1. Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean

Honako hau litzateke hezkidetzaren lehenengo zutabea, erabat zeharkatzen baititu gainerakoak. Ikasgelan berdintasuna lantzeko oinarria da. Genero-ikuspegia modu kritikoan landuta baino ezingo dugu onartu genero-arrazoigatiko desparekotasunak daudela.

Horretarako, genero-ikuspegitik egindako analisia funtsezko estrategia da, sexismoa hezkuntza-sisteman eta, beraz, gizarte osoan errotik kentzeko. Estereotipoz beteriko hezkuntzan pentsamendu kritikoa duten irakasleak behar ditugu; hezkuntza hori gure historia pertsonaletan jaso eta gure ikasleei helarazten jarraitzen dugu.