SEXISMOA AZTERTZEN IKASTEN DUT

SEXISMOAREKIN BUELTAKA

 

 SEXISMOA AZTERTZEN IKASTEN DUT

 

Sexismoaren aurka lan egiteko, lehendabizi, sexismoa existitzen dela ohartu behar gara. Horretarako, ezinbestekoa da errealitate oro genero-ikuspegiarekin aztertzen ikastea. Ikasleek ere ikas dezakete aztertzeko estrategiak edukitzen. Hala, sexismoaren aurrean espiritu kritikoa garatuko dute.

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ,ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

 

HELBURUAK

  • Egoera sexisten aurrean alternatibak bilatzea.
  • Sexismoaren aurka eta horrek pertsonen bizitzetan dituen ondorioen aurka jarrera aktiboa agertzea.

 

GARAPENA

Jardueraren hasieran Sorkunderen bideoa ikusiko da (Emakunde): https://www.youtube.com/watch?v=gRtcPeVWoXc

Bideoa behar bezala ulertu dela jakiteko, eta horren inguruan zalantzarik dagoen argitzeko, eztabaida irekiko da. Bideoaren edukia zer iruditu zaien galdetuko da, eta genero-ikuspegiarekin aztertzen ikastea beharrezkoa dela adieraziko zaie, mezu bat (edozein formatutan aurkeztuta ere) sexista den ala ez jakiteko.

Jarraian, lauko taldeetan, liburu, kontakizun, pelikula, serie edo iragarki batean aztertu beharko genituzkeen gaien zerrenda egiteko proposatuko diegu, aztertutako hori sexista den ala ez jakiteko. Arbelean idatziko dira talde bakoitzaren ondorioak, eta errepasoa egingo da, zerbait ahaztu zaien jakiteko.

Garrantzitsua da honako gai hauek azaleratzea, adibidez:

- Nor da ekintzaren protagonista?

- Zer egiten dute gizon eta emakumeek mezu honetan?

- Etxeko lanak emakumeenak baino ez al dira?

- Zientziak, kirola edo arriskua gizonen kontua baino ez al da?

- Beste pertsonak zaintzea emakumeen lana baino ez al da?

- Emakumeen edertasuna edo gorputza aipatzen al dira?

- Aita eta amaz osatutako familiak agertzen al dira, ala familia-aniztasuna?

- Haurren jostailu edo jolasak ezberdinak al dira sexuaren arabera?

- Estereotipoen arabera jokatzen ez duten pertsonei barre egiten al die?

- Mutil eta neskak kolore ezberdinekin lotzen al dira?

- Neskak maitekorrak, ordenatuak, garbiak, obedienteak al dira?

- Mutilak dinamikoak, oldarkorra, desordenatuak, zikinak al dira?

- Hizkuntzaren erabileran, maskulinoa baino ez al da erabiltzen?

- Lanbideak sexuaren arabera bereizita al daude?

- Emakumeen helburua ezkontzea edo bikotekidea edukitzea al da?

- Gizonak aita zaintzaile lanetan agertzen al dira?

Bideoan ikusi denari buruz adierazitako gaiak eztabaidatu ondoren, beharrezkoa litzateke galdera batzuei tira eta honako hauei erantzutea:

- Egoera horiek gizon eta emakumeen arteko berdintasun-egoerak al dira? Ba al dago desparekotasun eta sexismorik? Zergatik?

Ziur aski, erantzuna honako hau izango da: EZ, sexismoa eta desparekotasuna existitzen dira.

Hori horrela izanik, guztien artean saiatuko gara egoera horiek aldatzeko dauden moduak pentsatzen:

Zer egin dezakegu hori guztia aldatzeko? Zein ondorio ditu gure bizitzetan? Zein alternatiba dugu?

Nola ohartu gertatzen ari denaz?

Irakasleak uste duenean badirela nahikoa irizpide sexismoa aztertzeko, proba egingo du iragarki baten bidez, adibidez: https://www.youtube.com/watch?v=gRtcPeVWoXc bideo honekin beste jarduera oso bat egin daiteke, emakumeen eta gizonen gizarte-rolen inguruan hausnartzeko).

Jarduerari amaiera emateko, gure ikasleei galdetuko diegu zer iruditu zaien jarduera, eta helburuak errepasatuko ditugu, horiek bete diren ala ez jakiteko. Azken tarte hori baliagarria izango zaigu jardueraren ebaluazio txiki bat egiteko, eta ikasleei honako autoebaluazio hau igorriko diegu:

  • Zer da gehien gustatu zaizuna? Zer da gutxien gustatu zaizuna?
  • Zein oztopo izan dituzu jarduera egiteko?
  • Nola sentitu gara jarduera egitean? Zerbait ikasi al dugu?

IRAUPENA

Bi saio. Iraupena taldearen araberakoa izango da, baita irakasleak jorratu nahi duenaren araberakoa ere.

GEHIAGO SAKONTZEKO:

 

ETA, ZER GERTATZEN DA EZ BADUT GENERO-ESTEREOTIPOEN ARABERA JOKATZEN?

SEXISMOAREKIN BUELTAKA

 

 ETA, ZER GERTATZEN DA EZ BADUT GENERO-ESTEREOTIPOEN ARABERA JOKATZEN?

 

Pertsona batzuek ez dutenean genero-estereotipoen arabera jokatzen, eskola-jazarpena pairatzeko aukera gehiago dituzte, “ezberdinak” direlako, gizarteak neska eta mutilei esleitutakoarekin alderatuta. Ez da erraza genero-estereotipoekin haustea, bereziki adin txikienetan. Hori dela eta, beharrezkoa da ikasle guztiek ulertzea zeintzuk diren genero-jazarpena jasaten duen pertsona batek senti ditzakeen emozioak. Horretarako, emozioak eta enpatia jorratu behar dira, berdintasuneranzko bidean, indarkeriak prebenitzeko.

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ; ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

 

HELBURUA

  • Eskola-jazarpena pairatzen duten pertsonekiko enpatia erakustea.
  • Elkartasuna adieraztea, eskola-jazarpena pairatzen duten pertsonekin, orokorrean, eta genero-estereotipoekin hausten dutenekin, zehazki.
  • Genero-estereotipoak desegitea.

 

 

GARAPENA

Taldeko bakoitzari 1 Eranskina banatuko zaio. Bertan, emozioak alfabetikoki daude zerrendatuta. Emozioen izenak ozen irakurriko dira, hitz guztiak ulertzen direla jakiteko, edo hitzen bat argitzea behar den jakiteko. Termino guztiak ulertutakoan, ikasleei galdetuko diegu ea badaukaten zerrendari eransteko beste hitzik; hasierako zerrendara gehituko dira, hala baldin bada.

Jarraian, honako testu hau irakurriko da:

“Jorgek 9 urte dauzka eta ez zaio futbola gustatzen, ezta zalaparta ere. Lasaia da, ikasle fina, eta ez da inoiz inorekin sartzen. Baina Jorgek txikitatik jasaten ditu bere ikaskideen iritziak, bere gorputzaren inguruko iruzkinak entzuten ditu, lodia dela esaten diote, pasilloan bultz egiten diote, Gorputz Hezkuntzan barre egiten diote. Halakoak dira irainak, Jorgek ez duela nahi aldageletan aldatu, eta komunean nor dagoen begiratzen du, sartu aurretik. Eskolara joatea tortura bat da Jorgerentzat, inor ez baita berarekin eseri eta solasean aritzen, irainak baino ez ditu entzuten, hitz txarrak eta gorrotoa. Ez dira denak jazartzen dutenak, baina ez du inork defendatzen, gehienak begira gelditzen dira, barre egin eta isildu egiten dira. Egun okerrena Jorge kamiseta arrosa batekin joan zenean izan zen, barre egin eta denetik esan zioten. Jorgek ez zuen ulertzen nola kolore batek halako zalaparta sor zezakeen. Jorgek ez dakit zer egin, ez du uste berak ezer egin duenik, gertatzen den bakarra da ez zaiola gustatzen mutil gehienei gustatzen zaien horretara jolastea. Asko gustatuko litzaioke futbola ez den beste edozertan aritzea, baina inork ez du nahi berarekin jolastu. Egun batean, atsedenaldian, Saúlekin sartzen ari zirela ikusi zuen. Saúl ikasgelako baxuena da, jolastokian bultz egiten zioten, bokadiloa kendu, bere tamaina eta gorputzaz iseka egiten zioten. Jorgek, berehala, Saúl defendatu behar zuela sentitu zuen, ez zen bidezkoa gertatzen ari zena. Iskanbilaren erdian ipini, ahotsa altxa eta Saúl babeste zuen. Gainerakoak harrituta gelditu ziren Jorge garrasika entzunda, inoiz ez baitzuen inoren aurrean hori egin. Saúl eta bera elkarrekin jolastera joan ziren eta, orduz geroztik, ez dira banantzen, baina gainerakoek ez diete hitz egiten”.

Testu hau abiapuntu hartuta, hainbat jarduera proposatzen dira:

1- Jar zaitez Jorgeren lekuan eta azpimarra ezazu emozioen orrian Jorgek zer sentitzen duen. Talde osoan, azpimarratutako emozioak esango ditugu, eta hori zergatik sentitzen dugun adieraziko dugu. Eta Saúl baldin bazina, zer?

2- Egin ariketa bera, beste kolore batekin, baina eraso egiten dioten pertsonen azalean ipinita. Hirugarren kolore baten bidez, zuzenean eraso egiten ez duten horien kasuan, begira gelditu eta beren isiltasunari esker konplize direnen kasuan.

3- Launaka, Jorgeren jazarpenaren eta genero-estereotipoen arteko loturari buruz hausnartzea: zergatik da “ezberdina” Jorge? Jazartzen duten horiek, nolakoa uste dute izan beharko lukeela? Zergatik da hori jazartzeko arrazoia?

Amaitzeko, eztabaida txiki bati ekingo zaio, talde bakoitzak ateratako ondorioak azaltzeko. Gomendagarria litzateke, jarduera amaieran, taldeko adierazpen bat egitea, Jorgeren moduko egoerak ekiditeko zer egin dezakegun azaltzeko.

 

IRAUPENA

2 saio. Iraupena taldearen araberakoa izango da, baita irakasleak jorratu nahi duenaren araberakoa ere.

 

BALIABIDEAK

ERANSKINA: Emozioen zerrenda

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

Bideo hau ikustea:

Acoso de género: https://www.youtube.com/watch?v=MXt3NFvL1bY&pbjreload=10

ANEXO: Lista de emociones y sentimientos

EGIA ALA GEZURRA

SEXISMOAREKIN BUELTAKA

 

 EGIA ALA GEZURRA

 

Txikitatik jaso ditugun mezu asko iragazki kritikorik gabe onartu ditugu, eta ideia horiek horrela direla uste dugu, hala izan direlako beti eta hala ikasi ditugulako. Hori dela eta, beharrezkoa da ikasleengan espiritu kritikoa sustatzea, jasotzen ditugun mezuak behar bezala aztertu eta horiek egia diren ala ez jakiteko.

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

 

HELBURUA

  • Gizarte-eremu guztietatik jasotzen ditugun mezu sexisten aurrean alternatibak proposatzea.
  • Sexismoaren aurrean espiritu kritikoa agertzea.
  • Ikasgelako jardueretan partaidetza aktiboa izatea.

GARAPENA

Jarduerari ekin baino lehen, irakasleak jardueraren helburuak azalduko ditu, eta pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduei dagokienez errespetuzko giroa sortzearen beharra nabarmenduko du; gogoraraziko du, baita ere, guztiek izan behar dutela beren beharrizan, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko askatasun osoa.

Jarraian, ikasgelako mahai eta aulkiak baztertu egingo dira, edo tartean altzaririk ez duen gela bat erabiliko dugu. Zoruan, gela bi zatitan banatzeko marra bat marraztuko dugu tizaren bidez. Irakasleak esaldi bat irakurriko du, eta esaldiarekin ados dagoen ikaslea marraren alde batean ipiniko da; ados ez dagoena beste aldean kokatuko da. Bi aldeetan jarrita daudela, norbaiti eskatuko zaio azal dezan toki horretan ipintzearen arrazoia, eta esaldiari buruzko eztabaida txiki bati ekingo zaio. Hitz egiten amaitutakoan, aldez aldatzeko aukera emango zaio, nahi duenari.

Esaldiak errazak izan behar dira, eta jasotzen ditugun mezuetatik ateratakoak. Eremu anitzetakoak eta bizitza osoan zehar entzun ditugunak, pertsonen artean transmisio sexista ahalbidetu dutenak. Irakasle bakoitzak hauta ditzake esan nahi dituen esaldiak. Jarraian, adibide batzuk dituzu:

- Neskak okerragoak dira kiroletan, ez dutelako horretarako gaitasunik.

- Lanbide batzuk gizonentzat bakarrik dira.

- Etxea zaintzea: janaria prestatu, plantxatu, platerak garbitu, etab. emakumeen lana da, hobeto egiten dutelako.

- Kolore arrosa neskena da.

- Norbaitek jotzen bazaitu, zuk ere jo ezazu.

- Mutilak neskak baino basatiagoak dira, hala jaio zirelako.

- Neskak hobeak dira hizkuntzetan, eta mutilak zientzia eta matematiketan.

- Emakumeek gaizki gidatzen dute.

- Familia izateko, ama eta aita izan behar ditu.

- Homosexualak gaixo daude, edo arraroak dira.

- Nesken eta mutilen jostailuak daude.

- Neskak mutilak baino ikastunagoak dira, gehiago ahalegintzen direlako.

- Mutilek ez dute neskek bezainbeste zaindu behar beren gorputza.

- Bizitzan arrakasta izatea diru asko edukitzea da.

- Neskak kursiak dira, eta mutilak oldarkorrak.

Amaitzeko, estereotipoen arabera jokatzen ez duten gizon eta emakumeei buruzko eztabaidari ekitea proposatzen da. Horren ardatza izango da gizartearen ezberdintasunari aurre egiteko jarrera, sentimendu eta moduetan. Pertsona bakoitzak garai bakoitzeko edertasun-ereduaren arabera jokatzen ez duten pertsonen aurrean, edo aniztasun sexualaren aurrean duten jarrerari buruz hausnartuko du. Eztabaida gidatzeko, honako galdera hauek proposatzen ditugu:

- Ezagutzen al duzu inor, ezarritako rolen arabera jokatzen ez duena?

- Zure ustez, eskola-jazarpenak eta estereotipo eta rolen gaiak ba al dute loturarik?

- Zein izan da zure jarrera rol horien arabera jokatzen ez duten pertsonen aurrean?

- Nola uste duzu sentitzen dela gaur egun genero-estereotipo horiekin hausten duen pertsona?

- Zer egin dezakegu egoera horien aurrean? Nola egin?

 

IRAUPENA

Bi saio. Iraupena taldearen araberakoa izango da, baita irakasleak jorratu nahi duenaren araberakoa ere.

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

Bideo hau ikustea: