4. Gatazken eraldaketa baketsua, hezkidetzako elkarbizitzarako proiektuen bidez
Elkarbizitzan genero-ikuspegia aplikatzea oinarrizkoa da indarkeria sexistari aurre hartzeko, indarkeria hori edozein delarik ere. Elkarbizitza positiboaren oinarria hezkidetza-plangintza behar du izan, hau da, errespetuan eta berdintasunezko harremanetan oinarritutako elkarbizitza behar du izan. Hezkidetzak harremanetan indarkeria prebenitzeko baliabideak, estrategiak eta ezaguera eskaintzen ditu. Harremanak aztertzean, estereotipo maskulino eta femeninoekin lotutako nortasun-eraikuntzekin zuzenean lotutako jarrerak, rolak, pentsamenduak, emozioak edota balioak daudela ikus daiteke. Maiz, estereotipo horiei erantzuten ez dieten pertsonak zigortu egiten dira, eta eskola-jazarpena ere paira dezakete.
Elkarbizitza positiboaren oinarria pertsonen arteko zaintza da, genero-estereotiporik gabekoa, tratu txarrak prebenitzeko tratu ona, bazterketaren aurrean talde-kohesioa, berdintasunezko lidergoak indartsuenaren tiranien aurrean… Berdintasuna eta hezkidetza oinarri hartuta eraikiko ditugu elkarbizitza baketsua, berdintasunezkoa eta enpatikoa lortzeko ikastetxeak.