Non daude emakumeak?
Nor dira... emakume hauek?
NON DAUDE EMAKUMEAK? |
NO DIRA... EMAKUME HAUEK?
Askotan, pertsona baten argazkiak irudiaren bitartez antzeman ezin daitekeen lanbideren bat duela iradoki dezake. Ildo horretan, irudi batek ez du beti mila hitz baino gehiago balio: estereotipo eta rol sexistak ere sor ditzake. |
HELBURUA
- Gizartearen eta ezagutzaren esparru ezberdinetako emakumeak ezagutzea
- Hainbat esparrutan emakumeak ezagutzeko interesa erakustea: gizartean, politikan, kulturan, zientzian, kirolean, etab.
- Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea.
- Jarrera enpatikoa agertzea.
GARAPENA
Jarduera honi ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak era horretako jardueretara ohitzeko
Hasteko, jardueraren helburuak azalduko dizkiegu ikasleei.
Dinamika honen helburua da gure ikasleen buruan emakumeen irudiek ordezkatzen dituzten estereotipoak haustea. Horretarako, emakume batzuen argazkiak erakutsiko dizkiegu. Alabaina, zaila izango da argazki horien bidez identifikatzea zer lanbide duten edo izan duten. Argazki bakoitza erakutsi eta gero, emakumearen biografia txiki bat egiteko eskatuko diegu (orrialde erdikoa): nor den, non jaio zen eta zer lanbide izan duen. Behin bukatuta, idatzi duten biografia partekatzeko eskatuko diegu: idatzitakoa irakurtzeko edo garrantzitsuena kontatzeko aukera izango dute. Gero, biografia horretan idatzitakoarekin norbaitek asmatu duen konprobatuko dugu. Hala bada, minutu batzuk emango dizkiegu biografia hori non ezagutu duten konta dezaten. Ez badu inork asmatu, emakumea nor zen esango diegu. Jarraian, Interneten biografia bilatzeko eta binaka biografia horri buruzko idazlantxo bat egiteko eskatuko diegu.
Azkenik, nahi dutenei beren lana aurkezteko aukera emango diegu, ondoren galdera hauen bitartez eztabaida pizteko:
- Nor zen emakume hau?
- Biografiaren zein atal iruditu zaizue deigarriena?
- Zergatik uste duzue ez zenutela ezagutzen?
- Arlo honetan aritutako emakume gehiago ezagutzen dituzue? Nortzuk?
Clara Campoamor: política |
Ada Lovelace: programadora informática |
Zaha Hadid: arquitecta |
Margarita Salas: científica |
Rosa Parks: activista afroamericana que luchó por los Derechos Civiles en EEUU. | Mireia Belmonte: deportista |
IRAUPENA
Dinamikak ordubete har dezake lantzen dugun biografia bakoitzeko
BALIABIDEAK
- Interneterako sarbidea duten ordenagailuak.
- Orriak eta boligrafoak.
- Ikasleei erakutsiko dizkiegun emakumeen argazkiak
GEHIAGO JAKITEKO:
Emakumeen biografietan baliabide hauen bidez sakondu dezakegu.
- Euskal Emakume aintzindariak. https://www.pinterest.es/HezkEH/euskal-emakume-aitzindariak/
Primatologak
NON DAUDE EMAKUMEAK? |
PRIMATOLOGAK
Espazio honetan landuko ditugun gainerako jardueretan bezalaxe, garrantzitsuena da ikasleek esparru ezberdinetan aritutako emakumeak ezagutzea. Testuinguru zientifikoak ia beti du kimikarekin, matematikekin, fisikarekin... lotura, baina oso gutxitan lotzen dugu animalien azterketarekin. Horregatik, garrantzitsua da ikasleei natura eta animaliak zaintzearekiko kezka transmititzea emakume primatologoen lanaren eta biografiaren bitartez. |
HELBURUA
- Zientzia-arloan aritutako emakume garrantzitsuen erreferenteak ezagutzea.
- Naturarekiko errespetua erakustea.
- Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea.
GARAPENA
Jarduera honi ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak era horretako jardueretara ohitzeko.
Hasteko, jardueraren helburuak azalduko dizkiegu ikasleei.
Gure adinetako ikasleek interes handia izaten dute animaliekiko; horregatik, interes hori historiako primatologorik garrantzitsuenak lantzeko baliatuko dugu: Jane Goodall, Dian Fossey eta Birute Galdikas.
Hasteko, primatologo bat zer den galdetuko diegu: zer egiten duen eta zein den bere lana. Ondoren, primatologoen lana zein den azalduko diegu, eta emakume primatologorik ezagutzen duten galdetuko diegu. Gai horren inguruan zenbat dakiten egiaztatu eta gero, hautatutako hiru primatologoen lanak aurkeztuko dizkiegu. Eranskinetan dauden testuen bidez landu ditzakegu beren biografiak:
Emakume horiei buruz edo primateekin egin duten lanei buruz hitz egiten duten bideoak ere erabil ditzakegu:
- Mi mensaje a las niñas que quieren ser científicas. Jane Goodall. https://www.youtube.com/watch?v=Hc6kK168SM8&t=34s
●¿Cómo proteger a los orangutanes? | Biruté Galdikas
https://www.youtube.com/watch?v=6i5jqr-RSwI
- Dian Fossey.
https://host1.bideometa.net/HBI_proxy_00091024.mp4
Jarduerari amaiera emateko, eztabaida bat egin dezakegu profesional hauen lanari eta ingurumena eta animaliak zaintzearen garrantziari buruz.
IRAUPENA
Jarduera ordubete luza daiteke, gutxi gorabehera. Hala ere, landutakoa sistematizatu behar izanez gero, gehiago luza daiteke.
BALIABIDEAK
- Jane Goodall. https://eu.wikipedia.org/wiki/Jane_Goodall
- Dian Fossey. https://eu.wikipedia.org/wiki/Dian_Fossey
- Biruté Galdikás. https://eu.wikipedia.org/wiki/Birut%C4%97_Galdikas
GEHIAGO JAKITEKO:
Beren biografia eta lanetan sakontzeko baliagarriak izan daitezkeen bideo batzuk ere badaude:
- Zienztialariak izan nahi duten neskeentzako mezua. https://www.amarauna.euskadi.eus/it/risorsa/jane-goodall--zientzialariak-izan-nahi-duten/307086ed-82ba-4264-b9ba-6dc568319a42
- Jane Goodall. Experta en Chimpacés.
https://www.youtube.com/watch?v=Wj0Pyp7PJW0
●Dian Fossey · Mujeres que hicieron historia.
https://www.youtube.com/watch?v=h57RgI4-fa4
Feministak gara
NON DAUDE EMAKUMEAK? |
FEMINISTAK GARA
Gure ikasle gehienek, oraindik ere, ez dakite zer den feminismoa. Are gehiago, askotan, ezjakintasunak eragindako kritika asko entzuten dituzte. Gainera, haurrek, bai neskatoek eta bai mutikoek, askotan ez dute beren burua feministatzat hartu nahi. |
HELBURUA
- Feminismoa zer den ezagutzea
- Neskato eta mutiko feministen jarrera eta jokabideak identifikatzea.
- Neskato eta mutikoen artean iraunarazi egiten diren estereotipo eta rolen gaineko gogoeta egitea.
- Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea.
- Jarrera enpatikoa lantzea.
GARAPENA
Jarduera honi ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak era horretako jardueretara ohitzeko.
Hasteko, jardueraren helburuak azalduko dizkiegu ikasleei.
Ohikoa da adin honetan gure ikasleek feminismoaren inguruan ezer entzun ez izana edo feminismoa zer den oso argi ez izatea. Horregatik, funtsezkoa da kontzeptua lantzetik hastea; horretarako, pentsatzen dutenari buruzko ideia-jasa bat egin daiteke. Beren inpresioen berri ematen duten bitartean, arbelean apuntatuko ditugu garrantzitsuenak. Ondoren, feminismo hitza hiztegian edo ordenagailuan bilatzeko gonbita egingo diegu. Beste aukera bat da hiztegian edo Interneten dagoen definizioa zuzenean erakustea. Oro har, honela definitzen da feminismoa:
- Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna defendatzen duen eta emakumeek emakume izateagatik jasotzen dituzten diskriminazio eta indarkeria guztiak salatzen dituen mugimendu sozial, politiko eta filosofikoa.
Kontzeptua ezagutzen dutenean, hau galdetuko diegu:
- Nor izango litzateke feminista? Emakumeek eta gizonek eskubide eta askatasun berdinak dituztela defendatzen duen pertsona bat, emakumeen kontrako diskriminazio eta indarkeria mota ororen aurka dagoena.
Feminista izatea ez da soilik desberdinkerien jakitun izatea; desberdinkeria horien kontra jardutea eta pentsamendu eta jokabide berdinzaleak agertzea ere bada. Horregatik, gure ikasleekin neskato edo mutiko feministak izatearen ideia landuko dugu. Ez al da gauza bera? Ez, gizartean ez garelako posizio berberetik abiatzen eta, oro har, ez dugulako sozializazio berbera jasotzen.
Ondoren, fitxa hauek banatuko dizkiegu neskato eta mutikoei:
- “Neskato feminista batek...”
- “Mutiko feminista batek...”
Neskato eta mutikoei fitxak irakurtzeko eskatuko diegu, eta ondoren, fitxa bakoitzean adierazitakoaren inguruko gogoeta hasiko dugu. Galdera hauek lagungarriak izan daitezke:
- Zuen ustez, neskato feminista asko dago? Eta mutiko feminista asko?
- Zein da zuen adineko neskatoen ezaugarri feministarik ohikoena? Eta mutikoena?
- Garrantzitsua iruditzen zaizue feminista izatea? Zergatik?
Azkenik, eztabaida sor dezakegu ikasleei feministak diren eta, erantzuna baiezkoa bada, zergatik edo nola jakin dezakegun galdetuta.
IRAUPENA
Jarduera ordubete inguru luza daiteke.
BALIABIDEAK
Eranskinak:
GEHIAGO JAKITEKO:
Feminismoa zer den azaltzen duten bideo hauetako batzuk jar daitezke:
●¿Qué es para los niños el feminismo?: El Objetivo viaja hasta un colegio madrileño https://www.youtube.com/watch?v=nNyRbD2FU34
- El feminismo contado para niños: "Érase una vez una lucha justa". https://www.youtube.com/watch?v=O5pZCwlH3tE