horietako bakoitzari lotutako aldeko argumentuak eta aurkakoak. Amaitu dutenean, altxatu egingo dira eta ipini egingo dituzte kartoi mehean. Talde guztiek amaitu dutenean hasiko da debatea, adibidez, galdera hauetan oinarrituta:

 

  • Zein da lehen begiratuan aurkako argumentu gehien izan dituen mitoa? Eta aurkako gutxien izan dituena?
  • Zein da post-it gehien dituen mitoa? Eta gutxien dituena?
  • Zein iruditu zaizue zailena aurkako argumentuak adierazteko? Eta aldeko argumentuak adierazteko?

 

Ondoren debateari ekingo diogu mito erromantikoetako bakoitzean arreta jarrita, talde osoarekin aztertuz bakoitzak dituen arriskuak bikote-harreman berdinzale eta osasuntsu bat garatzeko. Galdera batzuk planteatu daitezke adierazitako mitoetako batzuetan oinarrituta, adibidez:

  • Zelo onak eta txarrak daude? Zeintzuk dira? Zelo onak beti geratzen dira hor edo muturreraino joaten dira denborarekin?
  • Zuen ustez maite gaituen norbaitek kalte egiten digu?
  • Zuen ustez maitasuna ahalguztiduna da? Bada mutilik edo neskarik maitasunagatik aldatzen dena?

 

Debatea saturatuta ikusten denean, eskatu egingo zaie taldeka altxatzen hasteko uste baldin badute jarreraz aldatu dutela mito erromantikoetako batean. Horrela, esan egingo zaie hasieran ipini zituzten post-it-ak kentzeko, jartzeko edo zeuden lekuan uzteko. Helburua da ikustea jarduera honek eta ondorengo debateak aldarazi egin ote dieten iritziz mito horietako batzuei buruz, edota guztiei buruz.

Ondo legoke ikasgelako kartoi mehe horiek denbora-tarte batez uztea, lantzen jardun duten horretaz pentsatzen jarrai dezaten. Saio bakar batean nekez deseraiki daitezke maitasun erromantikoaren inguruko sinesmenetako asko.

Amaitzeko, bideo hau jarriko zaie: “El amor romántico y sus mitos”

 

Jarduera amaitzeko, helburuak berrikusiko dira, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hau zereginaren ebaluazio txiki bat da, baita ikasleen autoebaluazio txiki bat ere, honako alderdi hauei dagokienez:

  • Zer egin dugu ongi?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara jardueran zehar?

 

IRAUPENA

Iraupena taldearen arabera izango da batez ere, eta kontuan hartuta zenbateraino sakondu nahi duen irakasleak. Dena den, ordu bat edo ordu eta erdi iraun dezake gutxi gorabehera.

 

BALIABIDEAK

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

Ondoko bideoak ikustea:

Amor romántico, celos y relaciones tóxicas. Queer Avenger. https://www.youtube.com/watch?v=liHF3sNaCfc

ALÓ IRANTZU | ¿Eres feminista y tienes celos? https://www.youtube.com/watch?v=Ob4HxCrR_-Q

Mari Luz Esteban: "Maitasun erromantikoak ordena soziala mantentzen du": https://www.youtube.com/watch?v=vVngxd9abIU

MAITASUN-NEGOZIAZIOAK

INDARKERIA MATXISTAREKIN BUELTAKA

 

  MAITASUN-NEGOZIAZIOAK

Bikote-harreman batean negoziazioa da funtsezko alderdietako bat: zer egingo dugu, nora goaz, zer pelikula ikusiko dugu, nora joango gara bidaian eta abar. Hala ere, ez da beti dena negoziatu behar; badira gure bizitzako alderdi eta gauza batzuk NEGOZIAGARRIAK eta beste batzuk NEGOZIAEZINAK. Negoziatzea bi jarrera desberdinen artean elkargune bat bilatzea da; beraz, akordio baten ondoren, biak irtengo dira onuradun neurri batean edo bestean. Amore ematea ez da negoziatzea; beste pertsonak inposatzen duen zerbait “onartzea” da hori, axolagabekeriagatik, xantaiagatik, beldurragatik edo presioagatik.

 Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

 

HELBURUAK

  • Bikote-harreman batean negoziagarria edo negoziaezina denaren argumentuak eraikitzea.
  • Norbere balio-eskala ezagutzea eta hierarkia bat ezartzea.
  • Genero-desberdintasun posibleak aztertzea maitasun-harremanetan negoziatzen denean.
  • Gainerako ikasleen iritziak errespetatzea.
  • Aktiboki eta enpatiaz parte hartzea ikasgelako jardueretan.

 

GARAPENA

Bi kontzeptu horiek bikote-harreman batera eramaten ditugunean, planteamendua litzateke gauza NEGOZIAGARRIAK egongo liratekeela (adibidez: zinera edo antzokira joatea, pelikula jakin bat ikustea, toki batera edo beste batera joatea, oporretara leku batera edo beste batera joatea eta abar) eta beste gauza batzuk NEGOZIAEZINAK (adibidez: adiskideak, hobbiak, ikasketak, familia, janzkera, izaera eta abar). Alde horretatik, bereziki interesgarria litzateke ikasleekin aztertzea zer gauza diren negoziagarriak bikote-harreman batean, eta zer gauza diren negoziaezinak. Beraz, banakako jarduera bati buruz ari gara.

 Intimitatea izateko nesnesken eta mutilen artean distantzia bat sortuta, bikote-harreman batean negoziatuko luketena eta negoziatuko ez luketena idaztea eskatuko zaie. Haiei laguntzeko, aurretik jarri direnen adibide batzuk eman ahal izango zaizkie, baina hobe dute beren kabuz pentsatzea. Hasieran, oso ohikoa da kostata hastea, bikote batean negoziatzen edo adosten diren gaiak planteatu behar zaizkie, eta adosten ez diren beste batzuk, baina geroago eta denbora dezente utzita (hamabost edo hogei minutu inguru) oso gauza interesgarriak atera ohi dira eztabaidatzeko.

Amaitu dutenean, bateratze-lana egiten jarraitzen da. Lehenengo arbela lau zatitan banatzen da, bi neskentzat eta bi mutilentzat. Neskena, berriz, bitan banatzen da: alderdi negoziagarriak eta alderdi negoziaezinak. Mutilenean gauza bera egiten da.

Azaltzen ari diren bitartean eztabaidarik sor ez dadin saiatzen dira, horrela, taula osorik dagoenean amaierarako uzteko. Zerrenda edukitzean, honako gai hauekin has daiteke debatea:

 

  • Zer kostatu zaizue gehien banaka ari zinetenean, alderdi negoziagarriak edo negoziaezinak?
  • Zerk harritu zaituzte gehien taula honetan?
  • Badira gauza negoziagarriak edo negoziaezinak bikote-harreman batean?
  • Gehiago negoziatzen dute mutilek edo neskek? Zergatik uste duzue hori gertatzen dela?

 

Gero, ondoko grafiko hau arbelean marraztu daiteke, negoziatzen duguna eta negoziatzen ez duguna argi ez edukitzearen arazoa ikasleei sakonago azaltzeko.

 

 

A eta B zatiak bikote-harreman bateko kide den pertsona bakoitzaren zati indibidual eta negoziaezinak dira. C zatia A+B-ren elkargunea litzateke, bikote jakin bati dagokiona, eta A-k eta B-k bikotekidearekin negoziatzea erabaki dutena.

C = A eta B bada, orduan A eta B pertsona indibidual gisa desagertzen dira, eta bikotea fusio bihurtzen da, unitate batek osatutako espazio batean, eta ez bi unitatek osatutakoan. Hori arrisku bat da, laranja erdiaren mito faltsu eta arriskutsua osatzen duelako, edo uste dugulako bikote batekin jada ez dugula gehiago behar bizitzan, berez bikoteak dena osatzen digulako.

Baina arriskua ere badago A bere egiten saiatzekoa B-ren espazioa, edo alderantziz, B bere egiten saiatzeko arriskua A-ren espazioa. Hemen botere-asimetria batez ari gara, eta beretutako pertsona neska izanez gero, genero-indarkeria dagoen harreman batez ariko ginateke hizketan; izan ere, mutilak negoziaezinak diren alderdiak negoziatzera behartzen du neska, hala nola familia, lagunak, sare sozialak, aisialdirako espazioak lagunekin, ikasketak eta abar.

Azkenik, dinamika hau amaitzeko, garrantzizkoa da argi izatea bikote-harreman osasuntsu batean gauza batzuk negoziagarriak direla eta beste batzuk negoziaezinak, eta horrek ez du esan nahi guk gutxiago nahi dugunik, baizik eta elkar hobeto maite dugula eta pertsona bakoitzak bestearen espazioa errespetatzen duela.

Jarduera amaitzeko, helburuak berrikusiko dira, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hau zereginaren ebaluazio txiki bat da, baita ikasleen autoebaluazio txiki bat ere, honako alderdi hauei dagokienez:

  • Zer egin dugu ongi?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara jardueran zehar?

 

IRAUPENA

Dinamika honek saio bat edo bi iraun ditzake gutxi gorabehera.

 

BALIABIDEAK

  • Folioak eta arbela.

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

Material interesgarri batzuk:

HARREMAN OSASUNTSUAK

INDARKERIA MATXISTAREKIN BUELTAKA

 

 HARREMAN OSASUNTSUAK

Genero-indarkeriaren eragileetako bat maskulinitate-eredu hegemonikoaren eraikuntza sozial eta kulturala da, baita bertatik idealtzat eraikitzen eta inposatzen diren harreman afektiboen eredua ere. Beharrezkoa da horietan gauzatzen den indarkeria agerian jartzea, eta errespetuan, atseginean eta, batez ere, askatasunean oinarritutako beste harreman mota batzuk eraikitzeko estrategietan trebatzea.

  Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

HELBURUAK

  • Harreman osasuntsuetarako estrategietan trebatzea.
  • Gainerako ikasleen iritziak errespetatzea.
  • Aktiboki eta enpatiaz parte hartzea ikasgelako jardueretan.

 

GARAPENA

Jarduera hau egiteko komeni da aurreko atalean “Ez dago potrorik eta aliatua” jarduera aukeratu izana. Ikasleek bete duten taula, “Harreman osasuntsuak/Harreman toxikoak”, erabil daiteke horretan oinarrituta ondoren adierazten dena landu ahal izateko.

Bikotetan, eta irakasleak emango dien aurreko jarduerako “Harreman osasuntsuak/Harreman toxikoak” fitxarekin, egoera bat deskribatuko dute, Harreman afektibo/sexualen ezaugarriak mutil harroxko batekin zutabean bildutako ezaugarriei erantzunez hasiko dena.

Ondoren, talde handiaren aurrean, bikote bakoitzak antzeztu egingo du egoera. Edo bestela, irakasleak gainerako ikasleak gonbidatuko ditu alternatibak proposatzera harreman osasuntsu batera aldatzeko. Hala, aldaketak proposatuko dituzte antzezpenaren gidoian, eta eszenaren aldaketa antzeztera irtengo da proposatu duenak. Aldaketak proposatuko dituzte hurrenez hurren, taldearentzat egokia den eszena bat lortu arte.

Bikoteak elkarren segidan irtengo dira landu duten egoera antzeztera, eta berriro proposatuko da gainerakoek gidoian parte hartzea aldaketak txertatzeko.

 

Jarduera amaitzeko, helburuak berrikusiko dira, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hau zereginaren ebaluazio txiki bat da, baita ikasleen autoebaluazio txiki bat ere, honako alderdi hauei dagokienez:

  • Zer egin dugu ongi?
  • Zer hobetu behar dugu?
  •  Nola sentitu gara jardueran zehar?

 

Ondoko multzo honetako jarduerarekin jarrai dezakegu: ALIATUA

 

IRAUPENA

Taldearen tamainaren arabera, saio bat baino gehiago izan daitezke, irakasleak egokitzat jotzen badu.

 

BALIABIDEAK

  • Aurreko multzoko “Ez dago potrorik eta aliatua” jardueran egindako fitxa (“Harreman osasuntsuak/Harreman toxikoak”).

 

GEHIAGO SAKONTZEKO: