ESPAZIOAK IKASTETXEKO ESPAZIOAK ETA ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK ETA JARDUERA OSAGARRIAK. HAUR HEZKUNTZA
Ikastetxeko espazio guztiak izan daitezke une jakinetan baliabide, ikastetxeko une guztiak baitira hezigarriak. Horregatik, espazio eta une guztiak erabil daitezke hezkidetza sustatzeko.
Espazioak elkarbizitza-espazio dira, eta elkarbizitza horri gizonen eta emakumeen arteko berdintasunetik heldu behar zaio. Horregatik, betiko legez, lehen urratsa espazio horien erabilera eta diseinua behatzea da.
Izan ere, posible da ikastetxeko arkitekturari genero-ikuspegitik erreparatzea; edo gutxienez, daukagunaren analisia egin dezakegu horren gainean jardun eta espazioen erabilera hobetzeko proposamenak egiteko, hezkidetza sustatze aldera. Helburua ez da soilik ikasle guztien interesetara egokituko diren espazio erakargarriak egitea. Horrez gain, espazio horien erabilerak eta kudeaketak erraztu egin behar du neskak eta mutilak modu eraikitzaile eta osasungarrian aritzea elkarreraginean. Izan ere, aintzat hartu behar da familiartea eta gero, eskolako espazioak direla herritar guztien bigarren sozializazio-eremurik garrantzitsuenak.
Era berean, genero-ikuspegia jarduera osagarrien eta eskolaz kanpoko jardueren plangintzetan ere jaso beharko litzateke, eta estereotipo sexisten eta gizonen eta emakumeen arteko desberdinkeriaren aurka borrokatzea izan beharko litzakete jarduera horien lan-helburuetako bat.
Modu horretan, benetan zeharka helduko litzaioke hezkidetzari, eta, orduan, aukera legoke izaera hezkidea duen ikastetxe bati buruz hitz egiteko.
Espazioak, jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak ikasleekin batera landu daitezke; horrela, berdintasunaren ikuspegitik egin daitezkeen hobekuntzez kontzientziatuko ditugu, eta trukean beren ideiak, iritziak eta ekarpenak jaso, prozesu osoa hezkidetzan oinarrituta egon dadin.
Gauzak horrela egiten badira, berdintasunaren transmisioa jasotzeaz gain, ikasleak parte-hartzaile aktibo izango dira hezkidetzaren alde egiten den lan horretan, eta berdintasunaren aldeko aktibista bihurtuko dira.
Helburuak
-
Ikastetxeko espazioen diseinua eta erabilera genero-ikuspegitik analizatzea.
-
Espazioak hezkidetzarako espazio bihurtzeko egin daitezkeen balizko hobekuntzak planifikatzea.
-
Eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien plangintza genero-ikuspegitik analizatzea.
-
Eskolaz kanpoko jarduerek eta jarduera osagarriek estereotipo sexisten aurkako lanketak egiteko ematen dituzten aukerak aztertzea.
-
Hezkuntza-komunitatearen lankidetza integratzea izaera hezkidea duen ikastetxe bat lortzera bideratutako hobekuntzetan.
-
Ikastetxeko espazio komunak partekatzea eta espazio horiez gozatzea
Lorpen adierazleak
-
Ikastetxeko espazioen diseinua aztertzea, neskek eta mutilek nola erabiltzen dituzten aintzat hartuta.
-
Ikastetxeko espazioen erabileran dauden desberdinkeria-egoerak hautematea.
-
Espazioen erabilera ekitatiboa hobetzeko ekarpenak egitea.
-
Jolastokiaren erabilera ekitatiboaz gozatzea.
-
Behar duenari laguntza eskaintzea
-
Aktiboki parte hartzea jolastokiaren diseinu eta/edo erabilera berrian.
-
Espazioen erabilera ekitatiboa hobetzeko ekarpenak egitea
Ebaluazio-irizpideak
-
Analisia
-
Pentsamendu kritikoa
-
Parte-hartze aktiboa
-
Konpromisoa
-
Berdintasuna
-
Errespetua
Jarduerak
- Erlearen arnasketa
- Gure ikastetxeko jolastokiak behatzen ditugu (Irakasleak)
- Gure jolas-ordu berdinzalea (Ikasleak)
- Jolastokiak egiteko modu gehiago (Hezkuntza-komunitatea)
- Gure desirak proiektatzen ditugu (Ikasleak)
- Gure jolastokia deskubritzen dugu (Ikasleak)
- Berdintasuna eskolaz kanpoko jardueretan eta jarduera osagarrietan (Hezkuntza-komunitatea)
- Berdintasunaren aldeko ginkana
- Proiektuaren ordua da
- Ikastetxeko espazioak eta eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak.