EGUNGO EGOERA DIAGNOSTIKOA
Emakume eta gizonen berdintasuna
Berdintasuna bermatzeko eta, hezkuntza-eremuan ere, emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko eta harekin amaitzeko legeak, planak eta erakunde-programak daude.
Bestalde, emakumeek lan-merkatuan gehiago parte hartzeak, hezkuntza-maila guztietan eta kulturan sarbidea izateak eta bizitza publikoaren beste eremu batzuetan ere sarbidea izateak pentsarazten digu emakume eta gizonen berdintasunaren alde urrats garrantzitsuak ematen ari garela.
Hala ere, azterlan askok eta eguneroko ebidentziak gero eta argiago uzten dute oraindik bidea dagoela egiteko, berdintasunerako bidean, eta bizitza-proiektuek generoari lotuta jarraitzen dutela.
Enpleguari buruzko datuek, soldata-arrakalari4 buruzkoek, emakumeek ekonomia-, kultura-, zientzia-arloetako erabakien eremuetan duten presentzia baxuari buruzkoek, partaidetza soziopolitiko baxuaren datuek, etxeko eta zaintzako lanaren inguruan dagoen banaketa desorekatuari buruzkoek, emakumeen aurka baliatzen den indarkeriari buruzkoek, pobreziari buruzkoek eta beste hainbatek erakusten dute, oraindik ere, defizit soziala dagoela berdintasunaren arloan. Gainera, azterlanek ohartarazten dute balio sexistek gazteenen artean irauten dutela eta, sarritan, konturatu gabe gertatzen direla.
Hezkuntza-eremuan ere, emakume eta gizonen aukera-berdintasuna lortu dela antzematen da. Ideia hori sendotu egiten da nesken emaitzak handiagoak direla ikustean, etapa guztietan beren eskola-errendimendua ho- bea dela eta eskolan porrot egiteko eta hura uzteko tasa txikiagoa dela ikustean.
Horrela, 2016-2017 ikasturtean, 18 eta 24 urte bitartean EAEn hezkuntza eta prestakuntza goizetik utzi zuten pertsonen ehunekoa % 75 koa izan zen (Europar Batasunean, EB-28n, % 10,6koa), baina neskak batez besteko horren azpitik izan ziren, 2,9 puntu azpitik (% 5) eta emakumeen tasa mutilena baino nabarmen txikiagoa izan zen (% 10,7)6.Gainera, hezkuntza-maila guztietan, emakumezko ikasleek gizonezkoen errepikatze-tasa baino baxuagoa dute. Unibertsitatera sartzeko probak gainditu zituzten emakumeen ehunekoa 2016an handiagoa izan zen lurralde historiko guztietan, eta emakumeen batez besteko nota gizonena baino pixka bat altuagoa izan zen (0,3 puntuko aldea).
Baina datu batzuek badirudi genero-eredu batzuk uzten dituztela agerian errendimenduan, zenbait gaitasuni dagokienez. PISA programaren azken emaitzekin bat etorriz, neskek mutilek baino puntuazio hobea lortu dute irakurmenean, baina kontrakoa gertatzen da zientzia-gaitasunean eta matematika-gaitasunean8, eta horrek, gerora, eragina du prestakuntza-ibilbidea hautatzean.
Zenbait prestakuntza-ibilbide hautatzean, berdintasuna inolaz ere ekarriko ez duen errealitatea antzematen da, non aurrerapenak txikiak izaten ari baitira. Oraindik ez da hainbeste emakume sartzen zientzia- eta teknologia-espezialitateetan, eta gizonek jarraitzen dute gehiengoa izaten tradizioan gizonezko adartzat jo izan direnetan; horrela, bada, beste eremu batzuetan duten presentzia minimoa da.
Era berean, diferentziazio horrek jarraitzen du DBH amaitu ondoren; bertan, emakume gazteek partaidetza handiagoa dute Batxilergoan eta Unibertsitatean (2015-2016 ikasturtean neskak unibertsitateko ikasleen %52,7 izan ziren), eta gizon gazteek partaidetza handiagoa dute Maila Ertaineko Lanbide Heziketan (ikasturte horretan mutilak % 65,4 izan ziren) eta Goi Mailako Lanbide Heziketan (emakumeen presentzia baxuagoa izan zen, % 37,6koa).
Era berean, Batxilergoan10 mutilek batik bat Zientzien modalitatea aukeratzen dute (mutilak 2013-2014 ikasturtean 2. mailako ikasle guztien %54 izan ziren); neskak gehiengoa dira Giza Zientzien eta Gizarte Zientzien modalitateekin lotura duten aukeretan (%59,6).
Aukera horiek baldintzatu egiten dituzte ondoren unibertsitate-graduak eta Lanbide Heziketako prestakuntza- zikloak aukeratzeko orduan, eta, horrela, arlo batzuetan emakumeen edo gizonen nagusitasunak nabarmena izaten jarraitzen du.2015-2016 ikasturtean, lau lanbide-arlok (Ostalaritza eta Turismoa, Kimika, Merkataritza eta Marketina eta Arte Grafikoak), Goi Mailako LHko ikasle guztien %13,7 izan zutenek, emakumezko eta gizonezko ikasle-proportzio orekatua izan zuten.
Arreta berezia eskaini behar zaio genero-arrakalari eremu teknologikoan. Esaterako, 2015-2016 ikasturtean, Ingeniaritza eta Arkitektura arloko unibertsitate-ikasleen % 71,8 mutila izan zen eta Elektrizitatea eta Elektronika, Mantentze-lanak eta ekoizpenerako Zerbitzuak, Informatika eta Komunikazioak arloetan matrikulatutako Goi Mailako Graduko Lanbide Heziketako ikasleen % 80 ere mutila izan zen. Urte horretan bertan, ordea, Haur Hezkuntzako, Erizaintzako eta Gizarte Laneko graduetan % 12,4, % 17,1 eta % 23,5 baino ez zen izan mutila, hurrenez hurren, matrikulatutako pertsonetan12.
Datu horiek ezagueraren dimentsioan EAEn arrakala handiena duen Genero Berdintasunaren Indizeko13 osa- gaietako batekin daude lotuta: “ikasketa-eremuaren araberako bereizketa”. XI. Legegintzaldirako Gobernu Pla- nean14, herrialdeko helburu gisa EAEko emakume eta gizonen artean Europako beste herrialde batzuen aldean dauden desparekotasunak neurtzen dituen indize horren posizioa hobetzea ezartzen da. 2015eko datuen ara- bera, gure erkidegoaren indizea Suediaren, Danimarkaren, Finlandiaren, Herbehereen, Frantziaren, Erresuma Batuaren, Belgikaren eta Irlandaren atzetik dago, baina Europar Batasuneko gainerako 20 kideen aurretik, bai eta Europako batez bestekoaren aurretik ere.
Emakundek 2016an argitaratu zuen azterlan batek15 dakar ikasleek diotela ikasketetarako hautaketa berei- zi horren arrazoia dela pertsona bakoitza libre dela gustuko duen titulazioa edo zaletasunaren araberakoa aukeratzeko. Azterlan horretan kontsultatu ziren hamar ikasletik zortzik baino pixka bat gehiagok uste dute emakumeek gizonen aukera berak dituztela titulazio bat aukeratzeko orduan eta, beraz, aukera-berdintasunean oinarritutako erabakia dela.
Hala ere, ikerketa askok erakusten dute lanbide teknologiko bat emakume gutxiagok aukeratzen dutela eta mundu zientifikoan/teknikoan emakume gutxiagok lan egiten dutela, eremu horretan emakumeak gizonak baino gutxiago ahalduntzen, aitortzen eta sustatzen dituzten motibo sozial, kultural eta hezkuntzakoengatik (estereotipoak, sozializazio-prozesuak, genero-rolak, ezkutuko matxismoak…), eta ez gaikuntza gutxiago eta zaletasun gutxiago edo jarduera gutxiago dutelako.
Hori horrela, emakumeek goi-mailako hezkuntzan duten partaidetza handienak eta ikasketen bereizketak lan-merkatuan sartzeko eta parte hartzeko baldintzak zehazten dituzte.2016ko datuen arabera, EAEn enplegua zuten emakumeen % 17,1ek bere prestakuntza-mailatik beherako postua betetzen zuen, eta gain trebakuntzari dagokionez dagoen desoreka hori ehuneko 4 handiagoa da enplegua duten gizonena baino.
