DERRIGORREZ, MUSURIK EZ

INDARKERIA MATXISTAREKIN BUELTAKA

 

DERRIGORREZ, MUSURIK EZ

Batzuetan ikusi egiten dugu nola familiek, ikasleek, baita irakasleek ere, neskei eta mutilei eskatzen dieten musuak edo besarkadak emateko. Gainera, ikusi egiten dugu nola ikasle batzuek norbaiti musu eman nahi dioten, norbait horrek musurik nahi ez duenean, baina musuak maitasunaren erakusgarri direnez ez dugu pentsatzen portaera okerra denik. Hala ere, beti eman behar dira maitasuna eta afektua, eman nahi duenak ez ezik, jaso nahi duenak ere halakorik nahi duenean.

 

HELBURUA

  • EZ esaten ikastea nahi ez diren maitasun-seinaleen aurrean.
  • Errespetatzen ikastea neskek eta mutilek EZ esaten dutenean.
  • Aktiboki parte hartzea eta errespetuzko jarrerarekin.
  • Enpatiazko jarrera erakustea.

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.

GARAPENA

Maitasuna emateak eta jasotzeak elkarren ondotik joan behar dute beti; aditz batek, bestea gabe, ez luke zentzurik izango, zentzurik izango ez lukeen bezala nahi ez den sexu-harreman bat mantentzeak beste pertsona batek nahi duelako eta eskatu egiten digulako.

Hezkuntza emozionaletik abiatuta, funtsezkoa da ikastea “ez” esaten gogoko ez dugun zerbaiti edo, une horretan, nahi ez dugun edo ezin dugun zerbaiti. Pertsona batzuentzat, bereziki emakumeentzat genero-sozializazio desberdinarengatik, oso zaila da ezezkoa ematea beste pertsona batzuen nahiei eta eskakizunei, beharbada heziak izan direlako atseginak izateko, zerbaiti uko egiteak sorraraz dezakeen gatazkaren beldur direlako, edo uste dutelako pertsona “on” bat izateko beti “bai” esan behar dela. Hala ere, gure bizitzan, askotan, ezetz esan behar diogu norbaiti edo zerbaiti; ezin dugu beti egon gainerakoentzat prest eta, gainera, kontu ugaritan ezetz esaten ikasi behar dugu arrisku posibleak saihesteko.

Ez dugu ahaztu behar mundu guztiaren aurrean atsegin agertzeko asmoak egoera desatseginetara eramaten gaituela gure bizitzan, eta ez dugu ahaztu behar abusu-egoeretatik salba ditzakeela haurrak "ez" esaten ikasteak. Horrek ez du esan nahi irakatsi behar ez dugunik gainerakoak laguntzen, ezta gutxiagorik ere. Horrekin lotuta, garrantzizkoa da desio edo nahi ez dugun zerbaiten aurrean ezetz esaten ikastea, “hau ez zait gustatzen”, “hau ez dut nahi” esaten ikastea.

Aurreko ideiari heltzeko, lehendabizi bileran galdetuko diegu ikasleei zer gustatzen zaien eta zer ez zaien gustatzen. Oso txikiak baldin badira, hasiera errazteko galdera batzuk egin ahal izango dizkiegu, adibidez, “Gustatzen zait, ez zait gustatzen” eranskinean jasotakoak. , las aportadas en el anexo “Me gusta, no me gusta”

Ideia-jasa amaitutakoan ‒arbelean idatz ditzakegu ideiak‒ erlaxatzera gonbidatuko ditugu ikasleak, eta “Derrigorrez, musurik ez” ipuina kontatuko diegu. Ipuina kontatzen diegun bitartean, azpimarratu egingo dugu aurretik lantzen jardun duguna, uler dezaten musu bat edo besarkada bat edo laztan bat polita dela, beste pertsonak jaso nahi badu betiere. Ipuina amaitutakoan, hausnarketa bat egin dezakegu esperientziak trukatzeko, non identifikatuta ikusi ahal izan duten beren burua.

Adibidez:

  • Inoiz jaso duzue besarkada bat gustuko ez duzuen norbaitengandik?
  • Inoiz eman diozue norbaiti musu bat hark eskatu ez dizuenean?
  • Inoiz ema dizuete musu bat edo besarkada bat eta gaizki sentitu zarete?
  • Egoera horien aurrean

 

IRAUPENA

Jarduerak saio bat edo bi iraun ditzake, ikasleekin debatea luza daitekeen heinean.

 

BALIABIDEAK

  • Biribilean eser gaitezkeen gela bat, bilera-lekua.
  • “Gustazen zait, ez zait gustazen” eranskina
  • “Derrigorrez, musurik ez”.

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

MAITASUN GOGOZ ZAUDE?

INDARKERIA MATXISTAREKIN BUELTAKA

 

 MAITASUN GOGOZ ZAUDE?

Gure ikasleek BAI edo EZ esaten ikastea funtsezkoa da beren garapen sozialean eta emozionalean, bereziki nesken kasuan. Neskak atseginak izateko eta mutilak atsegintasuna jasotzeko hezten ditu genero-sozializazio desberdinak. Dualismo hori haustea funtsezkoa da baldin eta genero-indarkeria prebenitu nahi badugu.

 

HELBURUA

  • EZ esaten ikastea nahi ez diren maitasun-seinaleen aurrean.
  • Errespetatzen ikastea neskek eta mutilek EZ esaten dutenean.
  • Baimena eskatzen jakitea maitasuna erakusteko nahiaren aurrean.
  • Mostrar Aktiboki parte hartzea jardueretan.
  • Mostrar Enpatiazko jarrera erakustea.

