Non daude emakumeak?

Elkarrizketak femeninoan

NON DAUDE EMAKUMEAK?

 

  ELKARRIZKETAK FEMENINOAN

Emakumeak historia guztian zehar ikusezin bihurtu izanaren ondorioetako bat da ez daukagula beren biografiei buruzko material nahikorik, nahiz eta azken hamarkadetan ikerketa-lan handia egiten ari den beren biografiak berreskuratzeko.

 

HELBURUA

  • Emakumeen biografiak ezagutzea.
  • Emakume askok historian zehar egindako ekarpenak baloratzea.
  • Ezagutzak ikaskideekin partekatzea.
  • Errespetuz eta aktiboki entzuteko jarrerarekin parte hartzea.
  • Jarrera enpatikoa agertzea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak era horretako jardueretara ohitzeko

Hasteko, jardueraren helburuak azalduko dizkiegu ikasleei.

Hasteko, ikasleei jardueraren helburuak azalduko dizkiegu

Jarduera hasi baino lehen  “Emakumeak beti izan dira protagonistak”   bideoa jarriko dugu

 

Historian garrantzitsuak izandako emakume asko bizirik egongo balira, plazer handia litzateke haiek elkarrizketatzea, beren istorioak, erronkak, zailtasunak eta lorpenak lehen eskutik ezagutzeko. Hala ere, simulazio bat egin dezakegu gure ikasleekin beren biografiak ezagutzeko. Horretarako, jarduera osoan arituko dira bikoteka (beti bikote berdinekin). Ahal bada, bikoteak mistoak izan behar dira, mutikoa elkarrizketatzailea izan dadin eta neskatoa elkarrizketatua (emakume garrantzitsua).

Lehenik, esparru ezberdinetan garrantzitsuak izan diren emakumeen izenak banatuko ditugu eta beren biografiak binaka aztertzeko eskatuko diegu. Hona hemen biografia posible batzuk:

  • Jane Goodall. Etologoa.
  • Valentina Tereshkova. Kosmonauta.
  • Clara Campoamor. Politikaria.
  • Ada Lovelace. Programatzaile informatikoa.
  • Concepción Arenal. Irakaslea.
  • Emilia Pardo Bazán. Idazlea.
  • Kathy Switzer. Korrikalaria.
  • Frida Kahlo. Margolaria.
  • Rita Levi-Montalcini. Neurologoa.
  • Pilar Miró. Zinema-zuzendaria.

Beste batzuk hemen topa ditzakezue: Euskal Emakume aintzindariak

Ikerketa etxean edo eskolan egin dezakete, Internet bidez. Emakumea nor den ezagutu eta gero, eta berriz ere binaka jarrita, bizirik egongo balitz egingo lizkioketen hamar galdera prestatu eta erantzunak entseatzeko eskatuko diegu. Elkarrizketa binaka antzeztuko dute gainerako ikaskideen aurrean. Horrela, ikasle guztiek izango dute historian zehar oso garrantzitsuak izan diren emakumeei buruz zerbait ikasteko aukera.

Hona hemen galdera orokor posible batzuk:

  • Non eta noiz jaio zinen?
  • Zein arlotan egin duzu lan?
  • Zailtasunik izan duzu emakume izateagatik?
  • Zer esango zenioke zuk egiten duzun hori bera egin nahi duen neskato bati?

 

IRAUPENA

Jarduera hau martxoan egin daiteke, Emakumeen Nazioarteko Egunean (martxoak 8). 

 

BALIABIDEAK

 

 

GAINONTZEKO BALIABIDEAK:

 

ELKARRIZKETAK FEMENINOAN

Ba al zenekien...?

NON DAUDE EMAKUMEAK?

 

 BA AL ZENEKIEN...?

Askotan, gure ikasleak ez dira kontziente mundu osoko emakumeek jasaten dituzten desberdinkeria eta diskriminazioen irismenaz. Horregatik da funtsezkoa emakumeek mundu-mailan duten egoera ezagutzea eta diskriminazio horiei buruzko datuak bilatzen jakitea.

 

HELBURUA

  • Munduko emakumeek pairatzen dituzten diskriminazio ezberdinak ezagutzea.
  • Ezagutzak ikaskideekin partekatzea
  • Gaitzespena erakustea munduan gizon eta emakumeen artean dauden desberdinkerien aurrean.
  • Errespetuz eta aktiboki entzuteko jarrerarekin parte hartzea
  • Jarrera enpatikoa agertzea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak era horretako jardueretara ohitzeko

Hasteko, jardueraren helburuak azalduko dizkiegu ikasleei.

Gure ikasleek emakumeen eta gizonen arteko desberdinkeriei eta diskriminazioei buruz duten balizko ez-jakintasunari heltzeko, hiru eta lau pertsonako talde mistoak osatzeko eskatuko diegu. Gero, munduko emakumeek bizi dituzten egoerei buruzko datu batzuk emango dizkiegu; adibidez:

  • Ba al zenekiten sektore teknologikoan lan egiten dutenen % 17,5 baino ez direla emakumeak?
  • Ba al zenekiten Europan hiru emakumetik batek indarkeria fisikoa edo sexuala jasan duela?
  • Ba al zenekiten Europan, emakumeek gizonek baino % 14,5 gutxiago irabazten dutela?
  • Ba al zenekiten munduan dauden pertsona analfabetoen bi heren emakumeak direla?
  • Ba al zenekiten Estatu espainairrean emakumeek gizonek baino bi ordu gehiago ematen dituztela egunean etxeko lanak eta zaintza-lanak egiten?
  • Ba al zenekiten Egipton ezkondutako emakumeen % 92ri mutilazio genitala egin dietela?

Datu asko dira, baina horietako asko Focus 2030 erankinean daude laburtuta: Euskadiko egoera aztertzeko hemen datuak: Zifrak Emakunde eranskinean

Estatistika horiek erakusten dute nazioartean lan egiten jarraitu behar dela emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko. Horregatik, gure ikasleei eskatuko diegu osatuta dituzten taldeetan emakumeen eta gizonen arteko diskriminazioari buruzko datuak bilatzeko. Gutxienez 10 adibide dituztenean, aurkezpen digital bat prestatzeko esango diegu. Nahi badute, argazkiak eta bideoak erabil ditzakete. Azkenik lanak partekatu eta munduko emakumeek bizi dituzten egoerei buruzko eztabaida sortuko dugu. Halaber, datuetako batzuk kartulinetan idatzi eta ikastetxean eskegi daitezke, gainerako ikasleek ere ikus ditzaten.

 

IRAUPENA

Jarduerak ordubeteko bi saio har ditzake; saioetako batean datuak erakutsi eta ikerketa-lana egingo dute eta bestean lanen aurkezpena. 

 

BALIABIDEAK

 

GEHIAGO JAKITEKO:

Jarduera honekin zerikusia duten gaietan sakontzeko, material hauek erabil ditzakezue:

BA AL ZENEKIEN...?

Nire urtebetetze-eguna badator

NON DAUDE EMAKUMEAK?

 

 NIRE URTEBETETZE-EGUNA BAT DATOR…

Batzuetan, gure bizitzako egun bereziak erreferente onak izan daitezke egun horiekin bat datozen beste biografia batzuk gogoratzeko eta lantzeko. Horrela, modu didaktikoan landu ditzakegu erreferente diren emakume batzuk gure ikasleekin.

 

HELBURUA

  • Ezagutzea emakumeen biografiak.
  • Emakume askok historian zehar egindako ekarpenak baloratzea.
  • Ezagutzak ikaskideekin partekatzea.
  • Errespetuz eta aktiboki entzuteko jarrerarekin parte hartzea.
  • Jarrera enpatikoa agertzea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak era horretako jardueretara ohitzeko

Hasteko, jardueraren helburuak azalduko dizkiegu ikasleei.

Jarduera honen helburu nagusia da oraindik ere hezkuntza-curriculumean eta gizartean, oro har, ikusezin bihurtuta dauden esparru ezberdinetako emakume erreferenteak ezagutzea. Erronka horri heltzeko, hainbat esparrutan –besteak beste, literaturan, historian, politikan, kirolean, zientzian, ekologian eta feminismoan– garrantzitsuak izan diren eta beraiek jaio ziren egun berean jaio ziren emakumeak bilatzeko eskatuko diegu. Hau da, ikasle bakoitzak bere emakume erreferentea bilatu beharko du Interneten. Hainbat emakume aurkitzen badituzte, interesgarriena iruditzen zaiena aukeratzeko eskatuko diegu, eta gero zergatik aukeratu duten azaltzeko.

Ondoren, ikasle bakoitzak aurkezpen bat egin beharko du emakume horren biografiari buruz, ikaskideen aurrean aurkezteko. Azkenik, ikaskideen, egun berean jaiotako emakumeen eta beren jaiotegunen zerrenda egingo dugu. Eguna iristen denean, ikasleak zoriondu eta hautatutako emakumearen biografiak gogoratuko ditugu.

Hona hemen emakume erreferente batzuk:

  • Virginia Woolf. Idazlea. 1882ko urtarrilaren 25a.
  • Sophie Germain. Matematikaria. 1776ko apirilaren 1a.
  • Ángela Ruiz Robles. Irakaslea, idazlea, asmatzailea. 1895eko martxoaren 28a.
  • Kathrine Switzer. Kirolaria. 1947ko urtarrilaren 5a.
  • Clara Campoamor. Idazlea eta politikaria. 1888ko otsailaren 12a.
  • Rosetta Tharpe. Abeslaria. 1915eko martxoaren 20a.
  • Valentina Tereshkova. Kosmonauta. 1937ko martxoaren 6a.

 

IRAUPENA

Ordubete erabil dezakete bilaketa egiteko, aurkezpena etxean prestatuko dute eta, azkenik, beste saio bat baliatuko dugu aurkezpenak entzuteko.

 

BALIABIDEAK

  • Interneterako sarbidea duten ordenagailuak eta kanoia, aurkezpenetarako.

 

BESTELAKO BALIABIDEAK:

Emakume erreferenteen biografiak bilatzeko, Internet erabiltzeaz gain, beste iturri hauek ere erabil daitezke:

  • Cuentos de buenas noches para niñas rebeldes I, II y III, Elena Favilli eta Francesca Cavallo.
  • Mujeres de Ciencia: 50 pioneras intrépidas que cambiaron el mundo, Rachel Ignotofsky. 

 

NIRE URTEBETETZE-EGUNA BAT DATOR…