Emakumeen okupazio-tasa dela eta, gizonen tasatik 8,5 puntu beherago egoten jarraitzen du eta lanaldi partzialeko enpleguaren % 75,7 emakumeek betetzen dute, beraiek baitira ekoizpen- eta ugalketa-lana uztartzeko ezarritako neurriak gehien erabiltzen dituztenak.
Nahiz eta azken bi hamarkadetan emakumeen pisu erlatiboak sektore guztietan gora egin duen, lan-merka- tuan bereizketa horizontalak jarraitzen du, eta emakumeen batez besteko errenta pertsonala gizonena baino ia 10.000€ baxuagoa da; alde hori adin guztietan ikusten da, eta ikasketa-maila gorabehera.
Emakumeen aurkako indarkeria
Indarkeria gizon batzuek baliatzen dute emakumeen kontra, emakumeak izateagatik baino ez, eta hainbat modutara esaten zaio: indarkeria sexista, genero-indarkeria edo emakumeen aurkako indarkeria. Gizonek emakumeen gainean botere-sistema asimetrikoa dutela ulertzen dutelako gertatzen da, generoan oinarritu- tako bereizketa eragiten duena. Horrela, dokumentu honetan, aurrerantzean, emakumeen aurkako indarkeria terminoa erabiliko dugu, fenomeno hori aipatzean.
II. Plan honek emakumeen aurkako indarkeriatzat jotzen ditu emakumeentzat kalte edo sufrimendu fisikoak, sexualak, psikologikoak edo ekonomikoak ekar ditzaketen genero-indarkeriazko ekintza guztiak, ekintza ho- riek gauzatzeko mehatxuak, derrigortzea edo askatasunaz nahierara gabetzea barne, bizitza publikoan zein pribatuan. Hori guztia, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legeak (otsailaren 18ko 4/2005 Legea) eta EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planak egiten duen definizioarekin bat etorriz eta emaku- meen aurkako indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren aurkako prebentzioari eta borrokari buruzko Europako Kontseiluaren 2011ko maiatzaren 11ko Hitzarmenari jarraikiz ( emakumeen aurkako indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren aurkako prebentzioari eta borrokari buruzko Europako Kontseiluaren Hitzarmena edo Istanbule- ko Hitzarmena20).
Gainera, emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpentzat jotzen ditu bikotekideak edo bikotekide ohiak gau- zatutako indarkeria, emakume eta neskatoen aurkako eta edozein eremutako sexu-indarkeria, sexu-abusua, sexu-erasoa eta sexu-jazarpena barne, emakume eta neskatoen salerosketa, sexu-esplotazioa, emakumeen genitalen mutilazioa, feminizidioa, ezkontza goiztiarra, itundutako edo derrigortutako ezkontza eta emakumeen osotasuna edo askatasuna kaltetzen duen edozein indarkeria-mota eta EAEri dagokion araudian aurreikusitako edozein.
Biztanle gazteenak kontuan hartuta, dauzkagun azken datuak eta egindako azterlanak aintzat hartuta, asko geratzen da emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko testuingurua izateko.
2017an21, EAEn, Ertzaintzak 2.905 emakume erregistratu zituen bikotekidearen edo bikotekide ohiaren era- soaren biktima gisa, beste 804 emakume beren familiako beste gizonen baten indarkeriaren biktima gisa eta 311 emakume familia-eremutik kanpoko sexu-indarkeriaren biktima gisa. Guztira, emakumeen aurkako indarkeriaren biktima diren 4.020 emakume urtebeteko epean (aurreko urtean baino 246 emakume gehiago).
Biktimen adina aintzat hartzen bada, esan behar da indarkeria-mota horrek adin guztietako emakumeetan duela eragina, gazteenak barne. 2017an indarkeria jasan zuten emakumeen %36,78k 30 urte edo gutxiago zituen, eta biktimen ia %10 18 urtetik beherako neskatoa zen.
2017an, emakume gazteenek jasandako indarkeria-mota nagusia familia-indarkeria izan da (14 urtetik behe- rako biktima adingabeen %68,4 eta 14 eta 17 urte bitartean dituztenen %32,7), eta, ondoren, sexu-indarkeria (indarkeriaren biktimen kasuen %31 14 urtetik beherakoa da eta %35,8 14 eta 17 urte bitartekoa).Bestalde, bi- kotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeriaren biktimen %33,5ek 30 urte edo gutxiago zuen, eta nabarmentzekoa da 14 eta 17 urte bitarteko biktima nerabeen %31,4k bikotekidearen edo bikotekide ohiaren erasoa ja- san zuela 2017an. Gainera, aipatu behar da emakumeen kontrako indarkeriak eraildako emakumeen %21,43k 30 urte edo gutxiago zuela.
Erasotzaileak direla eta, horietako asko gazteak dira. Garrantzitsua da nabarmentzea indarkeria gauzatu duten hamar gizonetik hiruk (%30) gehienez 30 urte dituztela, eta zehazki adingabea erasotzaile guztien %3,77 dela (%2,76 2016an).
Erasotzaile gazteenek presentzia berezia dute familia-indarkeriaren eta familia-eremutik kanpoko sexu-indarkeriaren kasuetan:
• Familia-indarkeriaren erasotzaileen artean, 18 urtetik beherakoa %12,61 izan zen.
• Bikotetik kanpoko sexu-indarkeriaren erasotzaileen artean, adingabea %12,98 izan zen eta 30 urtetik beherakoa %52,40.
• Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeriaren erasotzaileen %59,10ek 31 eta 50 urte bitartean zuen eta 30 urteko edo gutxiagoko taldea %26,22 izan zen (2016koa baino ehuneko pixka bat handiagoa, ordukoa %23,24 izan zen).
Arriskuan eta ahultasun bereziko egoeran dauden kolektiboak
Bereziki garrantzitsua da garaiz detektatzea arriskuan dauden kolektiboetan, besteak beste emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen seme-alabetan, hezkuntza-premia bereziak dituzten ume eta nerabeetan eta emakumeen genitalen mutilazioaren arriskuan dauden nesketan eragina izaten ari den indarkeria.
Egungo legeriak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen seme-alabak ere indarkeria horren zuzeneko biktimatzat jotzen ditu eta, hori horrela, Emakunderen 2017ko Txostenak dakar bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria jasaten duten emakumeen seme-alaba adingabeak ere biktima direla. Sarri- tan manipulatzen dira emakumearen gaineko kontrol horretan, eta etxean indarkeriaren eraginpean egoteak dakartzan ondorio larriak ere jasaten dituzte. Estatuko makroinkestak22 egiaztatzen du ohikoa dela seme-alabak indarkeria-egoeren lekuko izatea, zehazki indarkeria fisikoa eta/edo sexuala eta/edo bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako beldurra jasan duten eta indarkeriazko gertakarien unean seme-alabak zituzten emakumeen % 63,6k dio seme-alabek indarkeria-egoeraren bat ikusi edo entzun zutela (eta, kasu gehienetan, % 92,5ean, seme-alabak adingabeak zirenean gertatu zen).
Gainera, seme-alaba adingabeak kasu askotan indarkeria-egoeraren bat ikusi edo entzuteaz gainera, sarritan (kasuen % 64,2) seme-alaba horiek zuzenean jasaten dituzte erasoak.
2013an Espainiako Estatuan guztira 6 adingabe biktima hil ziren, 2014an 4, 2015ean 3, 2016an 1 eta 2017an.
Emakundek emandako txosten horretan, desgaitasuna duten emakumeak ere indarkeria-motaren bat jasa- teko arrisku handiko kolektiboa da; horrela, nabarmen gainditzen dituzte desgaitasunik ez duten emakumeen tratu txarren ehunekoak. Horretan zenbait faktore pertsonalek, familiarrek eta sozialek eragiten dute, faktore nagusiari lotuta: emakume izatea. Bereziki ahula da desgaitasun larria duten emakumeen edo ikasteko eta komunikatzeko zailtasunak dituzten emakumeen egoera.
Desgaitasuna duten emakume batzuen mendekotasun-egoerek desgaitasunik ez duten emakumeetan hain- beste antzematen ez diren indarkeria-motei ere ematen diete bide, esaterako zaintzari uko egitea edo apalkuntza-egoera larriagoak. Zenbat eta ahultasun handiagoa, erasotzailea orduan eta boteretsuago sentitzen da, eta orduan eta legitimatuago sentitzen da biktimarengan indarkeria ohikoago eta gogorrago gauzatzeko.
Gaixotasun mentala duten emakumeei aipamen berezia egin behar zaie; izan ere, zenbait erakundek eta azter- lanek diote gaixotasun mental larria duten eta beren bizitzako uneren batean bikotekidea izan duten emakumeen % 80k indarkeria jasan duela bikotekidearen aldetik eta, indarkeria psikologikoa ohikoena bada ere, indarkeria fisikoa eta sexuala ere ugariak direla: erdiak baino gehiagok indarkeria fisikoa jasan du eta % 40k baino pixka bat gehiagok sexu-indarkeria.
Bestalde, azken hamarkadan, gure erkidegoa beste herrialde batzuetatik datozen pertsonen migrazio-mugi- menduen helmuga bilakatu da; besteak beste, Saharaz hegoaldeko Afrikatik datoz eta, bertan, emakumeen genitalen mutilazioa (EGM)23 oso errotuta dago. Ondorioz, zenbait kultura-errealitate ezagutu ditugu eta erronka berriei egin behar zaie aurre.
2014an, jatorri horietako 3.680 emakume baino gehiago bizi ziren EAEn; horietatik, 1.018 15 urtetik beherakoak ziren. Arrisku-taldea zen eta azken urteetan nabarmen hazi da24.
EGM25, gorputzaren beraren osasunerako eta osotasunerako eskubidea urratzeaz gainera, oztopo bat da sexualitatearen beraren kontrolean eta sexu- eta ugalketa-eskubideak aske baliatzean.
Bestalde, LGTBI kolektiboen bazterketak errealitate izaten jarraitzen du; beraz, administrazio publikoek ahaleginak batu behar dituzte, pertsonen sexu-orientazioa edo genero-identitatea edozein dela ere, aniztasunarekiko errespetua lortzeko.
Eusko Jaurlaritzaren BERDINDU zerbitzuak 2014an argitaratu zuen txostenak dakar EAEko hamar ikasletik sei baino gehiagok irain edo iseka homofoboak edo lesbofoboak entzun dituztela. Hamarretik hiruk, gutxienez, isolamendua ikusi dutela aitortu dute; hamarretik bi inguru tratu txar fisikoaren lekuko izan dira eta ikasleen % 3 inguruk dio irainak, isekak, isolamendua edo tratu txar fisikoa jasan duela.
Nesken % 84k dio erreakzio positiboa edo normaltasun-erreakzioa izango lukeela, bere sexuko ikaskide neska edo mutil batek sexu bereko pertsonenganako edo bi sexuenganako desioa zabal adieraziko balu. Mutilak deserosoago sentitzen dira sexualitate ez-arauzkoen aurrean, bereziki gizonezkoen aurrean.
Datu horietako asko erreferentzia-adierazletzat edo abiapuntutzat jo daitezke, denboran gizon eta emakumeen berdintasunaren inguruan eta genero-indarkeriaren inguruan hobetu nahi den egoeraren bilakaerari beha- tzeko. Hori horrela, arreta eskaini behar zaie informazioa batzeko sistemei eta erakundeek, batik bat Hezkuntza Ikuskaritzak eta ISEI-IVEIk, erabilitako irizpideak bateratzeari.
Emakumeen aurkako indarkeriaren modu berriak
Gainera, plan honetan azken urteotan sortzen joan diren indarkeria-motak nabarmendu nahi dira:
Ikasleetan genero-indarkeriaz hitz egitean, indarkeriarako baliatzen diren espazio berrien sorrera aztertu behar da, eremu berriak, non eraso edo xantaia egin, kontrolatu, manipulatu, jazarri edo sexu-erasoa gauzatu nahi duenarentzat presentzia fisikoa izateak arazorik eragiten ez baitu.
Emakumeen aurkako indarkeria EAEn: pertzepzioa, eragina eta segurtasuna inkestak dio bikoiztu egin dela bikotekidearen aldetik mugikorraren, posta elektronikoaren eta/edo sare sozialeko mugimenduen kontrola bizi izan dutela onartzen duten emakumeen ehunekoa, emakumeen guztizkoari dagokionez, 16 eta 29 urte bitarteko gazteetan.
Zibererasoa, gazteengan genero-indarkeria gauzatzeko modua: informazioaren eta ezagutzaren gizartearen arriskua azterlanaren datuen arabera, neska nerabeen % 25,1ek dio abusuzko kontrola jasan duela mugikorraren bidez. Hamar neskatik sei inguruk irain matxistak jasotzen dituzte mugikorrean eta horietako % 10ek aitortu du mezu horien beldur izan dela.
Oro har ondorioztatzen da gazteek informazio edo irudi pribatuak trukatzeak dakartzan ondorioei eta, horrela, edozein pertsonak horiek baliatu ahal izateari ez dietela garrantziarik ematen.
Teknologiak etengabe ari dira aurrera egiten, eta, ondorioz, generoaren ziberindarkeriaren sistematizazioa konplexua eta zaila da zehazteko, hainbat egoera baitaude, besteak beste: sexting bidez eskuratutako irudi edo bideoak argitaratu eta/edo zabaltzea, sextortsioa, grooming-a, revenge pornoa, haur-pornografia, lineako se- xu-esplotazioa, salerosketarako emakumeen erakarpena … Azter ditzagun egoera horietako batzuk, batik bat nerabezaroan gertatzen direnak:
• Sexting. Sexting. Sexting-a da telefono mugikorren bidez beste pertsona batzuei eduki sexualak bidaltzea, argaz- kiak edo bideoak, normalean bidaltzen dituen pertsonak ekoitziak. Ekintza horiek harreman afektiboa edo sexuala duten edo izan duten pertsonen artean izaten dira; harreman hori esfera intimoari zuzenean edo zeharka lotutako motiboengatik sortzen da. Sexting bidez bidalitako eduki horiek baimenik gabe ar- gitaratu eta/edo zabaltzen direnean, Zigor Kodearen 197. artikuluan jaso den delituaz ari gara, nahiz eta bertan izendapen zehatz hori ez izan.
• Sextortsioa. Termino honek xantaia bidezko sexu-esplotazioaren modu bati egiten dio erreferentzia; xantaiarako sexting bidez edo webcam bidez biktimarengandik zerbait eskuratzeko lortutako sexu-edukiak erabiltzen ditu baten batek eta horiek argitaratzeko mehatxua egiten du.
• Grooming edo child-grooming. Ekintza hau helduek gauzatzen dute, nagusiki gizonek, Internet bidez adingabeekin adiskidetasun-loturak ezartzeko. Limurtzeko estrategia baliatzen dute, harreman horiek bilatzen dituztenen identitatea ezkutuan gordetzen da eta gazteak edo neskak direla esan ohi dute eta, ondoren, harreman hori adingabeen irudi edo bideo erotiko-pornografikoen bitartez sexu-gogobeteta- suna eskuratzeko modu edota sexu-topaketarako prestatzeko modu bilakatzen da.
• Revenge porn. Interneten sexu-edukia argitaratzea da, biktimaren informazio pertsonalarekin batera, nagusiki emakumeen informazioarekin. Bikote-harremana amaitu ondoren gertatzen da, normalean mutilak berarekin ez jarraitzeagatik baliatutako mendeku gisa, baina sexu-edukia bidegabe jaso duten ezezagunek ere egin dezakete.
Azkenik, argitu behar da gizarte-sareek ez dutela berez genero-indarkeriarik eragiten; ez dira deabrutu behar, izan ere, espazio birtualera inguruneko gizarte-errealitateak baino ez daramatzate, kasu honetan errealitate oso desberdinak nesken eta mutilen artean. Hori horrela, berdintasunean oinarritutako erabilera ez-sexistan heztea oso garrantzitsua dela nabarmendu behar da, eta ez ditugu gizarte-sareak espazio arriskutsutzat sailkatu behar, bereziki neskentzako espazio arriskutsutzat; izan ere, berriz ere egongo ginateke beraiengan beldurraren kultura sustatzen.
Oro har ondorioztatzen da gazteek informazio edo irudi pribatuak trukatzeak dakartzan ondorioei eta, horrela, edozein pertsonak horiek baliatu ahal izateari ez dietela garrantziarik ematen..
Beraz, indarkeria gauzatzeko modu berri horietan jarri behar da prebentzioaren eta detekzioaren eta esku-hartzearen fokua..
MARKO JURIDIKOA ETA NORMATIBOA
-
145. konpromisoaren 2. ekimena: Hezkuntza-sisteman berdintasunaren sustapena bultzatu, Hezkuntza Sailarekin lankidetzan.
-
147. konpromisoaren 2. ekimena: Emakumeen kontrako biolentzia desagerrarazteko gizarte osoari zuzendutako prebentzio- eta sentsibilizazio-jarduerak indartu, batez ere gazteei begira. a

II. Hezkidetza Plan honen bitartez, halaber, VII. Planaren hirugarren ardatzean (“Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzak”) ezarritako 6. programan eta 7. programan jasotako helburuak erdiestera zuzendutako neurriak ezartzen dira, hots, sentsibilizazioa eta prebentzioa, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen kaltea hautematea, arreta ematea eta konpontzea, hurrenez hurren. Bestalde, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Hezkuntza Sailaren XI. Legegintzaldirako Programa Dokumentua VII. Planak ezarritako esku hartzeko ildoei eta gidalerroei erantzuten dien dokumentua da eta II. Hezkidetza Plana lantzea eta inplementatzea jasotzen du legegintzaldi honetarako Hezkuntza Sailaren lehentasunezko helburu estrategikoen artean. Adierazi beharra dago, alabaina, hezkidetzako eskolaranzko bidean, ikastetxeetan berdintasuna bultzatzera zuzendutako jardunez gain, hezkuntza-administrazioko jardueran genero-ikuspegia sartzera zuzendutako jar- dunak ere beharrezkoak direla. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Hezkuntza Sailaren XI. Legegintzaldirako Programa Dokumentuan eta sailaren beraren berditasun politikak ezartzeko plangintza jasotzen duten urteko planetan bilduta geratzen dira jardun horiek. Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteari dagokionez, adierazi beharra dago Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. Akordioan parte hartzen duela Hezkuntza Sailak 2009. urteaz geroztik. Akordio horren xedea da jarduteko jarraibide homogeneoak ezartzea eta EAEn indarkeriaren alorrean esku hartzen du- ten erakundeen esku-hartzea protokolizatzea. II. Hezkidetza Planak gai honetan akordio horrek ezartzen duen lan-ikusmoldea bermatzen du eta akordio horretan bidezkotzat jotzen diren jardunak bilduko ditu.
EAEko hezkuntza-sisteman BERDINTASUNA erregulatzen duen araudia
Zenbait dira EAEko hezkuntza-sistemaren funtzionamendua erregulatzen duten arauak:

a. Curriculumaren edukia Curriculumari dagokionez, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak 29. artikuluan jasotzen duenez, “Hezkuntza Administrazioak hezkidetzako proiektuak sustatuko ditu, eta jarraian aipatzen diren hezkidetza-helburuak integratuko ditu hezkuntzako maila ezberdinetako jakintza-arloetako eta diziplinetako curriculumaren diseinuan eta garapenean:
-
Emakumeei eta gizonei esleitzen zaizkien portaera-eredu soziokulturaletan oinarrituta eraiki diren sexuaren araberako aurreiritzi, estereotipo eta rolak ezabatzea, sexu bateko zein besteko ikasleei beren buruak erabat garatzeko aukerak eskaintze aldera.
-
Emakumeen jakintza eta emakumeek gizadiaren garapenari egin dioten ekarpen sozial eta historikoa integratzea; horretarako, eta irakasten diren edukiak berrikusiko dira eta, hala dagokionean, zuzendu.
-
Beharrezko ezagutzak sartzea, neska-mutil ikasleek, etxeko lanak eta pertsonak zaintzea direla eta, gaur egun dauzkaten eta etorkizunean izan ditzaketen beharrizan eta erantzukizunen ardura har dezaten.
-
Ikasleak trebatzea, aukera akademikoak egiten dituztenean ez ditzaten aintzat hartu generoan oinarritutako baldintzapenak.
-
Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea; horretarako, gatazkak konpontzeko indarkeriarik gabeko metodoak erakutsiko dira, bai eta aniztasunean eta emakumeek eta gizonek eskubide eta aukeren aldetik duten berdintasunaren errespetuan oinarritzen diren bizikidetza-ereduak ere”.


“Hezkuntza Administrazioak zera bultzatuko du: emakume zein gizon irakasleek presentzia orekatua izan dezatela jakintza-arlo eta hezkuntzako etapa ezberdinetan, eta halaber ikastetxeen zuzendaritza-organoetan”.
e. Prestakuntza Prestakuntzari dagokionez, 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoak, honako hau adierazten du 32. artikuluan: “Hezkuntza Administrazioak hezkidetzari buruzko prestakuntza-planak jarriko ditu abian; plan horiek irakaskuntzako profesionalei zuzenduta egongo dira, eta unibertsitateaz kanpoko ikastetxe guztiak hartuko dituzte beren baitan”. Ikastetxeetako prestakuntzari dagokionez, lege berak honako hau xedatzen du: “Ikastetxe bakoitzak prestakuntza-plan horiek abian jartzerakoan neurri egokiak ezar ditzan, Hezkuntza Administrazioak beharrezko egokitzapenak egingo ditu ordutegian eta antolaketan. Gainera, mekanismoak ezarriko dira plan horietan aurreikusi diren egutegi eta ordutegiek afektatutako ikasleei erantzuteko”.
Irakasleen etengabeko prestakuntzari dagokionez, 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoak, honako hau xedatzen du: “Irakaskuntzako profesionalei —banaka zein ikastetxeen bidez— zuzentzen zaien etengabeko prestakuntzarako eskaintzak, bere edukietan, zeharka, hezkidetzako filosofia barneratu behar du, eta, horrezaz gain, hezkidetzari buruzko ikastaro zehatzak jaso behar ditu”.
f. Hezkuntza-ikuskatzailetzaren eginkizuna 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoak, eta 2/2006 Lege Organikoak, maiatzaren 3koak, Hezkuntzari buruzkoak, ikastetxeek berdintasuna bultzatzeko hartzen dituzten neurrien jarraipena egiteko erantzukizuna ematen diete hezkuntza-ikuskatzailetzako zerbitzuei. 1/2004 Lege Organikoak, abenduaren 28koak, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoak, bestalde, honako hau ezartzen du 9. artikuluan: “Hezkuntza-ikuskatzailetzaren zerbitzuek zainduko dute kapitulu honetan jasotako printzipio eta balioak aplikatzea hezkuntza-sisteman, emakumeen eta gizonen ar- tean benetako berdintasuna suspertzeko”. Igualdad real entre mujeres y hombres


-
Hezkuntza-esparruan haur eta nerabeek jasan ditzaketen babesgabetasun-egoerak eta tratu txarrak, abusua eta sexu-jazarpena prebenitzeko eta egoera horietan jarduteko protokoloa, eta hezkuntza- esparruan eta adingabeen babesean esku-hartzen duten eragileen arteko lankidetzarako eta koordina- ziorako protokoloa (2016).
-
Ikasle transexualei edo arauz kanpoko genero-portaera dutenei eta haien familiei laguntzeko ikastetxeentzako protokoloa (2016).
-
Pertsona transexualei arreta integrala emateko gida. Hezkuntzaren, gizartearen eta osasunaren esparruetatik gomendatutako jardunak. Pertsona transexualen arreta integrala lantzeko lantaldea (2016).
-
Emakumeen Genitalen Mutilazioa, EAEn. Profesionalaren oinarrizko printzipioak (2016) (EMAKUNDE) eta Euskadiko Osasun Sisteman gomendatutako jardunen gidaliburua (2016) (EMAKUNDE, Osakidetza).
-
Emakumeen genitalen mutilazioari aurrea hartzea, hezkuntza-esparruan (EMAKUNDE eta Hezkuntza Saila).