EMAKUMEEN JAKINTZA ETA HAIEN EKARPEN SOZIAL ETA HISTORIKOA INTEGRATZEA: HAUR HEZKUNTZA

Emakumeek humanitatearen historian zehar esparru guztietan egin dituzten ekarpenak ikusezin bihurtzea da historian zehar izan den gabezia handienetariko bat, eta gaur egun, gure kulturak, oro har, eta ikasgelako materialek eta testuliburuek, bereziki, badute oraindik ere gabezia hori. Gure kulturan androzentrismoa nagusitu da, eta hutsune bat sortu du emakumeen lana ezagutzeari eta aitortzeari dagokionez.

 

Helburuak

  • Besteak beste, kulturaren eta kirolaren esparru ezberdinetan gizonen eta emakumeen presentzia orekatua —kopuruan zein egitekoetan— erakusten duten testuak, ipuinak, abestiak eta abar aukeratzea.
  • Emakumeek historian zehar egindako ekarpen sozial eta historikoa ikusgai jartzea.
  • Album irudidunen bidez, emakume handiak ezagutzen eta beren ekarpen sozial eta historikoa aitortzen hastea.
  • Kideen ekarpenak aitortzen eta baloratzen ikastea.

 

Lorpen adierazleak

  • Ipuin eta testuetan emakumeen gabezia dagoela identifikatzen du.
  • Hezkidetzako ipuinak idazten dituzten emakumeak ezagutzen ditu.
  • Ezagutzen ditu kirolean, musikan eta pinturan diharduten emakumeak eta beren ekarpenak.
  • Aldaketak egiten ari da emakumeen eta gizonen rol tradizionalen aurrean.
  • Ikasgelan, parte-hartze aktiboa du gai honen inguruan egiten diren jardueretan.
  • Ikasgelan, errespetuzko jarrera du ikaskideekiko.
  • Gai da ipuinetan sexismoa identifikatzeko.
  • Espektatiba handiagoak ditu emakumeek eta gizonek izan ditzaketen lanbideei dagokienez.

 

Ebaluazio irizpieak

  • Análisis
  • Pensamiento crítico
  • Participación activa
  • Compromiso
  • Igualdad
  • Respeto

 

 

Jarduerak

Sintonia unea

  • Erlaxatu egingo gara.

Non daude emakumeak?

  • Ezagutzen ditut emakumeak...
  • Berdintasuna kontatu egiten da
  • Margotu beren obrak: emakume margolariak

Aurkitu eta imitatu egiten ditugu

  • Kontadazu zure ipuina
  • Kirolak berdintasunean
  • Nor da nor?

Ahaldunduak

  • Nagusitan hau izan nahiko genuke...
  • Gure liburutegia

Autoebaluazioa

  • Emakumeen jakintza eta haien ekarpen sozial eta historikoa integratzen.