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.

GARAPENA

Aurreko jarduerarekin lotuta, dinamika honen oinarria da ikasleek BAI edo EZ esaten ikastea maitasun-seinaleen aurrean. Lehen adierazi dugun bezala, horrek ez du esan nahi maitasuna negatiboa denik; aitzitik, positiboa da pertsona afektiboa izatea. Hala ere, beste adierazpen emozional batzuekin gertatzen den bezala, garrantzizkoa da hausnarketa bat egitea maitasuna jasotzen duenari buruz eta maitasuna erakusten duenari buruz.

Teoria praktikara eramateko, ikasgelan planteatu dezakegu norbaitek musu bat, laztan bat, besarkada bat eman, kilimak egin… nahi duen bakoitzean, lehendabizi hark beste pertsonari baimena eskatzea.

Adibidez:

  • Gogoko duzu besarkada bat?
  • Nahi duzu zuri musu bat ematea?
  • Nahi duzu zuri kilimak egitea?

Gainera, funtsezkoa da hori ikasgelan gatazkei heltzeko garaian. Norbait beste batekin haserretzen denean edo borroka egiten duenean edo jotzen duenean, garrantzizkoa da ez eskatzea gero elkarri musu bat edo besarkada bat emateko, “erasoa” jaso duen neskak edo mutilak halakorik egiteko baimena eman ez badu edo nahi ez badu.

Horrelako ekintzen bitartez ikasleek eskuratu egiten dute ikasbide bat desio dutenaz eta desio ez dutenaz, atsegingarri izan nahian gauzak ez egiteak duen garrantziaz, edo beste pertsona batzuk gogaitu nahian gauzak ez egiteak duen garrantziaz.

 

IRAUPENA

Jarduerak saio bat edo bi iraun ditzake, ikasleekin debatea luza daitekeen heinean.

 

BALIABIDEAK

  • Ez da aparteko bakiabiderik behar..

GEHIAGO SAKONTZEKO:

KATASTROFE ZORIONTSUA

INDARKERIA MATXISTAREKIN BUELTAKA

 

 KATASTROFE ZORIONTSUA

Ipuinak oso tresna didaktiko egokia dira Haur Hezkuntzan. Ipuinen bitartez egoera jakin batzuk ezagutu eta azter ditzakegu, gero eguneroko bizitzan ager daitezkeenak.

Bestalde, ipuin tradizionalen bertsio ugarik neska izatearen edo mutil izatearen oso patroi estandarizatuak bildu ohi dituzte. Eredu horietatik, patroi horietatik irtetea funtsezkoa da haurtzarotik prebenitu nahi badugu genero-indarkeria. Horregatik da beharrezkoa erreferente berriak erakustea, haurrak birpentsatzera eramango dituztenak munduan dauden moduari eta diren moduari buruz.

 

HELBURUA

  • Ipuin batzuetako genero-rolak desegitea eguneroko bizitzako adibideekin.
  • Ipuinetako estereotipo eta rol sexistei buruzko hausnarketa bat egitea.
  • Aktiboki parte hartzea eta errespetuzko jarrerarekin.
  • Enpatiazko jarrera erakustea.

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.

GARAPENA

Ikasgeletara eramaten ditugun ipuinetako batzuek estereotipo sexistak iraunarazten dituzte eta haurren jardueretatik eta dibertsioetatik oso urrun dagoen mundu bat aurkezten dute. Gainera, ipuin horietan gehienetan, amaiera beti bukatzen da printzesarekin printzearen nahiei men eginez edo ezkontza batean, aditzera emanez amaiera zoriontsu bat dela, arazo guztien irtenbidea. Ipuin horien bitartez jarraitu egiten dugu indartzen mundu paraleloetan daudela, itxuraz inoiz topo egiten ez duten munduetan ‒tradizioz maskulinotzat hartzen dena eta tradizioz femeninotzat hartzen dena‒ eta mundu dikotomiko bat erakusten dugu horrela neskentzat eta mutilentzat.

Ipuin tradizionalen bertsio ugarik egiten dute sexismoaren transmisio bat ezaugarri fisikoak aipatzetik ‒neskak ederrak, mutilak indartsuak‒ era guztietako pertsonak alde batera uzteraino ‒lodiak, altuak, baxuak, beltzak, dibertsitate funtzionalarekin, homosexualak eta abar‒ maitasunetik igarota ‒emakumeena eta beste inorena ez den proiektu nagusitzat hartua‒. Horren aurrean, beharrezkoa da ipuinetatik bestelako erreferente batzuk ematea, mutilen eta nesken estereotipoak apurtuko dituzten kontakizunak eta bertsioak aurkitzea.

Horregatik, jarduera honetan neska izateko eta mutil izateko ‒estereotipoetatik eta genero-roletatik aske‒ beste modu batzuk erakusten dituzten ipuinetako batekin lan egitea planteatzen dugu.

Ikasgelan irakurtzeko erabil dezakegu ipuina: “katastrofe zoriontsua”. Ipuina ikusi eta gero, "Ereduak" eranskineko galderekin lan egin dezakegu ikasgelan, ipuinetan mutilak izateko eta neskak izateko ereduei buruz eta eguneroko bizitzan gertatzen denari buruz debate bat sortuta.

IRAUPENA

Jarduerak saio bat edo bi iraun ditzake, ikasleekin debatea luza daitekeen heinean.

 

BALIABIDEAK