JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA
Jarraipena eta ebaluazioa
Plan hau 2018-2019 eta 2022-2023 ikasturteen artean garatuko da. Ebaluazioa eta jarraipena oinarrituko dira, aurretik definitutako adierazleetatik abiatuta, ekintzak garatzen ESKU-HARTZEN duten eragileek emandako informazioaren bilketan. Bildutako informazioa askotarikoa izango da (parte-hartze datuak, jarduketa kopurua, balioespen kualitatiboak...) eta Planaren eragina balioestea ahalbidetzen duten ikerketetan eta txostenetan ere oinarritu ahal izango da.
Halaber, II. Planaren jarraipena egiteko sortutako batzordeak mantentzea egoki ikusten da.
Jarraipen Batzordea
- Hezkuntza Sailburuordetza.
- Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza.
- Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza.
- ISEI-IVEI Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Euskal Erakundearen Zuzendaritza.
- Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza.
- Ikuskaritza Nagusia.
- Emakundeko Idazkari Nagusia.
- Euskadiko Eskola Kontseiluko Lehendakaria.
Funtzioak
- Plana abian jartzen dela eta garatzen dela bermatzea.
- Esku hartzeko eta ebaluatzeko estrategiak ezartzea.
- Amaierako txostena zabaltzea.
Bilerak
Batzorde hori ikasturte bakoitzean 2 aldiz gutxienez bilduko da. Bilera bat ikasturtearen hasieran, ikasturtean egingo diren jarduerak planifikatzeko, eta beste bilera bat ikasturtearen amaieran, urteko plangintza ebaluatzeko. Bertan, aurreikusitako helburuak lortzen ari diren neurtuko da eta egin beharreko aldaketak erabakiko dira.
- Batzorde Teknikoa
- Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza.
- Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako teknikaria.
- Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzako teknikaria: Langileriaren hornikuntza-zerbitzua.
- Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzako teknikaria.
- Berritzeguneak Laguntza Zerbitzuak: Nagusia eta zonakakoak.
- Hezkuntzako Ikuskapen Nagusia.
- ISEI – IVEI.
- Emakunde.
- Euskadiko Eskola Kontseilua.
Funtzioak
- Gauzatu beharreko jarduketen planifikazio-zirriborro bat egitea urtero.
- Jarduketen jarraipena egitea eta behar diren zuzentzeko eta hobetzeko tresnak proposatzea.
- Informazioa jasotzea, Planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko.
- Jarraipenari, ebaluazioari eta hobekuntza-proposamenei buruzko txostenak egitea, jarraipen-batzorderako.
- II. Plana ezartzean lortutako emaitzei buruzko txostena egitea.
Dagozkion funtzioak errazago betetzeko, Batzorde Teknikoak honako hauek osatutako teknikarien lantalde bat eratuko du:
- Berrikuntza Zuzendaritzako teknikaria
- Emakundeko berdintasuneko teknikaria
- Hezkuntza Saileko berdintasuneko teknikaria
- Berritzegune Nagusiko hezkidetzako arduraduna
- Zonako bi Berritzegunetako hezkidetzako erreferenteak
- Hezkuntzako Ikuskaritzako hezkidetzako arduraduna
KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA
Komunikazio-estrategia
II. Plana diseinatzea, ezartzea eta ebaluatzea, Hezkuntza-administrazioak bere gain hartu behar duen erantzukizuna izateaz gain, Administrazioak Berritzeguneen, Hezkuntzako Ikuskaritzaren, irakasleen, familien eta ikasleen konpromisoa behar du. Plan honek arrakasta izateko, hezkuntza-komunitate guztiak parte hartu behar du.Hortaz, ezinbestekoa da, hezkuntza-komunitateak batetik, planaren garapenaren gaineko informazio zuzena izatea, eta, bestetik, informazioa trukatzeko bideak izatea eta zein asmo, erronka eta aurrerapen dauden ezagutzea.
Zentzu horretan, hezkidetzako eskola bat lortzeko Sailak eskuratzen dituen konpromisoak sozializatzea ahalbidetuko duen komunikazio egokia beharko du planak. Komunikazio-plan hori gauzatzeko hiru une garrantzitsu egongo dira: komunikazioa, plana onartzeko fasean, komunikazioa, plana ezartzeko fasean eta amaierako fasean, planaren ezartze-maila eta honek hezkuntza-komunitatean duen eragina jakinarazteko.
Horretarako hainbat jarduketa aurreikusten dira:
Komunikazio-estrategiaren barruan egin beharreko jarduketak:
Jarduketak onarpen-fasean
- II. Plana Aurkezteko Jardunaldia: “EAEko hezkuntza-sistemarako II. Hezkidetza Plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean”
- Etxean tratu txarrak eta sexu-indarkeria jasaten dituzten emakumeei emandako laguntza hobetzeko Erakunde arteko II. Hitzarmena Batzorde Teknikoan eta Jarraipen Batzordean aurkeztea.
- Plana Sailaren web-orrian argitaratzea
- Plana ikastetxeetan zabaltzea hainbat material idatziren bitartez
Jarduketak ezarpen-fasean
- Zonako Berritzeguneen aholkularitzaren bidez II. Plana —“EAEko hezkuntza-sistemarako II. Hezkidetza Plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean”— ezartzeko prestakuntza
- Ezarpenari buruzko emaitza azpimarragarrienak Batzorde Teknikoari eta Jarraipen Batzordeari aldizka jakinaraztea
- Urtero lortutako emaitza nagusiak ikastetxeei jakinaraztea
Planaren indarraldia amaitu ondorengo jarduketak
- II. Plana —“EAEko hezkuntza-sistemarako II. Hezkidetza Plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean”— ezarriz lortutako emaitzei buruzko txosten bat prestatzea eta hedatzea
BALIABIDEAK
Euskal hezkuntza-sistemarako II. Hezkidetza Plana, berdintasunerako eta tratu onerako bidean finkatzeko, honako baliabide hauek behar dira:
- Prestakuntza ahalbidetzea 1.1. helburu zehatzarekin zerikusia duten ekintzetan.
- Prestakuntza emango dute, batez ere, Berritzeguneetako langileek (mintegiak, ponentziak, ikastaroak, jardunaldiak …), hainbat erakundek (Prest-Gara eskaintza) eta UPV/EHUk.
- Ikastetxeetan hezkidetza-planak egiteko, ezartzeko eta horien jarraipena egiteko (2.3 helburu estrategikoa) laguntza-zerbitzuen (Berritzeguneak) aholkularitza ahalbidetzea.
- Ikastetxeei laguntzeko orientabideak, materialak, baliabideak eta abar prestatzea, beren dokumentuak, praktikak … berrikusi eta eguneratzeko genero-ikuspuntutik eta hezkidetza-planak garatzen lagunduko dieten erabakiak hartzeko. (2.1 eta 3.1 helburu estrategikoa).
Zonako Berritzeguneetako kideak, Berritzegune Nagusiko kideak, Ikuskaritzako kideak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuneko Teknikaria – hezkuntza esparrua – eta EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea izango dira, gehienbat, material horiek egingo dituztenak. Era berean, sailetik kanpoko espezialistek egiteko aukera ere aurreikusten da.
- Ikastetxeak baliabidez hornitzea hezkidetzaren eta genero-indarkeriaren prebentzioaren arloko lana garatzeko (2.3. helburu estrategikoa, 29. eta 30. ekintzak).