Sexismoarekin bueltaka

Gure iragarkiak

SEXISMOAREKIN BUELTAKA

 

  GURE IRAGARKIAK

Mezu sexistak jasotzen baditugu, horiek irauli eta berdintasuna susta dezakegu, izan parodia erabilita, edo publizitatea egiteko beste modu batzuk erabilita. Hainbat enpresa eta ia erakunde guztiak ari dira publizitatearen erabilera ez sexista sustatzen. Iragarki sexistak berdinzale bihurtzea, edo iragarki berdinzaleak sortzea modu ona da desberdintasun eta diskriminazioen aurren espiritu kritikoa aplikatzeko.

 

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

 

HELBURUAK

  • Genero-estereotipoak desegitea.
  • Publizitatea genero-ikuspegiarekin sortzea.

     

GARAPENA

Jardueraren hasieran Emakunderen bideoa ikusiko da

Bideoa behar bezala ulertu dela jakiteko, eta horren inguruan zalantzarik dagoen argitzeko, eztabaida irekiko da.

Jarraian, lau pertsonako taldeetan, publizitatearen mezu sexistak irauliko dira. Bi moduen artean hauta daiteke:

1- Iragarkian dagoen sexismoaren parodia egitea, gizon eta emakumeen rolak aldatuta, adibidez. Jarduera honetan erantsitako baliabide batzuetan ikus daiteke.

2- Iragarki bat genero-ikuspegiarekin sortzea, Emakunderen bideoak azaltzen digun moduan.

Horretarako, talde bakoitzak, zer iragarri nahi duen eta zein formatutan egingo duen (prentsa, bideoa, audioa, etab.), zein mezu nabarmenduko duen, zein kolore erabili eta bestelakoak erabakiko du.

Iragarkia sortutakoan, talde bakoitzak ahoz azalduko du ideia, iragarkiaren helburua adierazi eta nola egin duten esango dute. Amaitutakoan, emaitzak ikasgelan erakutsiko dira eta, ahal baldin bada, ikastetxe osoan egon daitezke eskuragarri.

 

Jarduerari amaiera emateko, gure ikasleei galdetuko diegu zer iruditu zaien jarduera, eta helburuak errepasatuko ditugu, horiek bete diren ala ez jakiteko. Azken tarte hori baliagarria izango zaigu jardueraren ebaluazio txiki bat egiteko, eta ikasleei honako autoebaluazio hau igorriko diegu:

  • Zer da gehien gustatu zaizuna? Zer da gutxien gustatu zaizuna?
  • Zein oztopo izan dituzu jarduera egiteko?
  • Nola sentitu gara publizitate berdinzalea egiten?

Publizitatea aztertzerakoan, analisirako hainbat elementu daude. Honako taula honek jarraibideak eskaintzen dizkie ikasleei:

 

 

IRAUPENA

Bi saio. Iraupena taldearen araberakoa izango da, baita irakasleak jorratu nahi duenaren araberakoa ere.

 

BALIABIDEAK

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

Jorgeren istorioa

SEXISMOAREKIN BUELTAKA

 

  JORGEREN ISTORIOA

Pertsona batzuek ez dutenean genero-estereotipoen arabera jokatzen, eskola-jazarpena pairatzeko aukera gehiago dituzte, “ezberdinak” direlako, gizarteak neska eta mutilei esleitutakoarekin alderatuta. Ez da erraza genero-estereotipoekin haustea, bereziki adin txikienetan. Hori dela eta, beharrezkoa da ikasle guztiek ulertzea zeintzuk diren genero-jazarpena jasaten duen pertsona batek senti ditzakeen emozioak. Horretarako, emozioak eta enpatia jorratu behar dira, berdintasuneranzko bidean, indarkeriak prebenitzeko.

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

 

HELBURUA

  • Eskola-jazarpena pairatzen duten pertsonekiko enpatia erakustea.
  • Elkartasuna adieraztea, eskola-jazarpena pairatzen duten pertsonekin, orokorrean, eta genero-estereotipoekin hausten dutenekin, zehazki.
  • Genero-estereotipoak desegitea.

 

GARAPENA

Taldeko bakoitzari 1 Eranskina banatuko zaio. Bertan, emozioak alfabetikoki daude zerrendatuta. Emozioen izenak ozen irakurriko dira, hitz guztiak ulertzen direla jakiteko, edo hitzen bat argitzea behar den jakiteko. Termino guztiak ulertutakoan, ikasleei galdetuko diegu ea badaukaten zerrendari eransteko beste hitzik; hasierako zerrendara gehituko dira, hala baldin bada.

Jarraian, honako testu hau irakurriko da:

“Jorgek 13 urte dauzka eta ez zaio futbola gustatzen, ezta zalaparta ere. Lasaia da, ikasle fina, eta ez da inoiz inorekin sartzen. Baina Jorgek txikitatik jasaten ditu bere ikaskideen iritziak, bere gorputzaren inguruko iruzkinak entzuten ditu, lodia dela esaten diote, pasilloan bultz egiten diote, Gorputz Hezkuntzan barre egiten diote. Halakoak dira irainak, Jorgek ez duela nahi aldageletan aldatu, eta komunean nor dagoen begiratzen du, sartu aurretik. Ikastetxera joatea tortura bat da Jorgerentzat, inor ez baita berarekin eseri eta solasean aritzen, irainak baino ez ditu entzuten, hitz txarrak eta gorrotoa. Ez dira denak jazartzen dutenak, baina ez du inork defendatzen, gehienak begira gelditzen dira, barre egin eta isildu egiten dira. Egun okerrena Jorge kamiseta arrosa batekin joan zenean izan zen, barre egin eta maritxua zela esan zioten. Jorgek ez zuen ulertzen nola kolore batek halako zalaparta sor zezakeen. Jorge tutorearengana joan zen, baina hark esan zion gizonen moduan defendatzeko, bere burua defendatzeko, hori ohikoa dela mutilen artean, ez zion jaramonik egin. Jorge ez da hiru egunetan ikastetxera joan, inork ez daki non dagoen, etxean ere ez da agertu. Badirudi orain guztiak daudela Jorgeren egoeraz kezkatuta, baina lehendik inork ez zuen babestu. Non dago Jorge?”

Testu hau abiapuntu hartuta, hainbat jarduera proposatzen dira:

1- Jar zaitez Jorgeren lekuan eta azpimarra ezazu emozioen orrian Jorgek zer sentitzen duen. Talde osoan, azpimarratutako emozioak esango ditugu, eta hori zergatik sentitzen dugun adieraziko dugu.

2- Egin ariketa bera, beste kolore batekin, baina eraso egiten dioten pertsonen azalean ipinita. Hirugarren kolore baten bidez, zuzenean eraso egiten ez duten horien kasuan, begira gelditu eta beren isiltasunari esker konplize direnen kasuan.

3- Launaka, Jorgeren jazarpenaren eta genero-estereotipoen arteko loturari buruz hausnartzea: zergatik da “ezberdina” Jorge? Zeintzuk dira betetzen ez dituen maskulinitate hegemonikoaren estereotipoak? Zergatik da hori jazartzeko arrazoia?

Amaitzeko, eztabaida txiki bati ekingo zaio, talde bakoitzak ateratako ondorioak azaltzeko. Gomendagarria litzateke, jarduera amaieran, taldeko adierazpen bat egitea, Jorgeren moduko egoerak ekiditeko zer egin dezakegun azaltzeko.

Jarduerari amaiera emateko, ikasgelan edukitzeko idatzizko dekalogo bat egingo dugu adierazpen horretatik abiatuta.

 

IRAUPENA

2 saio. Iraupena taldearen araberakoa izango da, baita irakasleak jorratu nahi duenaren araberakoa ere.

BALIABIDEAK

ERANSKINA: Emozio eta sentimenduen zerrenda

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

Bideo hau ikustea:

 

Ertereotipoak historian zehar

SEXISMOAREKIN BUELTAKA

 

 ESTEREOTIPOAK HISTORIAN ZEHAR

Los Genero-estereotipoak, aldez aurretik eraikitako eta gizon eta emakumeen jokaerak azaltzeko erabiltzen diren ideiak dira; gizon eta emakumeek nola jokatu behar duten adierazten dute, baita lanean, familian, espazio publikoan edo beste edozein eremutan zein rol izan behar duten ere, beren artean nola harremandu behar diren definitzeraino. Garai bakoitzak rol ezberdinak esleitu dizkie gizartean gizon eta emakumeei. Estereotipo edo rol horiek ezagutzen baditugu, bilakaera historikoa ezagutu eta egun zein puntutan gauden jakingo dugu.

 

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

 

HELBURUA

  • Garai historiko bakoitzean emakume eta gizonei esleitutako estereotipoak aztertzea.
  • Historian zehar emandako genero-rol ezberdinak testuinguruan jartzea.
  • Estereotipoa betetzen ez duten pertsonen aurrean gure jarrera aztertzea.
  • Norberaren jarrera negatiboak identifikatzea, inguruneko norbaiti eragin dioten jakiteko.

 

GARAPENA

Jarduerari ekin baino lehen, irakasleak jardueraren helburuak azalduko ditu, eta pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduei dagokienez errespetuzko giroa sortzearen beharra nabarmenduko du; gogoraraziko du, baita ere, guztiek izan behar dutela beren beharrizan, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko askatasun osoa.

Jarraian, jardueraren eranskinean agertzen diren taula banatuko zaie. Garai historiko bakoitzean emakume eta gizonei esleitutako rol ezberdinak irakurtzen joango dira. Hausnarketarako ariketa bat proposatuko zaie, gaur egun oraindik ere bere horretan dirauten rolak eta jada aldatu direnak bereizteko. Horretarako, bi zutabe egin daitezke arbelean, eta taldeko hausnarketa jaso bertan.

Ariketa amaitutakoan, emakumeak artearen historian izan duen bilakaerari buruzko bideoa ikusiko da: https://www.youtube.com/watch?v=6ocn-E9nasM

Hori osatzeko, artean emakumeei buruzko elkarrizketa hau ikus daiteke, Guerrilla Girls taldea Bilboko Azkuna zentroan egon zenekoa:  https://www.youtube.com/watch?v=fVuSVtXJAKY

Hurrengo jardueran, eranskineko testuan adierazitako garai ezberdinetan gizon eta emakumeek zituzten rolei dagozkien irudiak bilatuko dira Interneten. Hala, hiru edo lauko taldeetan, irudiz betetako testua egingo da. Era berean, garai bakoitzean ezarritako rol horiek apurtu zituzten pertsonak bilatzea gehi dezakegu. Talde bakoitzak egindako lana aurkeztuko du.

 

Amaitzeko, estereotipoen arabera jokatzen ez duten gizon eta emakumeei buruzko eztabaidari ekitea proposatzen da. Horren ardatza izango da gizartearen ezberdintasunari aurre egiteko jarrera, sentimendu eta moduetan. Pertsona bakoitzak garai bakoitzeko edertasun-ereduaren arabera jokatzen ez duten pertsonen aurrean, edo aniztasun sexualaren aurrean duten jarrerari buruz hausnartuko du. Eztabaida gidatzeko, honako galdera hauek proposatzen ditugu:

  • Ezagutzen al duzu inor, ezarritako rolen arabera jokatzen ez duena?
  • Zure ustez, eskola-jazarpenak eta estereotipo eta rolen gaiak ba al dute loturarik?
  • Zein izan da zure jarrera rol horien arabera jokatzen ez duten pertsonen aurrean?
  • Nola uste duzu sentitzen dela gaur egun genero-estereotipo horiekin hausten duen pertsona?

IRAUPENA

Bi saio. Iraupena taldearen araberakoa izango da, baita irakasleak jorratu nahi duenaren araberakoa ere.

BALIABIDEAK

Eranskina: Estereotipoak historian zehar

GEHIAGO SAKONTZEKO:

Bideo hau ikustea: